EAEko "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" 2024 programarako proiektuak aurkezteko deialdia
[Euskadiko gazteak lankidetzan 2024]
- Erakundea:
- Lehendakaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskadiko gazteriaren artean elkartasunaren balioa sustatzeko eta garapenerako lankidetzako Euskadiko erakundeek hainbat herrialdetan egiten dituzten garapenerako lankidetza ekintzak ardatz izanik, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak urtero egiten dute gazteek Euskal Gazteria Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia.
2024. urterako, deialdi honek berriz ere Euskadiko gazteria lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea du helburu. Gainera, ekintza horiek «in situ» ezagutzeko aukera eskaintzen die gazteei. Esperientzia hori aldez aurretik egingo diren informazio- eta orientazio-jardunaldi batzuen bidez osatu eta aberastuko da. Horrenbestez, beharrezkoa da Euskadiko garapenerako lankidetzako erakundeek egiten dituzten garapenerako lankidetza ekintzak aintzat hartzea, deialdi honetan zehaztu bezala.
Ebazpen honen xedea da 2024an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako lankidetza-proiektuak aurkezteko deialdia egitea, bai eta proiekturik egokienak hautatzeko eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteei lankidetzan aritzeko aukera emango dieten erakunde onuradunei dirulaguntza emateko baldintzak zehaztea ere.
Aginduaren helburuak hauek dira:
- Deialdiaren arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2024ko Euskal Gazteria Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko.
- Proiekturik egokienak hautatzea
- Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteei lankidetzan aritzeko aukera emango dieten erakunde onuradunei dirulaguntzak emateko baldintzak zehaztea.
Aurrekontuko zuzkidura
80.000 eurosPrestazio ekonomikoa
- 800 euroko laguntza emango zaio GGKE bakoitzari, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren baitan bere proiektuan parte hartzen duen gazte boluntario bakoitzagatik, egonaldi- eta mantenu-gastuen parte bat ordaintzeko. Ebazpen honen harira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan esandakoarekin bat datozenak.
- Aurreko paragrafoan adierazitakoa alde batera utzi gabe, erakunde bakoitzari gehienez ere 42 pertsonagatiko dirulaguntza eman ahal izango zaio, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Dirulaguntza horiek emateko –eta, bidezko denean, ordaintzeko– ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak.

Nori dago zuzenduta
Garapenerako lankidetzaren arloko erakundeak
Eskakizunak:
- Formalki eratuta eta inskribatuta egotea dagokion erregistroan.
- Estatutuetan berariaz aipatzea bere helburuetako bat hegoaldeko herrialdeak garatzera bideratutako proiektuak gauzatzea dela, edo dokumentu fidagarrien bidez egiaztatzea erakundeak alor horretan gutxienez bi urte daramatzala lanean.
- Irabazi-asmorik ez edukitzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra izatea. Xede horretarako, ordezkaritza iraunkortzat hartuko da, dokumentazio bidez egiaztatuz gero, erakundearen sozietate-oinarria (bazkideak, boluntarioak edo parekagarriak) duten egitura garrantzitsuak existitzea Euskal Autonomia Erkidegoan. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak bere gain hartzen du eskaera aurkezteko ardura zuzena eta, erakunde onuradun gisa, deialdi honetan zehaztutako konpromisoak onartzen ditu.
- Sexuaren bereizkeria eragiten duen jarduerarik ez egitea, eta zehapenak ezartzen duen aldian zigor administratibo edo penalik ez jasotzea, sexuaren bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun plan bat indarrean izan behar duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legedian ezarritako baldintzetan.
- Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea eta dirulaguntzen itzulketarekin lotutako betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Gainera, erakunde eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu.
Betekizunak
-
Zehapen administratibo edo penalik ez izatea, zehapenak ezarritako aldian, sexu-bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik. Halaber, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera..
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. -
Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Minimis erregimenari atxikitako bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak eta minimis diru-laguntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. -
Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lehendakaritza / Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia > Gazteria Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Lehendakaritza / Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia > Gazteria Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Tel.: 945 019 501 - 945 019 536
E-mail: gazteria-lankidetza@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0127407Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Proiektuaren deskribapena egiteko Gazteria Zuzendaritzak emandako ereduari jarraitu behar zaio eta bertan eskatutako atal guztiak bete behar dira.
Proiektuen betekizunak:
- Lankidetza jarduera 2024ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak lanean hasteko denbora-tartean egitea, kontuan izanik, ahal izanez gero uztailetik aurrera gauzatuko den lankidetza esperientzia horrek, gutxi gorabehera, hiru hilabeteko iraupena izango duela.
Osasun-egoerak hala eskatzen badu, edo justifikatutako beste arrazoi batzuengatik, egonaldiaren iraupena edo hasiera aldatu ahal izango da, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera. - 2024ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko hautatutako gazteak proiektuko jardueretan behar bezala integratzea. Kontuan izan behar da programaren helburua elkartasunaren balioa sustatzea eta 22 eta 30 urte arteko euskal gazteak garapenerako lankidetza ekintzekiko sentsibilizatzea dela, eta, horretarako, lankidetza ekintzen garapena «in situ» ezagutzeko aukera eman behar zaiela.
- Zehatz-mehatz adieraztea aurkeztutako proiektu bakoitzean parte hartzeko egokienak diren profil profesionalak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Zehapen administratibo edo penalik ez izatea, zehapenak ezarritako aldian, sexu-bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik. Halaber, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera..
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. -
Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Minimis erregimenari atxikitako bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak eta minimis diru-laguntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. -
Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
- Formalki eratuta eta inskribatuta egotea dagokion erregistroan.
- Estatutuetan berariaz aipatzea bere helburuetako bat hegoaldeko herrialdeak garatzera bideratutako proiektuak gauzatzea dela, edo dokumentu fidagarrien bidez egiaztatzea erakundeak alor horretan gutxienez bi urte daramatzala lanean.
- Irabazi-asmorik ez edukitzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra izatea. Xede horretarako, ordezkaritza iraunkortzat hartuko da, dokumentazio bidez egiaztatuz gero, erakundearen sozietate-oinarria (bazkideak, boluntarioak edo parekagarriak) duten egitura garrantzitsuak existitzea Euskal Autonomia Erkidegoan. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak bere gain hartzen du eskaera aurkezteko ardura zuzena eta, erakunde onuradun gisa, deialdi honetan zehaztutako konpromisoak onartzen ditu.
- Sexuaren bereizkeria eragiten duen jarduerarik ez egitea, eta zehapenak ezartzen duen aldian zigor administratibo edo penalik ez jasotzea, sexuaren bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun plan bat indarrean izan behar duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legedian ezarritako baldintzetan.
- Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea eta dirulaguntzen itzulketarekin lotutako betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Gainera, erakunde eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- tramitazio elektronikoko aplikazioan sartu; lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpen hori, gehienez ere, sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, Ebazpen hau indarrean sartzen denetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Justifikazio-memoriaren deskribapena egiteko Gazteria Zuzendaritzak emandako ereduari jarraitu behar zaio eta bertan eskatutako atal guztiak bete behar dira. Hautatutako gaztearen esperientzia amaitu eta, gehienez ere, hilabetera, egonaldiaren garapenaren justifikazio-memoria aurkeztuko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak