(ELKARTEGINTZA ETA PARTE-HARTZEA) Asoziazionismoa sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko diru-laguntzak (2024 urteko ekitaldia).

[ELK 2024]

Deskribapena


Xedea

1. artikulua.– Xedea eta denbora-eremua.

Ebazpen honen xedea da arautzea zer dirulaguntza emango dizkien Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak irabazi-asmorik gabeko emakume-elkarteei eta -federazioei, baldin eta haien xede eta jardun-eremu bakarra bada emakumeen eta gizonen berdintasun erreala sustatzea, proiektuak egin ditzaten 2024ko ekitaldian –urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean–, ondorengo artikuluetan adierazten diren baldintzetan.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Ebazpen honek araututako dirulaguntzak eska ditzakete bai Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuko irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteek eta federazioek, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen aplikazio-eremuko fundazioek, baldin eta haien xede eta jardun-eremu bakarra bada emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea, eta betetzen badituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan xedatutako baldintzak; besteak beste, egunean badituzte tributu-betebeharrak itzultzeko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Elkarte, federazio eta fundazio horiek, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garatu beharko dute beren jarduera, eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan eduki.

Egiaztatzeko ea emakumeek osatutako erakundeak diren, haien estatutuak aztertuko dira; zehazki, elkartera sartzeari buruzko artikulua, eta nola osatzen den zuzendaritza-batzordea; horretarako, Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroaren ziurtagiria beharko da.

2.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23.3 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hizkera ez-sexista erabili beharko da dirulaguntza eskatzen duten erakundeek aurkeztutako memoria, proiektu eta gainerako testuetan. Era berean, genero-estereotipoak ez errepikatzea eta emakumeen eta gizonen berdintasuna aktiboki sustatzea egiten diren irudi, komunikazio, argitalpen, programa, ikastaro eta abarretan.

3.– Emakumeen eta gizonen egoeran nolako inpaktua izan dezaketen jakiteko, erakunde onuradunei eskatuko zaie ezen, dirulaguntzak jasotzeko betebeharrak betetzen dituztela justifikatzeko memorietan, sexuaren arabera banakatuta aurkez dezatela nor diren emandako zerbitzuaren azken onuradunak edo erabiltzaileak, pertsona titularrak eta langileak, eta zer langile kontratatu dituen erakundeak, dirulaguntza eragin duen zerbitzua emateko. Betiere, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23.3 d) artikuluak ezarritakoaren arabera.

4.– Dirulaguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, amaituta egon beharko dira itzultze- edo zehatze-prozedura guztiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen esparruan hasi direnak eta oraindik izapidetzen ari direnak. Laguntza ordaintzeko, halaber, beharrezkoa izango da ordainduta izatea itzultze-betebehar guztiak.

5.– Aurkeztutako eskabide baten helburua bat ez badator dirulaguntzen lerro honekin, baina organo kudeatzaileak uste badu sar daitekeela administrazio-ebazpena eman aurreko fasean egon eta Emakundekoa den beste laguntza-lerro batean, organo horrek erabaki dezake eskabide hori beste laguntza-lerro batean sartzea, hots, bere helburura gehien gerturatzen den laguntza-lerroan. Eskabidea aurrena jaso duen lerroaren organo kudeatzaileak eskabide hori bidaliko dio azkenean hura hartuko duen lerroaren organo kudeatzaileari, eta horren berri emango zaio erakunde eskatzaileari, jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan. Erakunde eskatzaileak epe horretan aurka egiten ez badu, ulertuko da lerro-aldaketa hori onartu duela.

4. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak.

1.– EAEn indarrean den Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planaren esparruan, eta betiere ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatuta, proiektuek honako hauek egitera bideratuak beharko dute:

a) emakumeen eskubideak zabaltzea aniztasunetik, emakume-mugimenduaren historiatik eta pentsamendu feministatik;

b) emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikerketa eta dibulgazioa, eta emakumeen erreferenteak eta genealogiak sortzea;

c) ikuspegi feminista duten prozesu parte-hartzaileak sustatzea, ahalduntze indibiduala, kolektiboa, soziala eta politikoa bultzatuko dutenak, horrela emakumeen presentzia, protagonismoa eta lidergoa finkatuz askotariko prozesu eta espazioetan;

d) esperientziak, belaunaldien arteko itunak eta elkarte-mugimenduaren koordinazioa sustatzea eta trukatzea, sareko partaidetza-prozesuen bidez;

e) prestakuntza eta sentsibilizazioa paradigma feministatik;

f) gizonen erantzunkidetasuna eta kontziliazioa sustatzea etxeko lanetan eta arduretan eta familia- eta gizarte-zaintzan.

Dirulaguntzak jaso ahal izateko, trebetasunen ikaskuntzarako proiektuak (eskulangintza, elektrizitatea, sukaldaritza, arotzeria, etab.) beste jarduera batzuekin osatu beharko dira, hain zuzen ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko sentsibilizazio-, informazio- edo trebakuntza-jarduerekin, eta/edo genero-ikuspegia barne hartu beharko dute.

2.- Proiektuak ezin izango diruz lagundu, baldin eta:

a) Aisialdirako baino ez diren jarduerak biltzen badituzte.

b) Beste erakunde batzuei eskainiko zaizkien zerbitzu eta ekintzak finantzatzea badute xede.

c) Genero-ikuspegia barne hartzen ez badute.

4.– Gehienez ere, erakundeek bina proiektu edo programa aurkeztu ahal izango dituzte. Biak aurkeztuko dira eskabide bakar batean.

13. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren13. eta 14. artikuluetan xedatutakoarekin, honako betebehar hauek izango dituzte ebazpen honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Horrela, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi –hau da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu– eta hamar eguneko epean erakunde onuradunek dirulaguntzari espresuki eta idatziz uko egin ezean, esan nahiko du dirulaguntza onartu dutela.

b) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari jakinaraztea beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batetik xede bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso izana.

c) «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inprimakia bidaltzea, baldin eta aurreragoko dirulaguntzetan aurkeztu ez bada edo aldaketak izan baditu. Eranskin hori eskuratzeko, jo helbide honetara: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

d) Dirulaguntza eman den xede horretarako erabiltzea, non eta ez den aplikatzen 15. artikuluan ezarritakoa, eta diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek une oro egiaztatu ahal izatea onartu beharko dute.

d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatutako informazioa eman behar diete.

f) Diruz lagundutako jardueretan bariazio edo aldaketaren bat izan bada edo beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk lortu badira, idatziz jakinaraztea, Erakundeko Zuzendaritzaren berariazko onespena beharrezkoa baita aldaketak egiteko.

g) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten egiaztagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

h) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka agerraraztea, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan adierazten den bezala (1999-10-26ko EHAA, 205. zk.), diruz lagundutako jardueren publizitate edo propaganda orotan, betiere posible bada publizitate horretan marka inprimatzea edo ikusteko moduan jartzea. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan eska daiteke marka. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen logotipoa beti jarri behar da diruz lagundutako proiektutik sortzen den agirian. Jardueraren publizitatean edo diruz lagundutako argitalpenetan adierazi behar da elkarte, federazio edo fundazioa dela jarduera horren edukiak bere gain hartzen dituena.

i) EAEko bi hizkuntza ofizialetan egin beharko dute diruz lagundutako proiektuaren eta jardueren publizitatea, hala xedatuta baitago Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko apirilaren 27ko 4/2023 Legearen 81. artikuluan.

Aurrekontuko zuzkidura

400.000

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0092710

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


• Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko abenduaren 22tik, 2024ko otsailaren 2ra arte.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea gehienez sei hilekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza-eskabidea ezetsi dela esan nahiko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk