Literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak. Euskarazko literaturazko audioliburuen argitalpenak (2023)

[Euskarazko literaturazko audioliburen argitalpenak]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzen helburua da 2023. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea.

Aurrekontuko zuzkidura

60.000

Prestazio ekonomikoa

Aurkeztutako edizio-planaren argitalpen-kostuen %70eraino irits daiteke diru-laguntza.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketa, diru-laguntza osoaren %50, ebazpena jakinarazi ondoren eta 14.a) artikuluan ezarritako epea ukorik gabe igaro eta gero.
  • Diru-laguntzaren beste %50a, agindu honetan ezarritako baldintzak bete direla justifikatu ondoren, eta betiere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga betebeharrak betetzearen ziurtagiria (Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu)
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga betebeharrak betetzearen ziurtagiria (Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu)
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Bere gizarte xedearen barruan argitalpengintza izatea

Betekizunak

  • Aurreko bi urteetan gutxienez hiru egileren bost liburu argitaratu dituzten argitaletxeak.
  • Pertsona eta entitate eskatzaileek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izan beharko dute; eta eskaera aurkezten duten momentuan hitzeman beharko dute, behin dirulaguntza emanez gero establezimendu egonkor bat izango dutela euskararen eremu geografikoan. Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoa.
  • Pertsona fisiko eta juridikoek, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, zergak eta Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izan beharko dituzte.
  • Dirulaguntza horiek emateko ?eta, bidezko denean, ordaintzeko? ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak. Dirulaguntza horiek emateko ?eta, bidezko denean, ordaintzeko?, halaber, ezinbestekoa izango da halako prozeduretan jasotako dirulaguntzak itzultzea, baldin eta itzulketa-prozeduraren bukaeran hala eskatzen duen ebazpena ematen bada.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik jaso krisi egoeran dauden enpresak, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Erkidegoaren Zuzentarauetan jasotako definizioaren arabera (DO,C 249, 31-07-2014)
  • Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik jaso berreskuratzeko agindu baten pean dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
  • Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


MERINO ORTIZ DE LANDALUCE, MARTA
KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA
945.016.937

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0094418

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek eskabideak elektronikoki edo modu presentzialean aurkeztu ahal izango dituzte.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta/ladaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa 2022ko martxoaren 10 arte aurkez daiteke.

Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Beste tramite batzuk