Luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak EAE-ko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzak. 2023ko deialdia

[DLDUR]

Deskribapena


Xedea

Luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonen laneratzea sustatzea, EAEko lantokietan pertsona horiek kontratatzea diruz laguntzen duen programa baten esparruan, pertsona horiei kontratu mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko aldi baterako kontratuak eginez; kontratu horiek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak behar dute izan, eta deialdi honetan ezarritako betekizun eta baldintzetara egokitu behar dira.

Deialdi honen ondorioetarako, luzaroko langabetzat hartuko da kontratua hasi aurreko egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta eta izena emanda egonik egoera horretan egon dena kontratua hasi aurreko 540 egunetatik gutxienez 360 egunetan.

Aurrekontuko zuzkidura

705.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako baliabide ekonomikoak 705.000 euro dira, guztira; horietatik 352.500 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko 2023. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira, eta 352.500 euro, aldiz, 2024rako konpromiso-aurrekontuan.

Deialdi honen babesean, diruz lagundu ahal izango dira EAEko lantokietako lanpostuetan aritzeko formalizatzen diren kontratu mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko aldi baterako lan-kontratuak, baldin eta lan-harremana hasi aurreko egunean luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzen badira.

Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira ikas-ekinezko heziketa-kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek langileekin enpresa erabiltzaile bati lagatzeko egindako kontratuak.

Diruz lagundu daitekeen gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da aldi baterako kontratuetarako, eta 12 hilabetekoa iraupen mugagabeko kontratuetarako, eta 2024ko urriaren 31n amaituko da.

Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa kontratuaren iraupenaren eta kontratatutako pertsonaren titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen arabera zehaztuko da, honako taula honen arabera:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)4.250 €14.150 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)3.670 €12.150 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak2.800 €9.350 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez2.270 €7.560 €

Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 15 handituko da, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: emakumea izatea edo 45 urte edo gehiago izatea; 7.2 artikulua)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia4.885 €16.270 €
Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII)4.220 €13.975 €
Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad3.220 €10.755 €
Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios2.610 €8.695 €

Halaber, aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa dakarren prestakuntza-ekintzaren bat amaitu badu 2022. edo 2023. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren barruan –Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duena–, formalizatzen den kontratua mugagabea bada eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10 handituko da, kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren ikastaro bat amaitu badu 2022 edo 2023. urtean eta kontratuak 7.3 artikuluko baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketakKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)15.565 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)13.365 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak10.285 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez8.315 €

Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20 handituko da, kontratatutako pertsonak deialdiaren 7.2 eta 7.3 artikuluetan xedatutako baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketakKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)16.980 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)14.580 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak11.220 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez9.070 €

Ezarritako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuetan (lanaldia gutxienez % 70 izanik), zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordinak ezingo du izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:

Titulazio akademikoa eta egindako ikasketakUrteko gutxieneko soldata-ordainsari gordina (aparteko pagak barne)
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)28.300 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)24.300 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak18.700 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez15.120 €

Deialdian eskatzen den gutxieneko soldata-ordainsari gordina zehazteko, oinarrizko soldata, aparteko ordainsariak eta soldata-osagarriak baino ez dira kontuan hartuko, eta berariaz geratuko dira zenbaketatik kanpo soldataz kanpoko bestelako ordainsari eta osagarriak.

Kontratazioek enplegua sortu beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantillaren batezbestekoan, eta dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteak hartuko dira kontuan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.

Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi objektiboengatik edo langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik bidegabekotzat jo ez diren kaleratzeengatik azkendutako kontratuak, ezta hasieran hitzartutako lan-denbora langilearen borondatez murriztu duten kontratuak ere.

Ez dira diruz lagunduko:

  • Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren, zuzendaritza-karguetan ari direnen edo enpresen administrazio-organoetako kide direnen ezkontideari, izatezko bikoteari edo bizikideari edo bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duten ondorengoei eta gainerako senideei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere, ez eta enpresetako administrazio-organoetako kideen beren kontratazioak ere.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu izan direnak.
  • Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
  • Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratuak.
  • Dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan enpresa berarekin aldi baterako edo iraupen mugatuko lan-harremana izan duten pertsonak kontratatzea.

Deialdi honetan luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeagatik xedatutako laguntzek «minimis» araua bete beharko dute; arau hori Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarri da, zeina Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa baita (DOUE L352, 2013ko abenduaren 24koa). Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bati «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.

Aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan aurreikusitako “enpresa bakarraren” definizioarekin bat etorriz aplikatuko da muga hori.

Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen aipatutako erregelamenduan ezarritako muga maximoa.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak enpresa edo erakunde onuradunak justifikatu ostean, gainerako % 50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da, 2024ko ekitaldiko konpromiso-kredituaren kontura.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Deialdi honetan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoak; organismo autonomoak; zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, eta sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateak.

Betekizunak

  • Dirulaguntzaren xede den kontratazioak enpresaren EAEko lantokietako langile kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela egiaztatzea (aurreko 6 hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta)

  • 30.000 euro baino gehiagoko dirulaguntzetarako, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzeko abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketetarako ezarritako epeak beteta izatea

  • Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo produkzio-zentroa EAEn egotea

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea

  • Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administratiborik, honako arrazoi hauengatik ezarritakoak barne:
    • Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik
    • Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez

  • Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legez ezarritako kausaren bat ez izatea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoak barne:
    • Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa horretara behartuta egon Estatuaren araudiaren arabera
    • Ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta borrokatzeko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan

  • Bermatzea emakumeen eta gizonen tratu- edo aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa aplikatzen dela lanpostuei loturiko deialdietan, izangaien aurkezpenean, hautaprobetan, elkarrizketetan eta hautaketetan, genero-alborapenik gabe

  • Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratuak egiteko asmoa dagoela adieraztea, hauek nabarmenduta: kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua, edo, hala badagokio, deialdi honen esparruan egin beharreko kontratazioari edo kontratazioei buruzko informazioa ez jakinaraztea, orain arte Langileen Legezko Ordezkaritzarik (LLO) ez dagoelako

  • Ez egotea sartuta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzeko dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan, edo, hala badagokio, jakinaraztea badagoela dirulaguntza edo laguntza bat dela eta itzulketa- edo zehapen-prozedura batean sartuta, zeinetan adierazita

  • Ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea

  • Adieraztea azken 3 ekitaldi fiskaletan (dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan) minimis araubideko laguntzarik eskatu edo jaso duen

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601 (Informazio orokorra)


Kodea

1092805

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
    Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Kontratatuko diren pertsonek bete beharreko baldintzak


Kontratuek bete beharreko baldintzak


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk