Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzak. 2023
[CEI]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza honen helburua Laneratzeko Enpresak sor daitezen sustatzea da.
Agindu honetan ezarritako laguntzei heltzeko, diruz lagun daitezkeen jardunek Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokiei lotuta egon behar dute, laguntzen onuradunak diren irabazi-asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek egoitza soziala EAEn duten ala ez kontuan hartu gabe.
Aurrekontuko zuzkidura
12.331.000 €Prestazio ekonomikoa
Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzak enpresak sortzea bideragarria ote den jakiteko merkatu-azterlanak egiteko diru-laguntzak izango dira. Diru-laguntza horien bidez, azterlan horien ehuneko berrogeita hamarrera (% 50) arte finantzatuko da, eta gehieneko zenbatekoa sei mila euro izango da (6.000 euro).
Diru-laguntza jaso duen erakundeak nahitaez egin behar du azterlana diru-laguntza eman zaion aurrekontu-ekitaldian, eta, proiektua bideragarria bada, laneratzeko enpresa sortu behar du, urtebeteko epean, merkatu-azterlana amaitzen duen egunetik aurrera.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza horren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:
- Lehen ordainketan diru-laguntzaren guztizkoaren % 70, diru-laguntza ematen den unean.
- Bigarren ordainketan % 20, azterlana eta egindako gastuen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
- Hirugarren ordainketan gainerako % 10a, laneratzeko enpresen erregistroan inskripzioa egiteko eskaera gauzatu ondoren, betiere proiektua bideragarria bada. Proiektua bideragarria ez bada, hirugarren ordainketa hau azterlana aurkezteko unera aurreratuko da.

Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Eskualdeak edo beste toki-erakundeak
Betekizunak
-
Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, zigoreta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako -eta izaera bereko diren- laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz zehapen-prozedurei buruz, prozedura horiek oraindik izapidetzealdian badaude, behintzat
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, administrazio honi edo beste Administrazio Publiko batzuei edota beste erakunde publiko batzuei xede eta helburu bererako eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta edo bideratzen) jakinarazteko
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Eskabidea
Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean eta sartu zaitez Egoitza Elektronikoan.
-
Ziurtagiriaren ordez, idazki bat aurkeztu ahal izango da, behar bezala zigilaturik, ziurtagiria eskatu izana frogatzeko, baina idazki horrek eskaera aurkezteko baino ez du balio izango. Zor bat atzeratzea lortzen duen erakundeak ordainketak eguneratuta dauzkala hartuko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.
Ziurtagiri horiek ez dira aurkeztu beharko modu elektronikoan egiaztatzeko baimena eman bada eskabidean.
- Laneratzeko bidean dauden pertsonentzako lanpostuak sortzeko eta mantentzeko diru-laguntzetan:
- Produkzioan laguntzeko teknikarien lanpostuak sortzeko eta mantentzeko diru-laguntzetan:
- Laneratzen laguntzeko teknikari espezializatuen lanpostuak sortzeko eta mantentzeko diru-laguntzetan:
- Laguntza teknikorako diru-laguntzetan:
- Prestakuntza-ikastaroetarako diru-laguntzetan:
-
Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, zigoreta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako -eta izaera bereko diren- laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz zehapen-prozedurei buruz, prozedura horiek oraindik izapidetzealdian badaude, behintzat
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, administrazio honi edo beste Administrazio Publiko batzuei edota beste erakunde publiko batzuei xede eta helburu bererako eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta edo bideratzen) jakinarazteko
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
Eskabidea egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hiru Hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, egin beharko du hemen.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan" Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.