Errioxa JDK jatorri-deitura kalifikatuaren babespean dauden mahastizainentzat, Ukrainako gerratik eratorritako enpresa-etekinak murrizteagatik, ardogintza-sektorerako aparteko laguntzak

Deskribapena


Xedea

Mahastigintzan ari diren pertsonei, beren etekin ekonomikoak konpentsatzeko aparteko laguntzak ematea, mahats-produkzioa murriztuta ikusi dutelako Ukrainako gerrak mahastigintzako merkatuan izan duen eraginagatik. Dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango da inskribatuta egotea Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua Arautzeko Kontseiluko Mahastien eta haien Titularren Erregistroan. Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatzat joko dira.

Laguntzak emateko, aplikatu egingo da Krisi eta Trantsizio Denbora Esparrua, Errusiak Ukraina inbaditu ostean ekonomiari eusteko laguntza-neurriei buruzkoa; denbora-esparru hori Europako Batzordeak onartu zuen, eta azken aldaketak 2022ko abenduaren 12an egin zizkion, C(2022)9443 Amaierako Erabakiaren bidez, zeina 2023ko abenduaren 31 arte aplika baitaiteke. Laguntzok, zehazki, Denbora Esparru Nazionalaren babespean emango dira, zeina baita Errusiak Ukraina inbaditu ostean ekonomiari eusteko laguntza neurriei buruzkoa, eta Europako Batzordeko SA.102771 (2022/N) Erabakiaren eta haren aldaketen bidez baimendu baitzen, eta aukera gaitzen baitu kopuru mugatu bateko dirulaguntza zuzenak emateko; zehazki, gehienez ere 250.000 euro emateko enpresako nekazaritza-produktuen produkzio primarioko sektoreetan.

Aurrekontuko zuzkidura

7.300.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako, 7,3 milioi euro zuzenduko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako 2023. kontura: 4 milioi euro zuzenduko dira mahats beltzaren errendimendu ekonomikoak konpentsatzeko laguntzak emateko, eta 3,3 milioi zuzenduko dira konpentsatzeko zer galera ekonomiko eta kostu gehigarri sortu dituzten errendimenduak murrizteko eragiketek.

Dena den, laguntzen azken kalkulua egitean aurrekontuak doitu behar izanez gero, funtsak lerro batetik bestera pasatu ahal izango dira, baina inoiz gainditu gabe aurrekontu-kredituko muga: 7,3 milioi euro. Indarrean dagoen legedia beteta aurrekontu-aldaketarik onartuz gero, emango diren laguntzen zenbateko osoa ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere. Baldin eta zenbateko hori gainditzen bada agindu honetan jasotakoaren arabera, proportzionalki murriztuko dira finkatutako zenbateko unitarioak.

Laguntzaren zenbatekoa

A) Mahats beltzaren etekin ekonomikoak konpentsatzeko laguntza.

1. Laguntzaren balioa finkatzeko, prima bat ezartzen da mahats beltzeko Ha-ko, baldin eta Errioxako JKTak 5.850 Kg/ha-ko gehieneko errendimendua aplikatzen badie. Arabako Lurralde Historikoko Mahastien Erregistroak zenbat Ha dituen jasota eta Errioxako JDK-k babestuta, hala ezarriko dira ustiategiko Ha-tarteak. Zenbatekoak honako hauek izango dira:

a) ≤30 Ha-ko ustiapenak: 390 euro/ha.

b) >30-60 Ha-ko ustiapenak: 260 euro/ha.

c) ≤60 Ha-ko ustiapenak: 130 euro/ha.

2. Ustiategietako titularrek egiaztatu beharko dute Errioxako JDK-ak ziurtatu duela mahats beltzeko zenbat Ha baztertu diren, eta, hala dagokionean, ea heldu dioten Espainiako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko 2023ko programari.

B) Errendimendua murrizteko eragitek eragindako galera ekonomikoak eta kostu gehigarriak konpentsatzeko laguntza.

1. Laguntzaren balioa finkatzeko, prima bat ezartzen da Espainiako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko programako 2023ko deialdian onar daitekeen Ha-ko. Arabako Lurralde Historikoko Mahastien Erregistroak zenbat Ha dituen jasota eta Errioxako JDK-k babestuta, hala ezarriko dira ustiategiko Ha-tarteak. Zenbatekoak honako hauek izango dira:

a) ≤15 Ha-ko ustiapenak: 1.100 euro/ha.

b) >15-30 Ha-ko ustiapenak: 825 euro/ha.

c) ≤30 Ha-ko ustiapenak: 550 euro/ha.

2. Uzta ordaintzeko, egiaztatu egin beharko da uzta berdea gauzatu dela eskatutako lurzatietan.

3. Onar daitekeen lur-azalerak, gutxienez, 0,3 Ha izango ditu, eta, gehienez ere, 10 Ha.

C) Gehieneko zenbatekoa, ustiategiko: Gehienez ere, 250.000 euroko laguntza emango da eskatzaileko.

Nori dago zuzenduta


Errioxa JDK jatorri-deitura kalifikatuaren babespean dauden mahastizainentzat, Ukrainako gerratik eratorritako enpresa-etekinak murrizteagatik, ardogintza-sektorerako aparteko laguntzen onuradunak

1. Mahastigintzan ari diren eta Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua Arautzeko Kontseiluko Mahastien eta haien Titularren Erregistroan izena emanda duten pertsonei etekin ekonomikoetan izan dituzten galderak konpentsatzeko laguntza-lerroa:

Onuradun izateko, mahastizaintzako ustiapenetako titularrek baldintza hauek bete beharko dituzte:

• Nekazaritzako ustiategia izatea, eta EAEko edo haren lurralde historiko bateko NUE batean erregistratuta egotea, edo mahastiak inskribatuta edukitzea Arabako Lurralde Historikoko Mahastien Erregistroan eta Errioxa JDKren babespean.

• 2023ko ekitaldian, mahats beltza uztatzea, Errioxa JDKren barruan ardo bilakatzeko.

• Ez gainditzea mahats beltzerako onartzen den errendimendu produktiboaren topea: 5.850 kg/ ha (6.500 kg/ha-ko errendimendu estandarraren % 90).

2. Errendimendua murrizteko eragiketek eragin dituzten galera ekonomikoak eta kostu gehigarriak konpentsatzeko laguntza-lerroa:

Onuradun izateko, ustiapenetako titularrek baldintza hauek bete beharko dituzte:

• Nekazaritzako ustiategia izatea, eta EAEko edo haren lurralde historiko bateko NUE batean erregistratuta egotea, edo mahastiak inskribatuta edukitzea Arabako Lurralde Historikoko Mahastien Erregistroan eta Errioxa JDKren babespean.

• Euskal Autonomia Erkidegoan, aurkeztuta izatea eskabide bat uzta berderako, FEAGA laguntzako 2023ko deialdian onartzeko modukoa eta Espainiako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko programaren barrukoa.

• 2023ko ekitaldian zehar, uzta berdea eginda izatea beren ustategietako lurzatiren batean edo denetan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoaren arabera. Uzta berdea egiteko azken eguna 2023ko uztailaren 15a da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Edurne Gabilondo Arbulu

Telefonoa: 945 01 96 64

E-maila: e-gabilondo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1233801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Administrazioak ofizioz ematen die alta laguntza horiei.
  2. Ez duzu eskabide-inprimakirik bete behar.
  3. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  4. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  5. Zure espedientea eta haren tramitazioa kontsulta ditzakezu esteka honetan:

Ebazpena eta errekurtsoak


Erantzukizunpeko adierazpena


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Erantzukizunpeko adierazpena betetzeko, sartu Nire karpeta aplikaziora.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk