Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-zailtasun bereziko itunpeko ikastetxeentzako dirulaguntzak 2022-2023 ikasturtean
[Complejidad_educativa]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-konplexutasun handieneko itunpeko ikastetxe pribatuei (I. eranskina) dirulaguntzak ematea 2022-2023 ikasturtean, salbuespenez eta erabaki honetan ezarritako estipulazioen arabera.
Dirulaguntzaren helburua da hezkuntza-konplexutasun berezia duten itunpeko ikastetxe pribatuak indartzea, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan errefortzuko irakasle bat izan dezaten hezkuntza-lerro bakoitzeko, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen arreta hobetze aldera eta, azken batean, hezkuntza-aukeretan ekitatea lortzen laguntze aldera.
Aurrekontuko zuzkidura
2.268.613,11 (euro)Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza bi alditan ordainduko da:
- Lehenengo zatia emandako guztizkoaren % 50 izango da, eta Gobernu Kontseiluak erabaki hau onartu ondoren ordainduko da.
- Bigarren zatia, gainerako % 50a, egiaztagiria aurkeztu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak
Eskakizunak:
-
Legez eratuta eta baimenduta egotea
Ikastetxeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Baimena izan, dagokien forma juridikoaren arabera.
Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sortzen ditu ikastetxeak, kontseilu horri dagozkion eskumenen esparruan.
Administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo dira araubide orokorreko nahiz araubide bereziko ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatzeko”.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
Betekizunak
-
1. mailako hezkuntza-konplexutasunaren indizea (20 puntu baino gehiago 2020ko eskalan) duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuak (I. eranskinean daude zerrendatuta).
Hezkuntza-konplexutasunaren indizea Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak kalkulatzen du.
- Kontratazio horretan bermatu beharko da kontratatutako langileak ez direla epai irmoz kondenatu sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik. Horretarako, ikastetxeak bermatu egingo du Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoa betetzen dela.
-
Bermatu egin beharko da kontratatutako irakasleek honako hauek dituztela:
a) Kontratuaren xede diren irakaskuntzak emateko behar den titulazioa.
b) Kontratatu diren irakaskuntzen hizkuntza-ereduarekin edo ereduekin bat datorren hizkuntza-eskakizuna izatea.
- Ezin da diruz lagundutako jarduera azpikontratatu, irakaskuntza emateari dagokionez.
- Diruz lagundutako gastuak 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean egin beharko dira. Alde horretatik, diruz lagundutako gastutzat hartuko da benetan ordaindu dena, gastu mota bakoitzerako emandako zenbatekoaren mugarekin. Epez kanpo egindako gastuak ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau bete duzun.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, hurrengo pausoak jarraitu behar dira
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
1. mailako hezkuntza-konplexutasunaren indizea (20 puntu baino gehiago 2020ko eskalan) duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuak (I. eranskinean daude zerrendatuta).
Hezkuntza-konplexutasunaren indizea Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak kalkulatzen du.
- Kontratazio horretan bermatu beharko da kontratatutako langileak ez direla epai irmoz kondenatu sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik. Horretarako, ikastetxeak bermatu egingo du Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoa betetzen dela.
-
Bermatu egin beharko da kontratatutako irakasleek honako hauek dituztela:
a) Kontratuaren xede diren irakaskuntzak emateko behar den titulazioa.
b) Kontratatu diren irakaskuntzen hizkuntza-ereduarekin edo ereduekin bat datorren hizkuntza-eskakizuna izatea.
- Ezin da diruz lagundutako jarduera azpikontratatu, irakaskuntza emateari dagokionez.
- Diruz lagundutako gastuak 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean egin beharko dira. Alde horretatik, diruz lagundutako gastutzat hartuko da benetan ordaindu dena, gastu mota bakoitzerako emandako zenbatekoaren mugarekin. Epez kanpo egindako gastuak ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.
-
Legez eratuta eta baimenduta egotea
Ikastetxeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Baimena izan, dagokien forma juridikoaren arabera.
Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sortzen ditu ikastetxeak, kontseilu horri dagozkion eskumenen esparruan.
Administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo dira araubide orokorreko nahiz araubide bereziko ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatzeko”.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Zuzeneko dirulaguntzak emateko erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2023ko irailaren 30era bitartean
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den:
- kontratatutako langileek titulazioen eta hizkuntza-eskakizunen baldintzak betetzen dituztela
- ez dituztela epai irmoz kondenatu sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik
- helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk eskatu edo lortu izana, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere; baiezkoa izanez gero, zenbatekoa eta erakunde emailearen izena adierazi beharko dira
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua