2023.urteko langile autonomoei laneko arriskuen prebentzioan prestakuntza emateko diru-laguntzak

[dirulaguntzakautonomoak]

Deskribapena


Xedea

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak Langile Autonomoen Elkarte Profesionalei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei eman beharreko diru-laguntzen deialdia eta erregulazioa, 2022eko ekitaldian langileen artean lan-arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzera bideratutako jarduketengatik.

Aurrekontuko zuzkidura

40.000 €

Prestazio ekonomikoa

40.000 euro bideratuko dira prestakuntza-jardueretarako diru-laguntzarako. Jarduera guztiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2023eko azaroaren 30era bitartean egingo dira, eta argi eta garbi zuzendu beharko dira Autonomoen Araubide Berezian alta emanda dauden eta jarduera profesionaleko egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten langile autonomoen lan-arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzera.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak aurrez aurre edo on-line saioen bidez eman ahal izango dira. Online saioak "zuzeneko" saioetan gauzatu beharko dira, aplikazio edo sistema telematikoen bidez, ikasleak eta irakasleak diru-laguntza jaso dezakeen jarduerarako aurreikusitako saio guztietara bertaratzen direla bermatzeko(lineako saio sinkronoak). Prestakuntza-jarduera hauek gutxienez 10 eskola-orduko eta gehienez 30 eskola-orduko ikastaroetan egin beharko dira.

Aurrez aurreko saioetako ikasleen gehieneko kopurua osasun-agintariek ezarritako araudira egokitu beharko da une oro, dagokion prestakuntza-jarduera egiten den unean indarrean dauden COVID-19ren pandemiari aurre egiteko neurriei dagokienez.

Prestakuntza-jardueren edukiek eta sortutako dokumentazioak genero-ikuspegia jasoko dute, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gehienez 325 €ko dirulaguntza emango da prestatutako ikasle bakoitzeko, baina horrela kalkulatutako zenbatekoa (325 € X ikastaroan prestatutako ikasleak) ezingo da izan ikastaroaren ordu kopurua bider 160 € eginda ateratzen den emaitza baino altuagoa 

(160€ X ikastaroaren ordu kopurua).

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko goi-mailako prestakuntza duten langileek eman beharko dituzte prestakuntza-ekintzak, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen 39/1997 Errege Dekretuaren VI. kapituluan jasotakoaren arabera.

Prestakuntza-ekintzak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eskaini beharko dira.

Ordainketa-modua:

 Prestakuntza-jarduera emateko ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan egiteko epea amaituta, eta ordaindu aurretik, erakunde onuradunek honako hauek aurkeztu beharko dituzte: memoria ekonomikoa eta egindako gastuen justifikazioa, aprobetxamendu-ziurtagiria eta inkestak, III. eta IV. eranskinetako formatuen arabera, eta ikastaroa eman duten irakasleen laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako prestakuntzaren titulu eskaneatua.

Prestakuntza-jardueraren aurrekontu onartuan aurreikusitako gastuak justifikatzeko, fakturak eta merkataritzako trafiko juridikoan balioa duten edo aurrekontuan adierazitako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak
aurkeztu beharko dira. Fakturak diruz lagundutako jarduerekin lotuta egongo dira zalantzarik gabe, eta kontzeptu finantzagarriak bereizita eta banakatuta agertu beharko dira.

 


 

 

Nori dago zuzenduta


Langile autonomoen elkarte profesionalak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Eskaera

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > OSALANeko Zuzendariordetza Teknikoa

Kontaktu-informazioa


 

OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, lanegunak 08:30 etik 13:30

Telefonoa: 944.032.119 - 688671645

E-mail: c-fernandezdiez@euskadi.eus

Tramitazio elektronikoan arazo izatekotan: erabiltzaileentzako arreta zentroa 945016838

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0048104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1.- Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa. Bertan, izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak daude eskuragarri, eta, horren bidez, eskabide-inprimakian sartzeko aukera dago, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048104.

2.- Eskabidearen ondorengo izapideak (sarbidea, izapidetzea eta jarraipena) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko "nire karpeta" ren bidez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

3.- Eskabidea elektronikoki ere izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Prestakuntza jarduera amaitu ondoren eta ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortzen dituela justifikatzeko, egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

- Memoria ekonomikoa eta

- Justifikazio-fakturak

- Aprobetxamendu-ziurtagiria

- Inkestak

- Ikastaroa eman duten irakasleen laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako titulazioa

 

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazioa zuzentzea


Akatsak zuzentzeko jakinarazpena elektronikoki egingo da. Jakinarazpenak "nire karpeta" atalean kontsultatu beharko dira ( https://www.euskadi.eus/mikarpeta ), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan ( https://www.euskadi.eus/egoitza ). Jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak jakinarazpena jaso izana elektronikoki sinatzen duenean. Jakinarazpena bidali eta 10 egun igaro ondoren edukian sartu ez bada, jakinarazpena ezetsitzat joko da, eta izapidea gauzatutzat joko da. Prozedurak aurrera jarraituko du, salbu eta ofizioz edo erakunde hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela jakinarazpena eskuratzea

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk