Ukrainako inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak eragin handia izan duen elikatze-kateko sektoreentzako ezohiko laguntzak - Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresak

[Elikatze-kateko sektoreentzako ezohiko laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Ukrainako inbasioak arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresen sektorean izandako eraginaren ondorioz 2022ko ekitaldian izandako galerak konpentsatzeko laguntzak.

Enpresa eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du egoitza soziala eta helbide fiskala, eta EAEn benetan fabrikatutako produktua soilik hartuko da kontuan.

Aurrekontuko zuzkidura

2.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

2.500.000 €arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresentzat, 625.000 €Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura, eta 1.875.000 €Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura.

1. Diruz lagundu daitekeen gastu-partida bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, fakturaren datari dagokion hileko tasa finkoa aplikatuko zaio BEZik gabeko fakturaren zenbatekoari. Diruz lagundu ahal izango dira 2022ko martxoaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarteko fakturak.

2. Onuraduna ETEa bada, aurreko puntuan adierazitako prozeduraren arabera kalkulatutako laguntzaren zenbatekoa % 100ean diruz lagunduko da.

3. Onuraduna enpresa txiki eta ertaina ez den enpresa bat bada, aurreko prozedura aplikatzearen ondorioz diruz lagun daitekeen zenbatekoa ehuneko 20 puntu murriztuko da, EEPFren I. eranskinaren arabera, hau da, % 80ko dirulaguntza jasoko du.

4. Diruz lagundutako produktuen zenbatekoen % 100 enpresaren jarduera propioan kontsumitu behar izan da, aurreko urteetan egindako batez besteko kontsumo efektiboari erantzunez, eta ez du lagundu etorkizuneko kontsumoetarako stocka handitzen, merkaturatzen edo hirugarrenei saltzen.

5. Laguntza horiek bateraezinak izango dira gastu bera estaltzeko xedea duen beste edozein laguntza nazionalekin edo Batasunekoekin.

6. Fakturen aurkezpenaren ordez, auditoretza-txosten bat aurkeztu ahal izango da, aurreko paragrafoetan azaldutako kalkulu osoa zehazteko. Aurkeztuz gero, auditoretza-txostenaren kostua laguntzaren % 100eko dirulaguntza izango da.

7. Gastuen justifikazioa aurkezteko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean (KAEO) inskribatutako auditore baten txostena egiteari dagokion gastua gastu hautagarritzat hartuko da.

8. XKEren 69.3 artikuluaren arabera, fakturen BEZa ez da hautagarria, BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera berreskuratu ezin denean izan ezik.

9. Partida guztietarako, diruz lagundu daitezkeen ehunekoak 2022rako erlatibizatuta daude.

Nori dago zuzenduta


Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresak, baldintza hauek betetzen badituzte:

- Egoitza soziala eta helbide fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

- Laguntza eskatzen duten ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan (NEIE) dagoen establezimendu aktibo batean egitea.

- Enpresa eskatzailea JEZ 754.4 epigrafean alta emanda egotea agindua argitaratu aurretik, eta 2022an jarduera frogagarria izatea.

- Jatorrian handizkariak izatea eta 2022an Euskadiko lonjetan lehen salmentan erositako produktuak biltegiratu eta izoztea.

- Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan (NEIE) aitortutako jardueren artean "arraina izoztea" egotea.

Betekizunak

  • Krisian dagoen enpresatzat ez hartzea. Europako Batzordearen arabera, "krisian dagoen enpresaren" definizioa Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluan dago. Erregelamendu horrek barne-merkatuarekin bateragarriak diren Estatuko laguntza-kategoriak ezartzen ditu.
  • Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren, berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea.
  • Epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuta ez egotea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik.
  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo desgaituta egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez eragin izana, horren erruduntzat jo direlako.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaria ez egotea Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
  • Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea
  • EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozedura batean zehaztutako kopuruen obligazioak ordainduta izatea. Betebehar horiek egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo zatikatuta daudenean, edo itzulketa-ebazpena dela eta etetea erabaki denean. Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, emandako dirulaguntza likidatu arte. Beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean.
  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartzen diren eskatzaileak bakarrik direnean, ezingo dira onuradun edo erakunde laguntzaile izan lege horretan aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.
  • Era berean, ezin izango dute deialdi honetako dirulaguntzarik jaso sexuaren ziozko diskriminazioagatik zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen indarrez debeku horrekin zigortutakoek ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Telefonoak: 945 016 337 | 945 016 339

E-maila: calimentaria@euskadi.eus

Kodea

1236102

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, laguntza-eskabidea aurkezten den egunetik aurrera.

Beste tramite batzuk