Ekintzaileei bultzatzeko 2023ko laguntzen deialdia (Erakunde Laguntzaileak): ideia bat garatzea eta proiektu berriak abiaraztea

[ENTAP_2023]

Deskribapena


Xedea

Deialdiaren II. eta III. kapituluetan araututako laguntzen onuradunak hautatu, lagundu eta/edo tutoretzarako erakunde laguntzaile izatea (negozio-ideia bat aztertu eta garatzea eta enpresa-proiektu berriak abian jartzea).

Aurrekontuko zuzkidura

1.200.000 €

Prestazio ekonomikoa

  • 140.000 euro (2023ko ordainketa-kredituari dagozkionak) II. kapituluan (Enpresa-ideia baten garapena) jasotako laguntzen onuradun diren sustatzaileak hautatu eta laguntzera bideratuko dira.
  • 240.000 euro (120.000 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 120.000 euro, berriz, 2024ko konpromiso-aurrekontuari) III. kapituluan (Enpresa-proiektu berriak abiaraztea) jasotako laguntzen sustatzaile onuradunak hautatu eta laguntzeko laguntzetara bideratuko dira.

Erakunde laguntzaileek 400 euroko dirulaguntza jasoko dute lagundutako pertsona bakoitzeko (ezarritako baldintzak bete behar ditu eta dirulaguntza esleituta izan behar du) II. kapituluan (Enpresa-ideia baten garapena) jasotako laguntzen kasuan, eta 1.000 eurokoa III. kapituluan (Enpresa-proiektu berriak abiaraztea) jasotako laguntzen kasuan.

  • Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien dirulaguntza emateko.
  • Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.
  • Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, aurreko urteko deialdiko egikaritze-mailaren arabera (arreta eman zaien pertsonen kopurua, onartutakoekin alderatuta).
  • Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako dirulaguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak.
  • Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.
  • Lanbideren web-orrian (https://www.lanbide.euskadi.eus) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

Ekintzaileak:

II. kapituluan araututako enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak finantzatzeko, 420.000 euro erabiliko dira, 2023ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkionak.

231.250 euro bideratuko dira 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazte ekintzaileentzako laguntzetarako eta 188.750 euro bideratuko dira 30 urte edo gehiago dituzten ekintzaileentzako laguntzetarako.

  • Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza gehienez ere 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.

III. kapituluan araututako negozio-ideia zehatza duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak finantzatzeko, 400.000 euro erabiliko dira; horietatik 200.000 2023. ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 200.000 2024. ekitaldiko konpromiso-kredituari.

220.000 euro bideratuko dira 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazte ekintzaileentzako laguntzetarako eta 180.000 euro bideratuko dira 30 urte edo gehiago dituzten ekintzaileentzako laguntzetarako.

  • Enpresa-proiektu berriak abian jartzekolaguntza gehienez ere 1.500 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira/Personas emprendedoras.

Ordainketa-modua:

  • Erakunde laguntzaileei: Ordainketa bakarra egingo zaie laguntzeko prozesua hasten denean.
  • Ekintzaileei (enpresa-ideiak garatzeko): Ordainketa bakarrean ordainduko zaie onuradunei, laguntza eman eta gero.
  • Ekintzaileei (proeiktu berriak martxan jartzeko)
    • Lehenengo ordainketa: dirulaguntzaren %50 dirulaguntza ematea onartu ostean eta bideragarritasun-plana eratu eta enpresa-proiektua ezartzeko aholkularitza-prozesua hasi eta gero, 2023ko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura.
    • Bigarren ordainketa: Gainerako %50, 2024ko konpromiso-kredituaren kargura, Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta eman eta gero. Erakunde laguntzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztu behar du:
      • EJZn alta eman izanaren kopia
      • Eginiko jarduerak zehaztuko dituen azken memoria
      • Pertsona sustatzaileak bete behar dituen baldintzak betetzearen egiaztatzea

Nori dago zuzenduta


Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ?Entitate Kolaboratzaileek

EAEko udalerriak, udalerrien elkartzeak, mankomunitateak, koadrilak, eta haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak.

Eskakizunak:

  • 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan

  • Sustatzaileei laguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena; giza baliabide horiek urtebetetik gorako esperientzia izan behar dute, eta curriculum egiaztatua autoenplegurako laguntza- eta tutoretza-lanen arloan. Gainera, diruz laguntzen diren ekintzak egiteko langile propio nahikoa izateko konpromisoa hartuko dute, eta langile horiek gai izan behar dute erabiltzaileei behar bezalako arreta emateko

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

  • Ez dauka ez zigor-zehapenik ez administrazio-zehapenik ezarrita, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona arrazoi hauengatik:
    • Norbait sexuarengatik diskriminatu izateagatik edo diskriminazio anitza eragiteagatik. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusita daude
    • Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez

  • Ez da legez ezarritako kausaren bat, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoak barne:
    • Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon
    • 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta biolentzia sexualak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera

  • Egunean ditu itzulketa-betebeharren ordainketak dirulaguntzen arloan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

  • Abenduaren 29ko 3/2004 Legean (lege horren bidez merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dira) aurreikusitako ordainketetarako ezarritako epeak beteta ditu

  • Ez dago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira

  • Xede horretarako etet dirulaguntzarik jaso ez izana

Pertsona fisikoak

  • Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena.
  • Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Informazio orokorra: 945 160 601

Posta-elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus

Tel: (945-181 347) (945 181 350) (945 141 137)

Kodea

1102112

Erakunde laguntzailearen eskabidea


Itxita dago eskaerak aurkezteko epea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Enpresa-ideiak garatzeko laguntzen eskabidea


  • Eskabideak aurkeztu beharko dira baimendutako erakundeen bitartez.

    Eskabideak aurkezteko epea:

    • Hasiera-data: Prozesua hasi eta hurrengo eguna.
    • Amaiera-data: 10 egun laguntzeko prozesua hasi eta hurrengo egunetik aurrera.

Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntzen eskabidea


  • Eskabideak aurkeztu beharko dira baimendutako erakundeen bitartez.

    Eskabideak aurkezteko epea:

    • Hasiera-data: Prozesua hasi eta hurrengo eguna.
    • Amaiera-data: 10 egun laguntzeko prozesua hasi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk