Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak 2023

[2023 TEKNOLOGIA BERRIAK LIBURUTEGIETAN]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko udal liburutegi publikoetan eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta udal liburutegien arloan eskudun diren erakundeei, beren liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko 2023. ekitaldirako diru-laguntzak emateko modua arautzea eta horretarako deialdia egitea da agindu honen helburua.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000,00 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdiaren diru-baliabideak agindu honetan diru-laguntzak eskuratu ahal izateko ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituzten eskatzaileen artean banatuko dira.

Jasotako diru-laguntzak ez du gaindituko eskatutako gastuaren % 90, eta inolaz ere ez da izango 100.000,00 eurotik gorakoa erakunde onuradun bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, diru-laguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Toki-erakundeak

Liburutegietan eskumenak dituzten toki-erakundeak.

Eskakizunak:

  • Eskabidea legez eratutako udal erakundeek edota udal liburutegi publikoen arloan eskumena duten udal erakundeek egiten badute, beren helburuen artean liburutegi publikoaren zerbitzua edo eskumena elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute agirien bidez. Eusko Jaurlaritzak lehendik baldin badauka agiri hori, eskatzaileak ez du zertan berriro aurkeztu, baina zer organotan dagoen eta zer prozeduratan aurkeztu zuen adierazi beharko du.

Betekizunak

  • Ondasunak edo instalazioak jartzen dituzten enpresa hornitzaileen aurrekontuak, jardueretan aurreikusitako gastua justifikatuko dutenak | Eskaerarekin batera, ondasunak edo instalazioak jartzen dituzten enpresa hornitzaileen aurrekontuak, jardueretan aurreikusitako gastua justifikatuko dutenak
  • Eskaerarekin batera, erakunde eskatzaileko teknikari arduradunek sinatutako txosten bat, honako zehaztasun hauek jasoko dituena: diruz laguntzekoak izan eta aurtengo ekitaldian egindako edo egin beharreko jarduerak, erosketa edota instalazioarekin lortu nahi diren helburuak, eta haien beharraren justifikazioa.
  • Aurtengo ekitalditik harago zabaltzen diren inbertsio-proiektuen zati edo osagai baldin badira jarduerak, haien banakotasuna eta erabilera beregaina dutela egiaztatu beharko da, eta jarduera horiek banaka duten kostua zehaztu beharko da. Kasu horretan, eskabidea jarduera horietara mugatuko da.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Liburutegi Zerbitzua: 945 01 95 25

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0095910

Eskabidea


Eskabidearekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:
a) Memoria bat, erakunde eskatzaileko teknikariek sinatua; honako zehaztasun hauek jasoko ditu: diruz laguntzekoak izan eta 2023ko ekitaldian egindako edo egin beharreko jarduerak, erosketa edota instalazioarekin lortu nahi diren helburuak eta haien beharraren justifikazioa.
b) Egiaztatu beharko da 2023ko ekitalditik harago zabaltzen diren inbertsio-proiektuen zati edo osagai baldin badira jarduerak, haien banakotasuna eta erabilera beregaina dutela, eta jarduera horiek banaka duten kostua zehaztu beharko da. Kasu horretan, eskabidea jarduera horietara mugatuko da.
c) Ondasunak edo instalazioak jartzen dituzten enpresa hornitzaileen aurrekontuak, jardueretan aurreikusitako gastua justifikatuko dutenak.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diru-laguntzei buruzko prozedura ebazteko eta erabakitakoa interesdunei jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk