Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleentzako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko dirulaguntzetarako deialdia, ERASMUS+ programaren esparruaren barruan (2023-2024)

[ERASMUS PLUS]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzetarako deialdia egitea, Erasmus + Programaren barruan irakasleen eta ikasleen ikaskuntzarako onartutako mugikortasun-proiektuak kofinantzatzeko, betiere 2023-2024 ikasturtean garatzen badira.

Europako Erkidegoko finantzaketa oro har ez denez iritsiko ekintzaren aurrekontuaren %100era, deialdi honen bitartez eskuratzen diren diru-laguntzek edota beste erakunde publiko zein pribatu batzuetatik lortzen direnek balioko dute Erkidegoko finantzaketak estaltzen ez duen aurrekontu-portzentajea estaltzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikasle edo irakasleek izan beharko dute mugikortasun horien azken hartzaileak.

Laguntza honek, bestalde, 2023-2024 ikasturtean garatzen diren mugikortasun-proiektuen aurrekontuaren zati proportzionala estaliko du.

Mugikortasun hauek kofinantzatu ahal izango dira:

  • Goi-mailako Lanbide Heziketako KA1 proiektuak: ikasleen eta irakasleen mugikortasunak.
  • Lanbide Heziketako gainerako KA1 proiektuak, goi-mailakoak ez direnak: soilik irakasleen mugikortasunak.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi epetan ordainduko da (lehena 2023ko ekitaldian, eta azkena 2024koan):

a) Proiektu bakoitzerako laguntza osoaren % 40, behin onartu eta gero ematen den laguntza, edo, hala badagokio, Aginduaren 11.a) artikuluan ezarritako epea igaro, eta uko espresurik adierazi ez bada.

b) Bigarren ordainketa, gainerako % 60koa, ondoren adierazten den dokumentazioa jaso eta gero.

Hala, behin amaitu eta gero diruz lagundutako proiektuan planifikatutako mugikortasun guztiak, erakunde onuradunak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du, gehienez ere hilabeteko epean:

– Egindako mugikortasunen azken laburpena, V. eranskinaren arabera.

– Ziurtagiri bat, egindako mugikortasun bakoitzeko, VI. eranskinaren arabera

– Eskabidea aurkeztean ezinezkoa izan bada SEPIEk onartutako hitzarmena aurkeztea (II. eranskina), une honetan aurkeztu beharko da.

Behin dokumentazioa jasota eta egiaztatuta dokumentazio horretan azaltzen diren datuak, agindua emango da kofinantzaketa ordain dadin egindako mugikortasunen arabera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko eremu geografikoan jarduera ekonomikoa garatu dutela egiaztatzea.
  • Erasmus+ proposamenen deialdian proiektuak onetsita izatea
  • Erasmus+ Programaren KA1 mugikortasun-proiektuetan parte hartzea, Lanbide Heziketaren eremuan.
  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Erasmus+ proposamenen deialdian proiektuak onetsita eduki
  • Zerga-betebeharrak egunean edukitzea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Erasmus+ proposamenen deialdian proiektuak onetsita izatea.

Betekizunak

  • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko zehapenik ez izatea.
  • Ez izatea zehapen administratiborik edo penalik inor diskriminatzeagatik sexuagatik edo ez betetzeagatik emakumeen eta gizonen berdintasun-arloko araudia (Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legea).

  • Zerga-betebeharrak egunean edukitzea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
  • Eskatu beharreko beste edozein betebehar eta eskakizun betetzea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3 apartatuetan aurreikusitakoaren arabera
  • Helburu bererako beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutan laguntza edo bestelako baliabiderik eskatu badu ?eta, hala badagokio, eskuratu? komunikatu behar du
  • Erakunde eskatzaileak egiaztatu duela proiektuan parte hartzen dutenek ez dutela jasotzen Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren bestelako dirulaguntzarik proiektu bererako.
  • Erakunde eskatzaileak atxiki egiten zaiola Lanbide Heziketaren eremuko pertsonen ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak, ERASMUS+ programaren esparruaren barruan, antolatu eta garatzeko dirulaguntzak batera finantzatzeko Aginduan ezarritakoari.
  • Erakunde eskatzaileak deialdiaren oinarri guztiak ezagutzen eta onartzen ditu eta, laguntza ematen bazaio, haren xedeak betetzea hitzematen du
  • Betetzen dituela laguntzen onuradun izateko indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen eskakizunak. Horrela egiaztatzen duten agiriak dituela. Erakundeak administrazioari helaraziko dizkiola horiek, horrela egiteko eskatuz gero.
  • Aitorpenari dagokion aldi osoan beteko dituela aurreko betebeharrak.
  • Ebazpenean kontuan hartutako egoeren edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duela

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0097415

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena jakinarazteko, ebazpen hori argitara emango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa). Ebazpena argitaratzeko epea, gehienez ere, hiru hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ekonomia eta Ogasun Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk