Dirulaguntzen 2023rako deialdia. Dirulaguntza horiek eremu maskulinizatu eta femenizatuetako emakume eta gizon langabeei kontratazio-konpromisoa dakarren prestakuntza emateko eta kontratazioak egiteko eta prestakuntza emateko proiektuetara bideratuta daude (Morrokotudak). Prestakuntza-ekintzen ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko.

[CC - MORROKOTUDAK - C]

Deskribapena


Xedea

Eremu maskulinizatuetan eta feminizatuetan dauden emakume eta gizon langabeentzat kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzetako ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Eremu maskulinizatu eta feminizatuetako emakume eta gizon langabeen prestakuntzari lotutako lan-kontratuak finantzatzeko, hurrenez hurren (Morrokotudak), 2024ko aurrekontu arruntaren ordainketa-kredituaren kargura.

Prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntza emateko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa izango da. Eskaerek deialdi honetako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan emango dira laguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrekontu-zuzkidura amaitu arte.

Gutxienez 6 hilabeteko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko dirulaguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa izango da Gizarte Segurantzaren kotizazioan hobaririk edo murrizketarik ez duten kontratuen kasuan, eta 6.650 eurokoa Gizarte Segurantzaren kotizazioan hobaria edo murrizketa duten kontratuen kasuan.

Ordainketa-modua:

Eremu maskulinizatu eta feminizatuetako emakume eta gizon langabeei zuzendutako ekintzen lan-kontratuetarako emandako dirulaguntza 2024ko aurrekontuaren kargura ordainduko da, honela: 

a) Lehenengo ordainketa, % 60koa, dirulaguntza ematen den unean.

b) Bigarren ordainketa, ordaintzeke dagoen dirulaguntzaren gainerakoagatik, kontratua hasi eta 6 hilabeteko epea igaro ondoren, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kontratatutako pertsonari alta eman zaiola egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak egiteko.
  • Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

  • Dirulaguntzen arloan ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik ez izatea.

  • Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita ez edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, hauek barne:
    -Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko Legearen testu bateginean edo Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.
    -Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.

  • Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko Legearen testu bateginean aurreikusitakoak barne:
    -Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
    -50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dauzkan legeen arabera.

  • 30.000 euro baino gehiagoko dirulaguntzetarako, abenduaren 29ko 3/2004 Legean (lege horren bidez merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dira) aurreikusitako ordainketetarako ezarritako epeak beteta izatea.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a Entidades y Empresas 945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1060608

Eskaera


Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatuSisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".
Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.
Aplikazioan sartu eta gero, laguntza honetan eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa da, eskabide telematikoa LanF aplikazioaren bidez erregistroan sartzen den egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.