Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Lehentasunezko arretako kolektiboak finantzatzeko laguntza-deialdia

[CATP]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea honetarako: "Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Lehentasunezko arretako kolektiboak".

Dirulaguntzaren xedea da arreta pertsonalizatua ematea 45 urtetik goragoko langabetuei eta kalteberatasun-egoeran edo bazterketa-arriskuan daudenei. Arreta hori emateko, banakako ibilbideak garatuko dira, izaera ezberdineko ekintzak konbinatuz, hala nola lan-orientazioa eta aholkularitza eskaintzea, prestakuntza ematea eta lanbide-konpetentziak lortzea, laneratzea eta enplegua sortzea aldi baterako lan-kontratu partzialen bidez, eta, aldi berean, enplegua lortzeko benetako berdintasuna eta diskriminaziorik eza indartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

12.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 12.000.000 eurokoa da, eta, horietatik, 8.040.000 euro 2023. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.960.000 euro 2024ko urteko konpromiso-kredituari(Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretakoa).

Orientazio eta enplegurako prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntza emateko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa izango da. Diruz lagun daitezkeen gastuak honakoak izango dira:

a) 9.375 euro, parte-hartzaileen lan-kontratu bakoitzeko. Dirulaguntza horiek kontratatzen diren pertsonen soldatak eta Gizarte Segurantza ordaintzeko erabiliko dira.

b) 1.794 euro, prestakuntza-ekintzetarako, eta 228 euro, orientazio-ekintzetarako, bat etorriz deialdi honen 4.2 c) artikuluarekin.

c) 3.320 euro, proiektuaren koordinazioaz eta jardueraren jarraipenaz arduratzen diren langileen soldatak eta Gizarte Segurantza ordaintzeko. Proiektuen koordinazio- eta jarraipen-lantzat hartuko dira, proiektuaren koordinazioari eta kudeaketari dagozkienez gain, tutoretza-eginkizunak, alegia, erabiltzaile-taldeak interes orokorreko jarduerak egiteko garatzen dituzten lan profesionalen tutoretza egitea. Aurrekontu-partida honi dagokionez, dirulaguntza ematen den datatik sortzen diren gastuak onartuko dira.

d) 2.138 euro, jarduketa horiek exekutatzean eragindako kostuetarako (jarduketa horiek exekutatzeko erabilitako denboraren arabera ordainduko da): aseguruak, materiala, lokalaren alokairua, parte-hartzaileen kontziliazio-neurriak, eta abar.

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko urriaren 16an amaituko da.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Aurrekontu-zuzkidura amaituta, hasierakoa edo handitutakoa, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuta emango da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioaren eta Inklusioaren zuzendariaren ebazpen bidez.

Ebazpenak emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 2 hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera. Epe hori igarotakoan, ez bada ebazpenik eman espresuki, ulertuko da dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

a) Lehenengo zatia, hau da, proiektuaren guztirako dirulaguntzaren % 67, dirulaguntza-ebazpena jakinarazi ondoren. 

b) Bigarren ordainketa, gainerako % 33a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua, diruz lagundutako jarduketak bukatu eta justifikatutakoan.

Nori dago zuzenduta


Administrazio publikoak

Deialdi horren esparruan, honako entitate hauek izan ahalko dira laguntzen onuradunak, horretarako eskaera egin ondoren:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundiak
  • Mankomunitateak
  • Kuadrillak
  • Udalerriak
  • Aurrekoen mendeko edo haiei lotutako organismoak eta gainerako entitateak ere, autonomia- eta toki-erakundeen sektore publikoa osatzen dutenak.
  • Nortasun juridikorik gabeko udalerrien taldeak ere onuradun izan ahalko dira, horietako bat ordezkari dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 11.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Garapen-agentziak

EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.

Elkarteak

Irabazi-asmorik gabeko landa-garapeneko elkarteak, bat etorriz ekainaren 25eko 158/2002 Dekretuarekin, zeinaren bidez ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapeneko elkarteen berariazko araudia.

Betekizunak

  • Deialdi hau argitaratzen den egunerako entitateen erregistroan egiaztatuta edo izena emanda egon.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

  • Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Eskatzaileak dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen dion zigorrik edo administrazio-zehapenik ez izatea, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ez izatea, honako arrazoi hauengatik ezarritakoak barne:

    -Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.

    -Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik, Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis.1. b ) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  • Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion kausaren bat ez izatea legez ezarritako, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoak barne:

    -Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa horretara behartuta egon Estatuaren araudiaren arabera.

    -Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena edota indarkeria sexualak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • 30.000 euro baino gehiagoko dirulaguntzetarako, abenduaren 29ko 3/2004 Legean (lege horren bidez merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dira) aurreikusitako ordainketetarako ezarritako epeak beteta izatea.

  • Entitate onuradunek proiektu bakoitza bermearekin garatzeko behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak egiaztatu beharko dituzte.

    Informazio hori egiaztatzeko, entitatearen legezko ordezkaritzak erantzukizunpeko adierazpen bat egingo du (erantzukizunpeko adierazpena eskabide-orrian jasota dago). Nolanahi ere, entitate eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku eduki beharko ditu adierazpen horretan jasotako datuak egiazkoak direla frogatzen duten dokumentuak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Prestazioak eta inklusioaren zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Telfonoa: 945 16 06 01

E-mail: catp@lanbide.eus

Kodea

1210502

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora “Egoitza elektronikoa” botoiaren bidez.

Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • Identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
  • Dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
  • Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
  • Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:

               1-Identifikatu
               2-Datuak bete
               3-Dokumentuak erantsi
               4-Sinatu eta bidali.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpenak emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 2 hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera. Epe hori igarotakoan, ez bada ebazpenik eman espresuki, ulertuko da dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Aurrekontu-zuzkidura amaituta, hasierakoa edo handitutakoa, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuta emango da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioaren eta Inklusioaren zuzendariaren ebazpen bidez.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan" Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, egin beharko du aplikazio honen bidez: “Hirugarrenen Erregistro Telematikoa aplikazio sarrera”

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Jarduera hasteko dokumentazioa


Beste tramite batzuk