EEE - Industriaren eta hirugarren sektorearen ete-etan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programa.

Deskribapena


Xedea

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko apirilaren 5eko Ebazpenaren  bidez ezarritako laguntzetarako deia egitea. Ebazpen horren bidez, industriaren eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dira.

Laguntzen programaren helburu nagusia da EAEko industria sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEen instalazioetan eta eraikinetan azken energia-kontsumoa eta CO2 emisioak murrizteko ekintzak sustatzea.

Laguntzen programa Energiaren Euskal Erakundearen funts propioekin finantzatuko da, EEEk 2023rako onartutako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren arabera (EEEren Zuzendaritza Kontseiluak 2023ko otsailaren 15ean onartua).

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Programa honetarako guztizko diru-zuzkidura 2.000.000 eurokoa da, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira. 

Indarraldia bukatutakoan ez da eskaera gehiago onartuko. Hala ere, azpiprograma bakoitzari esleitutako aurrekontua agortzen bada eta programaren indarraldia amaitu ez bada (2024ko martxoaren 29a), behin-behineko erreserba-zerrendan eskaerak erregistratzen jarraitu ahal izango da. Eskabideok sarrera-ordenaren arabera hartuko dira, baldin eta aurrekontua liberatu edo deialdiari aurrekontu berria erantsi diezaioketen aurretiazko laguntza-eskaerak ezetsi edo ezeztatzen badira. Eskaera bat behin-behineko erreserba zerrendara aurkezteak ez du inola ere eskubiderik sortuko eskatzailearentzat, eskaera ebatzi arte.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak

UNE-EN 16247 arauaren arabera garatutako industria eta hirugarren sektoreko ETEen energia-ikuskaritza integralak, edo horien ondorengo aldaketak edo hobekuntzak, EAEko lurraldean kokatutako instalazioetako eskatzaileek egindakoak eta energia berriztagarriak ezartzeko, energia aurrezteko eta energia-eraginkortasunerako eragina dutenak.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Aipatu jarduketek diruz laguntzen ahal den kostuaren % 50eko dirulaguntza izango dute.Gehieneko muga bat ezarri da diruz laguntzen ahal den kosturako, energia kontsumoaren arabera; beraz, dirulaguntzaren xede den kostuak ez ditu inolaz ere gaindituko gehieneko zenbateko horiek:

Nolanahi ere, kontuan hartuko da zer irismen garatu behar den: eskatzailearen kontsumitzaile-profila, kontsumitutako energiak, egin beharreko monitorizazioak, garatu beharreko energia-balantzeak eta horien konplexutasuna, kogenerazio-instalazioen bideragarritasun-azterketa edo azterketa, etab.

Nori dago zuzenduta


Industria eta hirugarren sektoreko ETEtzat hartzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak.

Betekizunak

  • Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

E-posta: gestionayudas@eve.eus

Kodea

12314

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza eskaerak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 25eko 08:00etan hasi eta 2024ko martxoaren 29an bukatuko da.

Laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaintzeko justifikazioa gehienez ere sei (6) hilabeteko epean egin beharko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, eta, betiere 2024ko urriaren 31 baino lehen.

Eskaera egin aurretik:

Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:

  1. Eskabidea bete.
  2. Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.

Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).

Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak