Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Chicagoko Unibertsitatea (2024)

Deskribapena


Xedea

Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea Amerikako Estatu Batuetako Chicagoko Unibertsitaterako.

Aurrekontuko zuzkidura

28.973

Prestazio ekonomikoa

Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehenengo joan-etorriaren gastuak, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.

Ordainketa-modua:

Etxepare Euskal Institutuak egingo dizkio tokian tokiko unibertsitateari irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantzaketarako zenbatekoen ordainketak.

Tokian tokiko unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru ekarpenak justifikatzea. 

Sinatutako hitzarmenaren arabera Chicagoko Unibertsitateak ere ekarpena egingo du ikasturteko irakurlearen soldatarako, ikasturteko hogeita hamabost mila bostehun eta hamalau (35.514$) dolar. Honen oinarria da unibertsitateak irakurleak emango dituen euskal ikasketak sustatzeko ekarpena egingo duela eta halaber irakurlearen soldata osatzeko emango dituen gaztelaniazko kurtsoak bere osotasunean ordainduko dituela.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Unibertsitateko graduko titulua (edo lizentzia), masterra eta euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea. Ingeleseko C1 maila egiaztatua izatea.
  • Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko (A Hizkuntza: euskara) gradu edo lizentziaturak dituztenak eta euskararen arloko masterrak lehenetsiko dira; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere. Halaber, unibertsitate mailan irakaskuntza esperientzia izatea ere bereziki baloratuko da eta atzerriko hizkuntza irakasteko ikastaroa egin izana ere bereziki baloratuko da
  • Unibertsitatean egonaldiaren baldintzak

  • Irakurle-baldintzaren onarpenaren konpromisoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Eneko Agirre Maiora / Xabier Etxeberria Garro

943023407

irakurletzak@etxepare.eus

Jendaurreko arreta:

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Andre Zigarrogileen plaza, 1,

Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012)

Ordutegia:8:30etik 14:00etara.

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Telefonoa: 943023407

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1042329

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Jarraibideak:

Eskatzailea:

  • Eskatzailea atalean, markatu Titularra aukera.
  • Datu pertsonalak atalean, titularrari dagozkion datuak bete.
  • Eskabidea titular gisa sinatzea.

Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala:

Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzeko kanala hauta dezakezu.

  • Postaz: posta-atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
  • Bide elektronikoz: nire karpeta jakinarazpen eta komunikazioen erretilura bidaltzen da. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da.

Oharra: hamar egun igarotzen badira jakinarazpenik jaso gabe, atzera botako da, izapidea gauzatutzat joko da eta prozedurak aurrera jarraituko du.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. Eskabidea bete.
  2. Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

 

Aurrez aurreko tramitazioa eginez gero:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete.
  2. Datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  3. Inprimakia inprimatu.
  4. Eskuz bete eta sinatu.
  5. Prozeduran ezarritako lekuetako batean entregatu.
    • Eskabidea eta, hala badagokio, erantsitako dokumentuak unitate izapidegilera iristen direnean, unitate horrek bere datuak izango ditu, eta espedientearen izapidetzea erraztuko du.

    • Kontuan izan Administrazioak hamabost egun naturaleko epean gordeko duela inprimakia, eta epe horretan formularioa sinatuta aurkeztu beharko duzula prozeduran ezarritako lekuetan.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Beste tramite batzuk