Gastrobikain 2023 - Gastronomia-kalitatearen sustapenerako programako minimis-araubidean laguntzak
[GASTROBIKAIN]
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea. Horretarako, bi motatako laguntzak proposatzen dira: batetik, gastronomian titulatu berri diren gazteentzako laguntzak, duela gutxi titulatutako langileek negozio gastronomiko berriak egin ditzaten, eta, bestetik, bikaintasuna sendotzea, ospe handiko gastronomia-negozioen eskutik.
Bi laguntza-lerro ezarri dira:
a) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programa. Helburua da gastronomiako unibertsitate-graduetan edo sukaldaritzako eta/edo sukaldaritzako goi-mailako zikloan titulazioa duten pertsonek hasitako gastronomia-negozioak bultzatzea, baldin eta kalitatea bereizgarri duen gastronomia-establezimendu berri bat abian jarriko badute.
b) Bikaintasuna sendotzeko programa. Helburua da ibilbide eta kalitate aitortua duten establezimendu gastronomikoei laguntzea, sektoreko kalitate-estandarrak eta -akreditazioak hobeto aintzatesteko, batez ere nazioartean aintzatetsitako gastronomia-gidetan eta bikaintasun gastronomikoko rankingetan.
Establezimendu gastronomikotzat hartzen dira pertsona natural edo juridiko baten buruan dauden eta jarduera ekonomikoa kontsumorako elikagaien eta/edo edarien ekoizpenarekin, zerbitzuarekin eta salmentarekin lotuta duten establezimendu komertzialak.
Programa bakoitzaren ezaugarriengatik, eskatzaile bakoitzak programa bat baino ezin izango du aukeratu.
Aurrekontuko zuzkidura
600.000 €Prestazio ekonomikoa
Laguntzak finantzatzeko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kredituetatik etorriko dira, eta 2023ko ekitaldirako 600.000 euro izango dira; horietatik 400.000 euro 2023ko ekitaldiari dagozkio, eta 200.000 euro 2024ko ekitaldiari.
Gehienezko diru-kopuru horretatik, 300.000 euro proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programarako erabiliko dira, 200.000 euro 2023ren kontura eta 100.000 euro 2024aren kontura, eta 300.000 euro bikaintasuna finkatzeko programarako; horietatik 200.000 euro 2023rako dira eta 100.000 euro 2024rako. Programetako baten zuzkidura agortzen ez bada, sobratzen den kopurua besteari gehituko zaio, baldin eta bertan diruz lagundu daitezkeen proiektuak gelditzen badira.
Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, kopuru hauekin:
– Negozio gastronomikoen proiektu berriak: diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 50.000 euroko mugarekin.
– Bikaintasuna sendotzea: diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 80.000 euroko mugarekin.

Nori dago zuzenduta
Gastrobikain laguntzen onuradunak
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozio baten gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartu duten edo hartuko duten pertsona fisikoak.
Nortasun juridikorik gabeko erakundeak, hala nola ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak edo antzekoak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren zuzendaritza gastronomikoa edo sukaldea hartuko duen pertsonaren titulartasuna gutxienez %10ekoa denean. Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 11.3 artikuluarekin bat etorriz, “berariaz adierazi beharko dira, bai eskaeran, bai diru-laguntza emateko ebazpenean, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartutako betearazpen-konpromisoak, bai eta horietako bakoitzak aplikatu beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa ere, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa duena. Ezin izango da elkartea desegin lege honen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte”.
Sektore pribatuko pertsona juridikoak: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonaren titulartasuna gutxienez % 10ekoa bada.
3. oinarriko 1. paragrafoan ezarritako bi laguntza-lerroetarako, aurreko paragrafoko onuradunek sektore pribatukoak izan behar dute.
Ezingo dute laguntzen onuradun izan irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek.
Betekizunak
-
A) Eskatzailearenak:
1) 1) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko laguntza-lerroan: negozio berrian gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza beren gain hartuko duten pertsona fisikoek gastronomiako unibertsitate-graduko titulu bat edo sukaldaritzako edo jatetxe-arloko goi mailako zikloetako titulu bat izan behar dute, eta, gehienez ere, 35 urte bete 2023. urtean.
2) Bikaintasuna sendotzeko programaren laguntza-lerroan:
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu gastronomiko baten titularra izan edo hura zuzentzea, eta goi-mailako kalitatea eta ibilbidea aitortua izatea, nazioartean erabiltzen diren bikaintasun gastronomikorako gastronomia-gidetan eta rankinetan, esaterako: Michelin Gida-liburua, Fifty Best San Pellegrino zerrenda, Repsol Gida, Zagat Gida, OAD Zerrenda edo Euskal Gastronomia Akademiaren Gida.
Aurreko aintzatespenak ez dituzten eta azken bi urteetan ireki diren establezimenduen kasuan, halakoen titularrak diren edo haiek zuzentzen dituzten pertsona fisikoek Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo establezimendu gastronomiko baten titular izan behar izan dute edo hura zuzendu, eta goi-mailako kalitatea eta ibilbidea aitortua izan, nazioartean erabiltzen diren bikaintasun gastronomikorako gastronomia-gidetan eta rankinetan, esaterako: Michelin Gida-liburua, Fifty Best San Pellegrino zerrenda, Repsol Gida, Zagat Gida, OAD Zerrenda edo Euskal Gastronomia Akademiaren Gida.
-
B) Proiektuarenak:
1) Eskatzaileak, pertsona fisikoa baldin bada, proiektuan diruz lagundu daitekeen inbertsioari % 10eko ekarpena egitea bermatu beharko du, gutxienez, bere baliabideen bidez. Pertsona juridi¬koa bada, ordea, diruz lagundu daitekeen inbertsioari % 10eko ekarpena egitea bermatu beharko du, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen establezimendu gastronomikoaren gastro¬nomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartzen duenak.
2) Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lokal bat izatea, gutxienez 5 urterako konpromiso-kon¬tratu batekin, dirulaguntzaren xede den negozio gastronomikoa garatzeko. Proiektua ezingo da eskabidean proposatutakoa ez den beste lokal batean garatu.
3) Inbertsioan obra zibil bat egin behar bada funtzionatzen ari den establezimendu batean, obra gauzatzeko aurrez lizentziak eta baimenak eskatuta egon beharko dute.
4) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko laguntza-lerroan, betekizun hauek bete beharko dira: 30.000 euroko aktibo finkoen gutxieneko inbertsioa izatea.
5) Bikaintasuna sendotzeko programaren laguntza-lerroan, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Proiektuak helburutzat izatea jatetxearen kategoria hobetu edo areagotzea, aurreko para¬grafoan aipatutako nazioarteko gastronomia-gida eta bikaintasun gastronomikoko zerrenda garrantzitsuenetan jada aitortua duen kategoriatik abiatuta.
b) 75.000 euroko gutxieneko inbertsioa izatea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Mirari De Prado Embid
Telefonoa: 945 01 96 79
E-maila: m-pradoembid@euskadi.eus
Iñaki Aresti Uribe
Telefonoa: 945 01 96 45
E-maila: i-arestiuribe@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1075906Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
A) Eskatzailearenak:
1) 1) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko laguntza-lerroan: negozio berrian gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza beren gain hartuko duten pertsona fisikoek gastronomiako unibertsitate-graduko titulu bat edo sukaldaritzako edo jatetxe-arloko goi mailako zikloetako titulu bat izan behar dute, eta, gehienez ere, 35 urte bete 2023. urtean.
2) Bikaintasuna sendotzeko programaren laguntza-lerroan:
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu gastronomiko baten titularra izan edo hura zuzentzea, eta goi-mailako kalitatea eta ibilbidea aitortua izatea, nazioartean erabiltzen diren bikaintasun gastronomikorako gastronomia-gidetan eta rankinetan, esaterako: Michelin Gida-liburua, Fifty Best San Pellegrino zerrenda, Repsol Gida, Zagat Gida, OAD Zerrenda edo Euskal Gastronomia Akademiaren Gida.
Aurreko aintzatespenak ez dituzten eta azken bi urteetan ireki diren establezimenduen kasuan, halakoen titularrak diren edo haiek zuzentzen dituzten pertsona fisikoek Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo establezimendu gastronomiko baten titular izan behar izan dute edo hura zuzendu, eta goi-mailako kalitatea eta ibilbidea aitortua izan, nazioartean erabiltzen diren bikaintasun gastronomikorako gastronomia-gidetan eta rankinetan, esaterako: Michelin Gida-liburua, Fifty Best San Pellegrino zerrenda, Repsol Gida, Zagat Gida, OAD Zerrenda edo Euskal Gastronomia Akademiaren Gida.
-
B) Proiektuarenak:
1) Eskatzaileak, pertsona fisikoa baldin bada, proiektuan diruz lagundu daitekeen inbertsioari % 10eko ekarpena egitea bermatu beharko du, gutxienez, bere baliabideen bidez. Pertsona juridi¬koa bada, ordea, diruz lagundu daitekeen inbertsioari % 10eko ekarpena egitea bermatu beharko du, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen establezimendu gastronomikoaren gastro¬nomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartzen duenak.
2) Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lokal bat izatea, gutxienez 5 urterako konpromiso-kon¬tratu batekin, dirulaguntzaren xede den negozio gastronomikoa garatzeko. Proiektua ezingo da eskabidean proposatutakoa ez den beste lokal batean garatu.
3) Inbertsioan obra zibil bat egin behar bada funtzionatzen ari den establezimendu batean, obra gauzatzeko aurrez lizentziak eta baimenak eskatuta egon beharko dute.
4) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko laguntza-lerroan, betekizun hauek bete beharko dira: 30.000 euroko aktibo finkoen gutxieneko inbertsioa izatea.
5) Bikaintasuna sendotzeko programaren laguntza-lerroan, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Proiektuak helburutzat izatea jatetxearen kategoria hobetu edo areagotzea, aurreko para¬grafoan aipatutako nazioarteko gastronomia-gida eta bikaintasun gastronomikoko zerrenda garrantzitsuenetan jada aitortua duen kategoriatik abiatuta.
b) 75.000 euroko gutxieneko inbertsioa izatea.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Justifikazioa eta ordainketa
Inbertsio-proiektuek 2023an hasitakoak izan behar dute, eta, gauzatu, urte horretako urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean gauzatuko dira.
Dirulaguntzaren inbertsioa justifikatzeko, enpresa onuradunak honako dokumentazioa bidali beharko du egoitza elektronikoaren bidez.
Ordainketa eskaera:
Ordaintzeko eskaera gehienez ere hilabete bateko epean egin behar da, inbertsioak egiteko epea bukatzen denetik hasita.
Oharra: Ordainketa eskaerarekin batera emandako datuen analisia errazagoa izateko, fakturazio taulan dagoen korrelazio-zenbakia ere izan behar duen faktura bakoitza, eta ordainketa-agiriarekin batera sartuko da. TELETRAMITAZIO prozesuan, ordena korrelatibo horretan, eta hornitzailearen izenarekin eta aipatu zenbaki korrelatibo horrekin identifikatuko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua