EEE - Itsas energia berriztagarrien teknologia berriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioetarako laguntzen programa 2023.

Deskribapena


Xedea

Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren 2023ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez ezarritako laguntzetarako deialdia egitea. Ebazpen horren bidez, itsas energia berriztagarri berriak erakusteko eta baliozkotzeko 2023ko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira. 

Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen jarduerak:

  • Olatuen energia atzemateko gailuen eskala errealeko edo errealetik gertu dauden prototipoen demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.
  • Itsas aerosorgailu flotatzaileen eskala errealeko edo errealetik gertuko prototipoen demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.
  • Aurreko ataletan deskribatutako edozein prototipotako azpisistemen eta osagaien demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.

Aurrekontuko zuzkidura

2.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa laguntza-programaren oinarrietako puntu hauen bidez zehaztuko da:

  • Diruz lagundu daitezkeen jardueren izaera eta kostuen  hautagarritasuna (4. eta 5. oinarriak).
  • Laguntzen zenbatekoaren muga orokorra (6.1 eta 6.2 oinarriak).
  • Aplikatu beharreko Europako araudia eta beste laguntza batzuekiko bateragarritasun-araubidea (6.3 eta 6.4 oinarriak).

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskabideen ebazpenak lehia-konkurrentziako prozedura baten bidez emango dira, diruz lagun daitekeen egoera edo jarduera betetzen den eta oinarrietan eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen diren egiaztatu ondoren.

Eskabideak oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, osorik ez badago edo akastuna bada, interesatuari eskatuko zaio jakinarazpena jaso eta hamar (10) egun balioduneko epean hutsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Halaber, adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritako moduan eman beharko den ebazpenaren bidez.

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2023ko irailaren 29an amaituko da. Epe hori amaitzen denean, ez da eskari gehiagorik onartuko.

Nori dago zuzenduta


Honako hauek dira laguntza-programa honen deialdiko dirulaguntzak jaso  ahal izango dituztenak:

  1. EAEn laguntza-programa honetan aurreikusitako diruz lagun daitezkeen jarduerak gauzatzen dituzten pertsona juridiko guztiak, publikoak zein pribatuak.
  2. Izaera publiko edo pribatuko eta nortasun juridikorik gabeko partzuergo, talde edo enpresa-elkarteek, DLOren 11. artikuluarekin bat etorriz, laguntza-programa honetan aurreikusitako diruz lagun daitezkeen jarduerak gauzatzen badituzte EAEko lurraldean. Nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, publiko edo pribatuak, direnean, onuraduna izango da, nortasunik gabeko taldekatzea ez ezik, elkartea osatzen duten kide guztiak ere, eta oinarri hauetan aurreikusitako onuradunak arautzen dituzten aginduak aplikatuko zaizkie pertsona guztiei.

Kasu horietan, berariaz adierazi beharko dira, hala eskaeran nola emakida-ebazpenean, partzuergo, elkarte edo elkarteko kide bakoitzak hartutako exekuzio-konpromisoak, bai eta haietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere.

Aipatutako aurreikuspenez gain, taldeek SKHn (Art. 11.3 eta 13.2) artikuluan bezala. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluaren arabera (aurrerantzean, “1/1997 Legegintzako Dekretua”), eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan (aurrerantzean, “LGS”) ezarritakoaren arabera, elkartea ezingo da desegin aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

Betekizunak

  • Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 944 06 56 00

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

12370

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza-programa honetara eskabideak aurkezteko epea 2023ko abuztuaren 17an hasi eta 2023ko irailaren 29an amaituko da.

 

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak