Mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak (2023-2024).
[GARRAIO EGOKITUA]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Mugitzeko zailtasun bereziak dituzten eta 2023-2024 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten dituzten desgaitasun fisiko eta psikikoa duten pertsonen garraio-gastuak ordaintzeko laguntzak, agindu honen II. eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Aurrekontuko zuzkidura
100.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Onartzen den aurrekontu guztia (% 100) finantzatu ahal izango da, eta eskaera bakoitzeko, gehienez, 12.000 euro emango dira, horretarako ezarritako diru-kopurua agortu arte.
Ordainketa-modua:
Bekak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, bekak aldez aurretik ordainduko dira, ordainketa bakarrean eta hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta
Unibertsitate mailako ikasleak
Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleak, baldin eta ikasle horiek 2023-2024 ikasturtean unibertsitate-ikasketak, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar-ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte.
Eskakizunak:
- 2022ko abenduaren 31n Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea.
- Eskatzaile atzerritarren kasuan, erroldaz gain, Espainiako nazionalitatea izan behar dute edo Espainian egon behar dute legezko bizileku-egoeran, eskaera aurkezten den egunean. Ikasketak egiteko egonaldi edo egoitza egoeran daudenak ez dira laguntzen onuradun izango, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
-
Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak ziurtatuta edukitzea, eskaera bakoitzaren motaren arabera:
– Dagokion foru aldundiko balorazio eta orientazio unitateak egiaztatzea % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasun-maila, eta mugikortasun-arazoak direla-eta garraiobide publiko kolektiboak erabiltzeko ezintasuna, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskineko baremoaren arabera (minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen du errege-dekretu horrek). Laguntza jasotzeko, eskatzaileak egiaztatu egin beharko du A, B edo C egoeran dagoela. Egoera horietako batean ez badago, gutxienez 7 puntu lortu beharko ditu D eta H ataletako puntuazioak batzen dituenean.
– Garraio publikoa erabiltzeko hirugarren pertsona baten laguntza behar izanez gero, hirugarren pertsona horrek esku hartzea beharrezkoa dela egiaztatu beharko da honakoen arabera; minusbaliotasun-maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen duen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean ezarritako baremoaren arabera; edo apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuaren 1. eranskinean ezarritakoaren arabera. Azken horren bidez onartu zen mendekotasuna duten pertsonen balioespen-baremoa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoa; lege hori autonomia pertsonalaren sustapenari eta mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzari buruzkoa da.
-
2023-2024 ikasturtean matrikula egitea Euskal Autonomia Erkidegoan deialdian jasotako ikasketa ofizial bat egiteko.
– Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
– Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
– 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate publikoak emandakoak.
– Goi-mailako arte-ikasketak.
– Goi-mailako ikasketa militarrak.
– Goi-mailako erlijio-ikasketak
- Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak, ikasketa horietarako beka jaso zuten ala ez kontuan hartu gabe. Ondorio horietarako, diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa dutenek beka lortu ahal izango dute eskuratutako titulua ordezkatuko duten gradu-ikasketak egiteko (edo gradura egokitzekoak). Hala ere, titulazio hori lortzeko gainerako kreditu guztiak matrikulatu beharko dituzte. Dena den, eta aurreko paragrafoan esaten dena alde batera utzita, Goi Hezkuntzarako Gaikuntzen Marko Espainolaren (MECES) 3. mailara (Masterra) esleitutako graduko titulu ofizial dutenak, edo MECESeko 3. mailarekin (Masterra) bat datorren Arkitektoaren, Ingeniariaren, Lizentziatuaren, Arkitekto Teknikoaren, Ingeniari Teknikoaren edo Diplomadunaren titulu ofizial bat dutenak izan ahal izango dira unibertsitate-masterraren titulu ofizial batera bideratutako irakaskuntzak egiteko bekaren onuradunak, baina inola ere ez 2. mailari atxikitako Graduetan beka jarduteko.
-
Betekizunak
- Dirulaguntzaren eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
-
Eskatzaileak egiaztatu behar du ez dagoela laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi behar du erakunde eskatzaileak, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko ekainaren 30etik irailaren 30era arte, biak barne.
-
Eskabidean, dagokion erantzunkizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Beste finantzaketa-iturri batzuk” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazio-egoitzaren ziurtagiria; bertan jasoko da Euskal Autonomia Erkidegoko zein udalerritan dagoen erroldatuta eta noiztik.
-
Desgaitasun onartua egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dagokion foru-aldundiak emandako desgaitasun-ziurtagiria, 4. artikuluan zehaztutako baldintzak egiaztatzen dituena.
-
2023-2024 ikasturtean 4. artikuluaren c) ataleko ikasketaren bat egiteko matrikula egin izanaren egiaztagiria.
-
Idazki bat, honako hau justifikatuko duena lekualdaketarako edo lekualdaketaren zati baterako eskuragarri dauden garraiobide publiko kolektiboak ez direla egokiak eskatzailearen beharretarako, eta garraio-neurri bereziak behar direla lekualdaketaren zati batean edo ibilbide osoan, eta, hala badagokio, hirugarren pertsona baten laguntza behar dela.
-
Aurrekontu zehatza, honako hauek biltzen dituena:
Aurrekontu xehatua, honako hauek jasoko dituena: laguntzarekin bete beharreko ibilbidea, beharrezko garraiobidea, ikasturte osoan zehar egitea aurreikusita dagoen bidaia-kopurua, bidaia bakoitzaren kostu unitarioa eta taldea kontratatzeagatik aplikatutako deskontua (hala dagokionean). Bidaia garraio publikoan egiten bada, hirugarren pertsona baten laguntzarekin, laguntzailearen kostua jasoko da.
- Dirulaguntzaren eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
-
Eskatzaileak egiaztatu behar du ez dagoela laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi behar du erakunde eskatzaileak, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- 2022ko abenduaren 31n Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea.
- Eskatzaile atzerritarren kasuan, erroldaz gain, Espainiako nazionalitatea izan behar dute edo Espainian egon behar dute legezko bizileku-egoeran, eskaera aurkezten den egunean. Ikasketak egiteko egonaldi edo egoitza egoeran daudenak ez dira laguntzen onuradun izango, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
-
Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak ziurtatuta edukitzea, eskaera bakoitzaren motaren arabera:
– Dagokion foru aldundiko balorazio eta orientazio unitateak egiaztatzea % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasun-maila, eta mugikortasun-arazoak direla-eta garraiobide publiko kolektiboak erabiltzeko ezintasuna, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskineko baremoaren arabera (minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen du errege-dekretu horrek). Laguntza jasotzeko, eskatzaileak egiaztatu egin beharko du A, B edo C egoeran dagoela. Egoera horietako batean ez badago, gutxienez 7 puntu lortu beharko ditu D eta H ataletako puntuazioak batzen dituenean.
– Garraio publikoa erabiltzeko hirugarren pertsona baten laguntza behar izanez gero, hirugarren pertsona horrek esku hartzea beharrezkoa dela egiaztatu beharko da honakoen arabera; minusbaliotasun-maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen duen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean ezarritako baremoaren arabera; edo apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuaren 1. eranskinean ezarritakoaren arabera. Azken horren bidez onartu zen mendekotasuna duten pertsonen balioespen-baremoa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoa; lege hori autonomia pertsonalaren sustapenari eta mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzari buruzkoa da.
-
2023-2024 ikasturtean matrikula egitea Euskal Autonomia Erkidegoan deialdian jasotako ikasketa ofizial bat egiteko.
– Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
– Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
– 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate publikoak emandakoak.
– Goi-mailako arte-ikasketak.
– Goi-mailako ikasketa militarrak.
– Goi-mailako erlijio-ikasketak
- Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak, ikasketa horietarako beka jaso zuten ala ez kontuan hartu gabe. Ondorio horietarako, diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa dutenek beka lortu ahal izango dute eskuratutako titulua ordezkatuko duten gradu-ikasketak egiteko (edo gradura egokitzekoak). Hala ere, titulazio hori lortzeko gainerako kreditu guztiak matrikulatu beharko dituzte. Dena den, eta aurreko paragrafoan esaten dena alde batera utzita, Goi Hezkuntzarako Gaikuntzen Marko Espainolaren (MECES) 3. mailara (Masterra) esleitutako graduko titulu ofizial dutenak, edo MECESeko 3. mailarekin (Masterra) bat datorren Arkitektoaren, Ingeniariaren, Lizentziatuaren, Arkitekto Teknikoaren, Ingeniari Teknikoaren edo Diplomadunaren titulu ofizial bat dutenak izan ahal izango dira unibertsitate-masterraren titulu ofizial batera bideratutako irakaskuntzak egiteko bekaren onuradunak, baina inola ere ez 2. mailari atxikitako Graduetan beka jarduteko.
-
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkidearena 13 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdi honetan arautzen den prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa da. Epe hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
2024ko abuztua baino lehen.
-
Onuradunek Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute, 2024ko abuztua baino lehen, dirulaguntza gauzatu izanaren justifikazioa, lekualdatzeko erabili den garraiobide motaren arabera.
a) Lekualdaketak taxiz egiten badira, aurkeztutako eta adostutako aurrekontuari dagozkion fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Fakturek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
– Zenbakia eta, behar izanez gero, seriea.
– Eman den data.
– Operazioaren data, emate-datarena ez bada.
– Ematen duenaren IFZ, izen-deiturak, merkatu-izena edo izendapen soziala.
– Emandako zerbitzuen identifikazioa.
– Zerga-tasa eta, aukerakoa, “BEZa barne “ esaera.
– Kontraprestazio osoa.
b) Lekualdaketak garraio publikoan egiten badira, bidaia-txartelak edo garraio-konpainiak emandako bidaia-ziurtagiria aurkeztu beharko dira.
c) Lekualdaketak norberaren ibilgailuan egiten badira, benetan egindako lekualdaketen zinpeko aitorpena eta unibertsitateak emandako eskoletara joan izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.
- Diru-laguntzaren justifikazioa | Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Onuraduna adinez nagusia bada, dokumentu hori bete ahal izateko bankuko kontuaren titularra bera izango beharko da. Aitzitik, onuraduna adingabea bada, hirugarrenen alta amak, aitak eta/edo legezko tutoreak emango du, eta horiek izan beharko dira banku-kontuaren titularrak.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua