Sektorearen antolaketa hobetzeko laguntzak (ekoizpen- eta merkaturatze-planak) 2023

[FEMPA 2023]

Deskribapena


Xedea

Ekoizpen- eta merkaturatze-planak prestatzera eta aplikatzera xedaturiko neurriak babestea, baita arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko neurrietara xedaturiko laguntzak ematea ere, honako helburu hauek dituztenean:

a) Ekoizpen- eta merkaturatze-planen prestaketa eta aplikazioa; horiek 1379/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 28.2 artikuluan zehaztutakoa gaineratu beharko dute.

b) Ekoizpen- eta merkaturatze-planei dagozkien gastuak, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak onartu ostean.

c) Lerro horretako dirulaguntza-kostuei dagokienez, eta Xedapen Orokorrei buruzko 1303/2013 Erregelamenduaren 68.1.b artikuluari jarraikiz, zeharkako kostuak diruz lagundu daitezkeen zuzeneko langile-kostuen % 15en tasa finkoan kalkulatuko dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Iñaki Zubiete

Telefonoa: 944 03 14 62

Emaila: i-zubiete@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230225

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk