Animalien osasun eta ongizate neurrietarako laguntzak 2023

[FEMPA 2023]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-lerro honen helburua EAEko akuikulturako enpresei honako tresna hauen bitartez konpentsazioa ematea da:

a) Itsaski-hazkuntzan aritzen direnei konpentsazioa ematea hazitako moluskuak biltzeko jarduerak aldi baterako eteteagatik, osasun publikoko arrazoien ondorioz eteten badira.

b) Kapital zirkulatzailea eta konpentsazioa ematea EAEko akuikulturako enpresei.

Lehen lerrokadako b) letran aipatutako konpentsazioa eman ahalko da ekoizpena eta salmentak aldi baterako eten edo gutxitzeagatik edo biltegiratze-kostu gehigarriengatik, horrelakoak 2020ko otsailaren 1etik ekainaren 30era bitartean gertatu badira COVID-19aren agerraldiaren ondorioz.

1. apartatuko a) letraren araberako konpentsazioa bakarrik eman ahalko da moluskuen kutsaduraren ondorioz haien bilketa eten bada toxinak sortzen dituen plaktona ugaritu delako edo biotoxinak dituen plaktona dagoelako, baldin eta:

a) Kutsadurak lau hilabete jarraian irauten badu.

b) Bilketa eteteak eragindako galerak dena delako enpresaren urteko negozio-bolumenaren % 25 baino handiagoak badira, biltzeko jarduerak eten diren urtearen aurreko hiru urte naturaletan enpresak izandako batez besteko negozio-bolumenaren arabera kalkulatuta.

1. apartatuko a) letraren araberako konpentsazioa 12 hilabetez emango da gehienez programazio-aldi osoan. Behar bezala justifikatutako kasuetan, 12 hilabete gehiagoz luzatu ahalko da, gehienez 24 hilabete egin arte guztira.

1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 65. artikuluaren 9. apartatuko bigarren lerrokadarekin bat etorriz, eta lehenengo lerrokadan xedatutakoa gorabehera, artikulu honen 1. apartatuko b) letraren barruan finantzaturiko eragiketen gastuek 2020ko otsailaren 1etik aurrera jaso ahalko dute dirulaguntza.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Iñaki Zubiete

Telefonoa: 944 03 14 62

Emaila: i-zubiete@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230220

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk