EAEko "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programa 2023
[Euskadiko gazteak lankidetzan 2023]
- Erakundea:
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskadiko gazteriaren artean elkartasunaren balioa sustatzeko helburuarekin eta garapenerako lankidetzako Euskadiko erakundeek hainbat herrialdetan egiten dituzten garapenerako lankidetza ekintzak kontuan izanik, urtero egiten da, Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia.
Euskadiko gazteak garapenerako elkarlanean sentsibilizatzea da aipatutako programaren xedea. Deialdi honek, berriz ere Euskadiko gazteria lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea du helburu, ekintza horiek «in situ» ezagutzeko aukera eskaintzearekin batera. Esperientzia hori aurrez egingo diren informazio- eta orientazio-jardunaldi batzuen bidez osatu eta aberastuko da.
Ebazpen honen xedea da 2023ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako deia egitea eta bertan parte hartzeko modua arautzea. Programa horren bidez, 1993. eta 2001. urteen artean –bi urteok barne– jaiotako 100 pertsona, gehienez ere, zenbait herrialde eta lankidetza-proiektura lekualdatzea erraztuko da. Herrialde eta lankidetza-proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako 2023ko proiektuak aurkezteko garapen-lankidetzarako erakundeei dei egiteko Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2023ko martxoaren 16ko Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz hautatu dira.
Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu destinoko herrialdeko garapenerako gobernuz kanpoko erakundearekin elkartu arteko joan-etorriko bidaia-gastu guztiak, herrialde horretara joateko behar den bisa barne. Halaber, Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu hautatutako parte-hartzaile bakoitzarentzako aseguruak: erantzukizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntzako asegurua.
Aurrekontuko zuzkidura
250.000Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- 1993. eta 2001. artean jaio izana ?bi urteok barne?.
- Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
- Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delituei buruzkorik ez baita jasotzen.
- Sexuaren bereizkeria eragiten duen jarduerarik ez egitea, eta zehapenak ezartzen duen aldian zigor administratibo edo penalik ez jasotzea, sexuaren bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.
- Era berean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako baldintzak bete behar ditu. Horien artean daude zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza betetzea eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Unean uneko osasun egoeraren arabera, Gazteria Zuzendaritzak, programako ekintzetan parte hartu aurretik, COVID-19ri buruzko proba diagnostikoren bat egiteko eskatu ahal izango du. Probak hautaketa-prozesuan zehar edo pertsona hautatu ondoren eskatu ahal izango dira. Proba diagnostikoak egiteari uko eginez gero, parte-hartzaileak hautaketa-prozesuari edo emandako plazari uko egingo dio.
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia > Gazteria Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia > Gazteria Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu zure bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko:
- Errolda-txartela, formatu elektronikoan edo txartelaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Oharra: Zure datuak kontsultatzeko baimena ematen badiozu Administrazioari, ez duzu agiririk aurkeztu behar.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- 1993. eta 2001. artean jaio izana ?bi urteok barne?.
- Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
- Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delituei buruzkorik ez baita jasotzen.
- Sexuaren bereizkeria eragiten duen jarduerarik ez egitea, eta zehapenak ezartzen duen aldian zigor administratibo edo penalik ez jasotzea, sexuaren bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.
- Era berean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako baldintzak bete behar ditu. Horien artean daude zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza betetzea eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Unean uneko osasun egoeraren arabera, Gazteria Zuzendaritzak, programako ekintzetan parte hartu aurretik, COVID-19ri buruzko proba diagnostikoren bat egiteko eskatu ahal izango du. Probak hautaketa-prozesuan zehar edo pertsona hautatu ondoren eskatu ahal izango dira. Proba diagnostikoak egiteari uko eginez gero, parte-hartzaileak hautaketa-prozesuari edo emandako plazari uko egingo dio.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- tramitazio elektronikoko aplikazioan sartu; lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua