Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak 2023-2024

Deskribapena


Xedea

Euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzeko oinarriak finkatzea, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko, baita 2023an kultura-ondarea digitalizatzeko edo katalogatu eta digitalizatzeko proiektuak aurkezteko deialdia egitea ere.

Gauzazko laguntzak digitalizazio- edo katalogazio- eta digitalizazio-lanetatik eratorritako gastuak finantzatuko ditu, deialdian hautatutako proiektuekin bat. Lan horiek Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egikarituko ditu 2024an zehar, zerbitzuen administrazio-kontratu baten bidez, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearekin bat. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak ekartzen dira Espainiako ordenamendu juridikora.

Laguntza disko gogor baten bidez emango da, proiektuen digitalizazio- edo katalogazio- eta digitalizazio-lanen emaitzarekin; hala ere, entrega hori kontratazio-espedientearen ebazpenaren mende egongo da.

Hautatutako proiektuen emaitza Euskarianaren (https://www.euskariana.euskadi.eus) bitartez hedatuko da, hau da, euskal kulturaren atari digitalaren bitartez, baliabideak zuzenean sartuta edo bilduta, proiektuaren pertsona edo erakunde sustatzaileek OAI-PMH biltegi propioa badute.

Proiektuak

1.– Deialdiaren xede diren proiektuak:

Deialdian aurkeztu ahal izango dira euskal kultura-ondareko kultura-baliabideak digitalizatzea edo katalogatu eta digitalizatzea xede duten proiektuak, adibidez argazkiak, grabatuak, marrazkiak, ikus-entzunezko materialak, soinu-dokumentuak, mapak, planoak, kartelak, prentsa edo funts bibliografikoak.

2.– Aurkeztutako proiektuak aipatutako bi kasuetako batera mugatu beharko dira: a) digitalizazioa edo b) katalogazioa eta digitalizazioa. Baliabideak kasu desberdinetan kokatzen badira (digitalizazioa edo katalogazioa eta digitalizazioa), bi proiektu bereizi aurkeztu beharko dira.

3.– Baldintza hauetakoren bat bete behar da digitalizatu beharreko baliabideen kasuan:

a) Baliabide horiek jabari publikoan egotea. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen eta gaiari buruz indarrean dauden lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatzen dituen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, obrak jabari publikoan sartzen dira haien ustiaketa-eskubideak iraungitzen direnean. (Orientazio gisa II. eranskineko taula kontsulta daiteke).

b) Baliabide horien titularrek (pertsona fisikoak edo erakunde publiko edo pribatuak) horiek ustiatzeko eskubideak izatea.

c) Baliabideak obra umezurtzak izatea, obra umezurtzen araubide juridikoa garatzen duen maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretuan jasotakoarekin bat, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean obra umezurtzen datu-basean erregistratuta egotea. Datu-base hori Europar Batasunaren Jabetza Intelektualaren Bulegoak sortu eta kudeatzen du.

Garrantzitsua: ikusi informazio osoa deialdia arautzen duen Aginduaren 7. artikuluan.

Aurrekontuko zuzkidura

160.000 euro

Prestazioa zerbitzutan

Gauzazko laguntzak digitalizazio- edo katalogazio- eta digitalizazio-lanetatik eratorritako gastuak finantzatuko ditu, deialdian hautatutako proiektuekin bat.

Proiektu bakoitzaren gehieneko aurrekontu zenbatetsiak ezingo du izan 20.000 (hogei mila) euro baino handiagoa (BEZ kontuan hartuta).

Halaber, proiektuen aurrekontu zenbatetsia ez da inolaz ere izango jarraian datozen zenbatekoak baino txikiagoa, proiektu motaren arabera:

a) Digitalizazioa: 2.500 (bi mila eta bostehun) euro (BEZ kontuan hartuta).

b) Katalogazioa eta digitalizazioa: 5.000 (bost mila) euro (BEZ kontuan hartuta).

Proiektuen aurrekontu zenbatetsia Aginduaren 5. artikuluko taulen edukiaren arabera kalkulatu beharko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuen titular diren pertsona fisikoek eta erakunde publiko edo pribatuek, edozein dela ere haien egoitza geografikoa, soziala zein fiskala, betiere baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

a) Elementu horiek jabari publikoan egotea. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen eta gaiari buruz indarrean dauden lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatzen dituen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, obrak jabari publikoan sartzen dira haien ustiaketa-eskubideak iraungitzen direnean. (Orientazio gisa II. eranskineko taula kontsulta daiteke).

b) Elementu horien titularrek (pertsona fisikoak edo erakunde publiko edo pribatuak) horiek ustiatzeko eskubideak izatea.

c) Elementuak obra umezurtzak izatea, obra umezurtzen araubide juridikoa garatzen duen maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretuan jasotakoarekin bat, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean obra umezurtzen datu-basean erregistratuta egotea. Datu-base hori Europar Batasunaren Jabetza Intelektualaren Bulegoak sortu eta kudeatzen du.

Betekizunak

  • Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagozkien erregistro eta administrazio-zentsuetan inskribatuta egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen duen administrazio- edo zigor-zehapenik edo horretarako desgaitzen duen legezko debekurik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan jasotako kasuak barne.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrarekin lotutako ordainketak egunean izatea.
  • Pertsonak edo erakundeak itzultzeko prozeduraren bat badu tramitazioan, prozedura hori amaitzearen mende egongo dira dirulaguntza ematea eta ordaintzea. Itzultzeko prozedura amaitu eta gero, pertsonak edo erakundeak zenbateko jakin bat itzultzeko betebeharra badu, dirulaguntza eman ahal izateko edo, hala badagokio, ordainketa egiteko, ezinbestekoa izango da zorra borondatezko epean artatzea, zorra atzeratu eta bermatzea edo zorra etetea erabakitzea, itzultzeko ebazpena aurkaratu delako. Kasu horietakoren bat betetzen ez bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak onuradun izateko debekua izango du, ez izateagatik egunean dirulaguntzak itzultzeko betebeharrekin lotutako ordainketak.
  • Ez izatea dirulaguntza publikoen onuradun izateko beste debekurik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluekin bat.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Euskadiko Liburutegi Digitala: 945 016 842

Euskadiko Liburutegi Digitala (euskadikoliburutegidigitala@euskadi.eus)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1106004

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

a. Bete eskatutako inprimakiak, halakorik balego.

b. Prestatu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.

c. Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez

Ez da beharrezkoa izango identifikazio elektronikorako baliabiderik izatea.

d. Barruan zaudela, izapidearen formulario nagusia bete eta aurrez prestatutako dokumentazio guztia erantsi ahal izango duzu.

e. Inprimatu formularioa eta aurkeztu adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak


Pertsona edo erakunde onuradunek betebehar hauek dituzte:

a) Proiektua onesteko proposamena onartzea. Alde horretatik, proiektua onetsi dela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote dirulaguntzari espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da. Hala ere, Aginduaren 15.6 artikuluan adierazten den moduan, pertsona edo erakunderen batek laguntzari uko egiten badio, eta laguntza eman duen organoak erabakitzen badu puntuazioaren arabera laguntza hurrengo pertsona edo erakunde eskatzaileari ematea, berariaz onartu beharko da proiektua onesteko proposamena.

b) Laguntza emateko kontuan hartutako edozein inguruabar objektibo edo subjektibo aldatu bada, horren berri ematea entitate esleitzaileari. Aldaketa hori Kulturako sailburuordeak baimendu beharko du.

c) Kultura Ondarearen Zuzendaritzari ematea digitalizatuko edo katalogatu eta digitalizatuko diren baliabideak, lan horiek egiteko beharrezko epean. Digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu beharreko baliabideak zuzen antolatu eta/edo sailkatu beharko dira.

d) Baliabideak digitalizatzeko proiektuen kasuan, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Euskadiko Liburutegi Digitalaren zerbitzuari ematea digitalizatu beharreko baliabideen erregistro katalografiko/deskribatzaileak. Erregistro horiek CC0 1.0 lizentziaren pean (Domeinu Publikoaren Lagapena) argitaratuko dira.

e) 16.12 artikuluan aipatutako harrera-dokumentua sinatu eta aurkeztea eta entregatutako ondasunak ondo erabiltzea.

f) OAI-PMH biltegi propioa duten pertsona edo erakundeen kasuan, emandako laguntzaren esparruan sortutako baliabide digitalak kargatzea eta horiek jasotzeko set espezifiko bat sortzea. Gainera, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari edo edozein OAI-PMH biltegiri set hori biltzea ahalbidetuko diote. Halaber, baliabideak eskuragarri jarriko dituzte oso-osorik, doan eta aske, webgunean.

g) OAI-PMH biltegi propioa duten pertsona edo erakundeen kasuan, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Euskadiko Liburutegi Digitalaren zerbitzuari jakinaraztea biltegiko aldaketa oro, baldin eta laguntzaren esparruan digitalizatutako edo katalogatu eta digitalizatutako baliabideen datuei eragin badiezaiekete.

h) Proiektua onesten duen erakundeak eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiaztapen-jarduketak egitea.

i) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak emandako babesa beren-beregi adieraztea onetsitako proiektuan oinarrituta egiten diren jarduera eta agiri guztietan, bai eta horien publizitatean ere.

j) Edozein formatuko argitalpenak, horien iragarkiak eta onetsitako proiektuaren bitartez gauzatzen diren jardueren iragarkiek Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetan egon beharko dute. Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak hartu beharko dira kontuan, hizkuntza-kalitatea bermatzeko.

k) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa betez, hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista egin beharko da. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk