Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET 2023

[EMET 2023]

Deskribapena


Xedea

 Agindu honen xedea da turismo-jarduera egokitzeko, suspertzeko eta sustatzeko laguntzak ezartzea.

 Helburu horrekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen lagunduko da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo seguru, jasangarriko eta irisgarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako lerro hauetan sartzen badira:

● Ekintzailetza, negozio turistiko berriak sortzeko.

● Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.285.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 15era egindako, fakturatutako eta ordaindutako jarduerak lagungarriak izango dira ondorengo linearen baten badaude:

a) Turismo-negozioko berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (baldin eta Euskadiko Turismo Enpresen Erregistroan edo Ekonomia Jardueren Zergan alta eman badute 2023ko urtarrilaren 1aren ondoren eta 2024ko urtarrilaren 13 baino lehen).

b) Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, II. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera (baldin eta Euskadiko Turismo Enpresen Erregistroan edo Ekonomia Jardueren Zergan alta eman badute 2023. urtean baino lehenagotik) eta honako xede hauek bilatzen dituztenak:

1. Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez

- Negozioaren kudeaketaren digitalizazioan aurrera egiteko soluzio teknologikoak ezartzea.

- Berrikuntza sustatzea negozio-prozesuetan eta I+G+B jarduerak garatzea.

- Establezimenduan kudeaketa adimenduneko sistemak (domotika) eta beste teknologia batzuk txertatzea, birusen eta bakterioen hedapena saihesteko eta establezimenduaren segurtasuna areagotzeko

- Haririk gabeko konektibitatea turismo-ostatuetan.

2. Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea

- Turismo produktuen eta/edo zerbitzuen eskaintza sortzea.

- Instalazioak eta ekipamendua hobetzea jateetxetan  edo turismo-ostatuetan.

3. Eskaintza turismo segurura, jasangarrira, arduratsura eta eskuragarrira bideratzea

- Turismo-jarduerak ingurunean inpaktu txikiagoa izatea.

- Irisgarritasuna errazteko berariaz garatutako teknologiak txertatzea.

Laguntzen zenbatekoa

EMET-2023_laguntza-koadroa  (PDF, 400 KB)


 

 



 

Nori dago zuzenduta


Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek , ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean sartu beharko dute:


a) Ostatu-enpresa turistikoak

b) Bitartekaritzako turismo-enpresak

c) Sukaldaritza-arloko enpresak

d) Turismo-garraioko enpresak

e) Turismo aktiboko enpresak

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak

g) Turismo-gidariak

h) Autokarabanak hartzeko eremu berezien titularrak


 

 

 

 

Betekizunak

  • Betekizunak eta merezimenduak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 

Laguntzak eskatzeko egindako espedienteei buruzko kontsultak:


Arabako lurraldea: 945017055

Bizkaiko lurraldea: 945019733/945019961

Gipuzkoako lurraldea: 943022564

Tramitazioan arazorik baduzu, aukera hauek dituzu:

  • Zuzenean - Herritarrentzako arreta zerbitzuaren telefonoa erabili: 012
  • Arazo teknikorik baduzu, Erabiltzaileentzako Arreta zentroaren telefonoa erabili: 945 01 68 38
  • Mezu bat bidali kontaktu inprimakiaren bitartez

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1010211

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 5ean amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

 

 

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), sei hilabeteko gehieneko epean, Agindu honek ondorioak izaten dituenetik aurrera, eta jakinarazpen-ondorioak izango ditu argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak bidaltzea, eskaeretan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen eginaren ondoriorik izango. Hori guztia, hargatik eragotzi gabe diruz lagundutako eskabideen zerrenda argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo hilabetearen barruan argitaratu ere.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

 

Justifikazioa


Laguntza emateko ebazpena onartu ondoren egingo da laguntzaren justifikazioa. Justifikazioa egiteko epea 2023ko abenduaren 15ean amaituko da.

Egindako gastua kontsideratuko da aurreko atalean ezarritako justifikazio epea amaitu baino lehen berariaz ordaindu dena.


 

Beste tramite batzuk