Bikaintek 2023: Doktorego industrialak egiteko eta ikertzaile doktoreak hartzeko laguntzak arautzen dituen deialdia
[Bikaintek 2023]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira:
- Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko.
- Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kostuak batera finantzatuz, 2030eko ZTBParen lehentasun estrategikoekin lerratatutako industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.
Aurrekontuko zuzkidura
5.670.000 €Prestazio ekonomikoa
2023 2024 2025 2026 Doktore-tituludunen lerrorako
652.500
1.305.000
652.500
Industriako doktoregaien lerrorako
750.000
780.000
780.000
750.000
Laguntzen gehieneko zenbatekoa (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 20. art. eta 32. art.)
Enpresa txikia
Enpresa ertaina
Enpresa handia, teknologia-zentroa, IKZ eta enpresako I+G unitatea
Gehieneko intentsitatea
70%
60%
50%
Urteko gutxieneko ordainsariak eta diruz lagun daitezkeen kostuen eta egonaldien zenbatekoak (2023ko otsailaren 23ko Ebazpenaren 5.artikulua)
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroan, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 32.000 eurokoa izango da. Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira:
- Ikertzaile hautagaia.
- kontratatzeko kostuak.
- Zeharkako kostuak.
- Linea honetan Kontratatutako pertsona bakoitzeko, diruz lagundu daitezkeen kostuen urteko gehieneko zenbatekoa ez da 60.000 eurotik gorakoa izango.
- Industriako doktoregaien lerrorako, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 20.000 eurokoa izango da. Lerro honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
- Kontratuaren kostua.
- Zeharkako kostuak.
- Bidaialdi eta egonaldietako gastuak: prestakuntza-aldi osoan egin beharreko egonaldietarako diruz lagun daitekeen gehieneko gastua 12.000 eurokoa da. Diruz lagundu daitezkeen mantenu-gastuak ez dira 50 eurotik gorakoak izango egonaldiko egun bakoitzeko.
- Linea honetan Kontratatutako pertsona bakoitzeko, diruz lagundu daitezkeen kostuen urteko gehieneko zenbatekoa ez da 40.000 eurotik gorakoa izango.
Aplikatu beharreko araudia (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 4. art.)
Deialdi honen xede diren laguntzei hurrengo araudia aplikatuko zaie:
- Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 26a horren arabera bateragarri jotzen baitira zenbait laguntza-kategoria eta barne-merkatua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Salbuespenen Erregelamendu Orokorra).
- Laguntzek aipatutako Erregelamenduaren I. eta II. kapituluetan ezarritakoa bete behar dute, eta erregelamend horretako 25. artikuluan daude sartuta.
- Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta horren erregelamendua onartu duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.
- Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea
- Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua e VII. tituluaren III. kapitulua.
LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA
(2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 3. Artikulua)
- Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun printzipioei jarraituz emango dira.
- Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da bi laguntza-lerroetarako; honela, eskabideei ebaluazio-irizpideak aplikatuta, lortutako puntuazioen araberako zerrenda bana egingo da, eta laguntzak hurrenkerari jarraituz esleituko dira horretara bideratutako funtsak agortu arte, betiere kontuan izanik dirulaguntza lortzeko gainditu beharko direla 22. eta 34. artikuluetan eta II. Eranskinean ezartzen diren gutxieneko puntuazioak.
DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA
- 1. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroari dagokiona: (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 25. Artikulua ).
- 2. Industriako doktoregaien lerroari dagokiona: (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 37. Artikulua).
2023 | 2024 | 2025 | 2026 | |
---|---|---|---|---|
Doktore-tituludunen lerrorako | 652.500 | 1.305.000 | 652.500 | |
Industriako doktoregaien lerrorako | 750.000 | 780.000 | 780.000 | 750.000 |
Laguntzen gehieneko zenbatekoa (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 20. art. eta 32. art.)
Enpresa txikia | Enpresa ertaina | Enpresa handia, teknologia-zentroa, IKZ eta enpresako I+G unitatea | |
Gehieneko intentsitatea | 70% | 60% | 50% |
Urteko gutxieneko ordainsariak eta diruz lagun daitezkeen kostuen eta egonaldien zenbatekoak (2023ko otsailaren 23ko Ebazpenaren 5.artikulua)
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroan, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 32.000 eurokoa izango da. Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira:
- Ikertzaile hautagaia.
- kontratatzeko kostuak.
- Zeharkako kostuak.
- Linea honetan Kontratatutako pertsona bakoitzeko, diruz lagundu daitezkeen kostuen urteko gehieneko zenbatekoa ez da 60.000 eurotik gorakoa izango.
- Industriako doktoregaien lerrorako, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 20.000 eurokoa izango da. Lerro honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
- Kontratuaren kostua.
- Zeharkako kostuak.
- Bidaialdi eta egonaldietako gastuak: prestakuntza-aldi osoan egin beharreko egonaldietarako diruz lagun daitekeen gehieneko gastua 12.000 eurokoa da. Diruz lagundu daitezkeen mantenu-gastuak ez dira 50 eurotik gorakoak izango egonaldiko egun bakoitzeko.
- Linea honetan Kontratatutako pertsona bakoitzeko, diruz lagundu daitezkeen kostuen urteko gehieneko zenbatekoa ez da 40.000 eurotik gorakoa izango.
Aplikatu beharreko araudia (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 4. art.)
Deialdi honen xede diren laguntzei hurrengo araudia aplikatuko zaie:
- Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 26a horren arabera bateragarri jotzen baitira zenbait laguntza-kategoria eta barne-merkatua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Salbuespenen Erregelamendu Orokorra).
- Laguntzek aipatutako Erregelamenduaren I. eta II. kapituluetan ezarritakoa bete behar dute, eta erregelamend horretako 25. artikuluan daude sartuta.
- Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta horren erregelamendua onartu duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.
- Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea
- Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua e VII. tituluaren III. kapitulua.
LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA
(2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 3. Artikulua)
- Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun printzipioei jarraituz emango dira.
- Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da bi laguntza-lerroetarako; honela, eskabideei ebaluazio-irizpideak aplikatuta, lortutako puntuazioen araberako zerrenda bana egingo da, eta laguntzak hurrenkerari jarraituz esleituko dira horretara bideratutako funtsak agortu arte, betiere kontuan izanik dirulaguntza lortzeko gainditu beharko direla 22. eta 34. artikuluetan eta II. Eranskinean ezartzen diren gutxieneko puntuazioak.
DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA
- 1. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroari dagokiona: (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 25. Artikulua ).
- 2. Industriako doktoregaien lerroari dagokiona: (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 37. Artikulua).
Nori dago zuzenduta
Nori dago zuzenduta
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Betekizunak
-
Bete beharreko baldintzak:
BALDINTZA OROKORRAK (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 7. artikuluan biltzen dira)
Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Ekoizpen-zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, non garatuko baita diru laguntza jasoko duen jarduera.
- Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean edukitzea, baita diru-laguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
- Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko araudia betetzea.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritako xedatutakoarekin bat.
- Ezin izango dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak edo erakundeak, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jo eta gero xedatzeke dagoen berreskuratzeko agindu baten eraginpean daudenak, ez eta krisialdian dauden enpresak ere, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioarekin bat eginez (C249 EBAO, 2014-07-31koa).
- Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen diharduten entitateak, abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.
- Laguntza hauen onuradun izateko baldintzei eskabidea aurkezten denetik eta dirulaguntzaren indarraldi osoan eutsi beharko zaie.
BERARIAZKO BALDINTZA
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroa:
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren baldintzak:(2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 16. artikuluan biltzen dira)
- Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan industria-ikerketa gisa definitutako kategorian garatu beharko dira I+G jarduerak (651/2014 (EB) Erregelamendua, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz).
- Erakundearen memorian, erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute, batetik, egingo dituzten I+G jarduerak garatzeko doktore-ikertzaileak kontratatzeko beharra, eta, bestetik, laguntzaren sustapen-eragina. Eragin sustatzailea betetzen dela bermatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik.
- Dirulaguntza jaso ahal izango dute entitate onuradunek ikertzaileekin formalizatzen dituzten 24 hilabeteko etengabeko kontratuek, artikulu honen 8. eta 9. apartatuetan zehaztutako laguntzaren hasiera-datatik aurrera.
- Kontratazioak Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-instalazio batean egin beharko dira, non garatuko baitira ikerketa-jarduerak.
- I+G proiektuko jarduerak garatuko dituen doktore-ikertzailea erakunde eskatzailearen plantillan egon daitezke dirulaguntzaren eskabidea aurkezten den unean, baldin eta kontratazioa aurreko ekitaldiko Bikaintek laguntzen deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren egin bada, betiere, edo ikertzaile hautagaiaren kontratua lehenago diruz lagunduta egon bada Bikainteken industria-doktoregoen lerroan eta laguntza horrek, bere garaian, erakunde eskatzailean berriz sartzea eragin bazuen.
- Kontratuak indarreko legeriaren arabera egin beharko dira.
- Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatuz. Ildo horretan, urteko gutxieneko ordainsari gordina ezartzen da, urteko deialdiaren ebazpen bakoitzean finkatuko dena.
- Ez dira diruz lagunduko deialdiaren aurreko 4 urteetan doktore-titulua duten langileak kontratatzeko laguntza-programetan diruz lagundutako kontratu bat izan duen ikertzaile batekin egindako kontratuak.
- Arau honen babespean kontratatzen diren ikertzaileek hilabete baliodun bateko gehieneko epean hasi beharko dute dagokien zentroan, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratzen denetik aurrera, eta edozein kasutan, deialdiaren urteko abenduaren 31 baino lehen. Ebazpena argitaratu ondoren sartzen bada doktorea lantokian, benetan sartzen denetik hasiko da laguntzaren epea.
- Doktorea ebazpena argitaratu aurretik kontratatzen bada, dirulaguntza ematen duen ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da laguntzaren epea.
- Deialdi bakoitzean, erakunde eskatzaile batek gehienez ere doktore-titulua duten 2 pertsona kontratatzeko laguntza jaso ahal izango du, eta horietako bakoitzak proiektu edo jarduera argi eta garbi desberdina izan beharko du. Proiektuek edo jarduerek berezko izaera izan behar dute, eta ez dute beste proiektu edo jarduketa baten zatiketaren emaitza izan behar. (19. art.).
- Kontratatuek bete beharreko baldintzak: (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 17. artikuluan biltzen da)
- Doktore-graduaren jabe izatea eskabidea aurkezten den unean. Doktore-titulua atzerriko unibertsitate batean lortu bada, Espainiako unibertsitate-sisteman duen baliokidetasun-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Eskaera aurkeztu aurretik, laguntza eskatzen duen erakundearekin lan-harremanik ez izatea, ezta harekin akzio- edo sozietate-loturaren bat duen beste erakunderen batekin ere, edo 16.5 artikuluan zehaztutako kasuren batean ez egotea.
- Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.
- Entitate baten eskabideak hautagai gisa ez agertzea.
- Industriako doktoregaien lerroa:
- Erakunde onuradunak (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren29.art.):
- Ikerkuntza industrialeko proiektu bat garatzen duten enpresak eta Enpresetako I+G Unitateak, EAEko unibertsitate publiko edo pribatu batean proiektuaren ezagutza arloko doktorego-irakaskuntzetan matrikulatutako pertsonak erabiliz. Pertsona horiek plantillakoak edo kontratazio berrietakoak izan daitezke.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen eta teknologia-zentroen kategorietakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, betiere:
- Aurreko deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak beren plantillan sartzea, baldin eta enpresa batentzat interesgarriak diren industria-ikerketako proiektu batean parte hartzen badute eta proiektuaren ezagutza-arloko doktorego-ikasketetan matrikulatuta badaude EAEko unibertsitate publiko edo pribatu batean.
- Deialdi bakoitzean, enpresa eskatzaile batek, edota Enpresetako I+G Unitate batek, bi doktorego-tesirako laguntza jaso ahal izango dute gehienez. Bestalde, ZTBESn integratutako eragile bakoitzak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen eta teknologia-zentroen kategorietakoak, plantillan dituen doktoreen % 10 adina tesi egiteko laguntza jaso ahal izango du.
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren betekizunak: (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 27. artikuluan biltzen dira)
- Prestatzen ari diren ikertzaileek (betiere, lehen ordainketa jaso aurretik doktoretza ikasketetan matrikulatuta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko edo pribatu bateko zentro batean) enpresa batean edo (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) egiaztatutako eragile batean -zentro teknologikoen edo ikerketa kooperatiboko zentroen (IKZ) edo enpresetako I+G unitateen kategorian- gauzatu beharko dute industria-ikerketako proiektua.
- Diruz lagunduko diren kontratuek lau urteko iraupena izango dute gutxienez, doktorego-programa batean lehen matrikulazioa egiten denetik aurrera.
- Industria-proiektu bat garatzea izango da haien lana, zeinaren emaitza enpresa interesdunarentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiei buruzko doktorego-tesi bat izango baita, enpresak garatzen duen ikerketa-lerro baten barruan, baldin eta proposatutako jarduerak berriak badira, betiere, edo I+G jarduera arrunten parte gisa enpresak aurrera eramango ez lukeen ikerketa baten edo ikerketa-lerro baten hobekuntza, hedapena edo betearazpena badakarte. Eragin sustatzailea betetzen dela bermatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik.
- Oro har, laguntzako lehen hiru urteetan lortu beharko dute doktoregoa. Doktoregoa lortzen dutenetik aurrera, doktorego ondoko hobekuntza-aldi bat garatzeko aukera emango dien ikerketa-jarduerak egingo ditu ikertzaileak, enpresak proposatutako industria-ikerketako proiektuaren barruan. Salbuespen-gisa, doktoregoa laguntzako laugarren urtean lortu ahal izango da, baldin eta doktorego-tesiaren eboluzioak hori ziurtatzen badu, betiere. Ondorio horietarako, doktorego-gradua doktorego-tesia defendatu eta onartzeko ekitaldiaren datan lortu dela ulertuko da.
- Diruz lagunduko diren kontratuek Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanpostuetarako izan beharko dute.
- Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatzeko. Ildo horretan, urteko gutxieneko ordainsari gordina ezartzen da, urteko deialdiaren ebazpen bakoitzean finkatuko dena.
- Laguntza ematen duen ebazpena argitaratu ondoren sartzen bada doktoregaia lantokian, benetan sartzen denetik hasiko da laguntzaren epea. Sartzeko data horrek 35. artikuluan kontratuak aurkezteko aurreikusten den epearen barruan egon beharko du.
- Doktoregaia laguntza ematen duen ebazpena argitaratu aurretik kontratatzen bada, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da laguntzaren epea.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileen betekizunak eta eskubideak. (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 28. Artikuluan biltzen dira)
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Deialdiaren urtean doktorego-programa batean onartua izateko eskabidea aurkeztu izana eta, kontratua formalizatzeko unean, programa horretan matrikulatuta edo onartuta egotea, 35. artikuluaren arabera.
- Unibertsitateari lotutako tesi-zuzendari bat edukitzeaz gainera, enpresak edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak izendatutako proiektu-arduradun bat izango du doktoregaiak.

- Entitate bat baino gehiagoren eskabidean hautagai gisa ez agertzea.
- Doktore-tituluaren jabe ez izatea, ez Espainiako ez atzerriko ezein unibertsitateren eskutik.
- Doktorego-tesi edo antzekoren bat garatzearen bitartez doktorego-aurreko prestakuntza helburu zuen ezein laguntza jaso ez izana 12 hilabete edo gehiagoko epe batean.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek eskubide hauek izango dituzte:
- Beraien ikerketako prestakuntza-jardueratik eratortzen diren jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideak, eta egiten duten ekarpenaren arabera, gai horretan unean‑unean indarrean dauden arauetan xedatutakoari jarraikiz.
- Kontratazio-zentroak aitortzen dizkien eta xedapen honetan ezarritakoarekin bateraezinak ez diren eskubide guztiak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Kontaktua
Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza
Tfno.: 945 01 82 54 / 945 01 99 85 / 945 01 82 57
E-Mail: x-dominguezlopez@euskadi.eus
Kontaktu Presentziala
Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian,1
01010 Vitoria-Gasteiz
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0045420_0045421Eskaerak eta gainerako agiriak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 4an hasi eta 2023ko apirilaren 25ean amaituko da.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde deza eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe ba aurkeztu beharko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

- Doktore-tituludunak kontratatzeko eskaerekin batera hurrengo dokumentazioa aurkeztuko da:
- Entitate eskatzaileari buruzko agiriak: (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 21.1 Artikulua)
- Erakundea identifikatzeko datuak.b) Erakundearen memoria, honako datu hauek jasotzen dituena:
- Jarduera nagusiaren eta jarduera garatzen duen ekoizpen-sektorearen deskribapen laburra.
- Negozio-bolumena eta lortutako emaitzak.– Aurrekariak I+G arloan.
- Enpresak dituen produkzio-bitartekoak.
- Giza baliabideak, kategoria teknikoak eta sexua zehaztuta.
- Kontratatutako pertsonak lan egingo duen proiektuaren memoria. Memoriaren edukiak agindu honen I. eranskinean aurkeztutako eskema jarraituko du.
- Kontratatutako langilea txertatuko den I+G lantaldearen edo ikerketa-taldearen curriculum laburra.
- ETEa bada, onartutako azken urteko kontuen kopia.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiriak (sailari horiek eskatzeko baimena ematen ez badio soilik).
- Kontratatutako langileari buruzko agiriak: [2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 21.2 Artikulua]
- NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia.
- Doktore-tituluaren kopia, edo eskabidea aurkezten den datan doktore-graduaren jabe izatearen ziurtagiri akademikoarena.Titulua atzerriko unibertsitate batean lortu bada, tituluak Espainiako sistema akademikoan duen baliokidetasuna aurkeztu beharko da, edo hura eskatu izanaren egiaztagiria.
- Curriculum vitaea, garatu beharreko I+G proiektuaren inguruko meritu garrantzitsuenak jasotzen dituena: proiektuaren gaiarekin lotutako lanbide-esperientzia, proiektuarekin lotutako argitalpenak eta abar.
- Lan-bizitzaren ziurtagiria, eguneratuta.
- Desgaitasun-ziurtagiria, horrela badagokio (% 33 edo gehiagokoa).
- Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko. [2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 21.3 Artikulua]
- Industriako doktoregaien lerroko eskaerekin batera hurrengo dokumentazioa aurkeztuko da:
- Entitate eskatzaileari buruzko agiriak: [2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 33.1 Artikulua]
- Erakunde eskatzailearen dokumentazioa:
- Erakundea identifikatzeko datuak.
- Erakundearen memoria, honako datu hauek jasotzen dituena:
- Jarduera nagusiaren eta jarduera garatzen duen ekoizpen-sektorearen deskribapen laburra.
- Negozio-bolumena eta lortutako emaitzak.
- Aurrekariak I+G arloan.
- Enpresak dituen produkzio-bitartekoak.
- Giza baliabideak, kategoria teknikoak eta sexua zehaztuta.
- Kontratatutako pertsonak lan egingo duen proiektuaren memoria. Memoriaren edukiak agindu honen I. eranskinean adierazitako eskema jarraituko du.
- Kontratatutako langilea txertatuko den I+G lantaldearen edo ikerketa-taldearen curriculum laburra.
- Enpresak proiektuan interesa duela jasotzen deneko gutunaren kopia (zentro teknologikoek edo ikerketa kooperatiboko zentroek kontratatu beharreko doktoregaien kasuan).
- ETEa bada, onartutako azken urteko kontuen kopia.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiri ofizialak (sailari horiek eskatzeko baimena eman ez badio).
- Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko. [2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 33.2 Artikulua]
- Kontratatutako langileari buruzko agiriak: [2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 33.3 Artikulua]
- NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia.
- Unibertsitate-tituluaren ziurtagiri akademiko ofiziala. Bertan, lortutako kalifikazioak eta horiek lortu diren datak adieraziko dira. Espedienteak 1etik 10era bitarteko batez besteko nota jaso behar du.Ikasleak atzerrian egin baditu ikasketak, ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko da, eta, horrekin batera, zinpeko itzulpena, hura EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean ez badago. Edonola ere, espediente akademikoaren ziurtagirian edo espedienteari atxikitako beste dokumentu batean jaso beharko da zein diren dagokion ebaluazio-sistemako gehienezko eta gutxieneko kalifikazioak, eta zein den irakasgai bakoitza gainditzeko behar den gutxieneko kalifikazioa. Gainera, Espainiako ebaluazio-sistemaren barruan espediente akademikoaren batez besteko nota zein den adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko du.
- Curriculum vitaea, erakunde kontratugileak proposatutako lanpostuarekin lotutako merezimendu garrantzitsuenak azpimarratuta, lan arloari nahiz arlo zientifikoari dagokionez; eskabidearen unean, eguneratuta egon beharko du. Ikerketa-esperientzia egiaztatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira.
- Proiektuarekin lotutako doktorego-tesiaren memoria: prestatzen ari den ikertzaileak egin beharreko jarduerak eta zereginak, aurreikusitako laguntzaren lau urteak kontuan hartuta; laguntzaren iraunaldian zehar egitea aurreikusten diren egonaldien justifikazioa eta aurrekontuak, zein urtetan egingo diren adierazita.
- Lan-bizitzaren ziurtagiria, eguneratuta.
- Desgaitasun-ziurtagiria, horrela badagokio (% 33 edo gehiagokoa).
- Kontratatutako pertsonaren erantzukizunpeko adierazpena, alderdi hauek egiazkoak direla adierazteko. [2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 33.4 Artikulua]
-
Bete beharreko baldintzak:
BALDINTZA OROKORRAK (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 7. artikuluan biltzen dira)
Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Ekoizpen-zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, non garatuko baita diru laguntza jasoko duen jarduera.
- Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean edukitzea, baita diru-laguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
- Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko araudia betetzea.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritako xedatutakoarekin bat.
- Ezin izango dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak edo erakundeak, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jo eta gero xedatzeke dagoen berreskuratzeko agindu baten eraginpean daudenak, ez eta krisialdian dauden enpresak ere, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioarekin bat eginez (C249 EBAO, 2014-07-31koa).
- Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen diharduten entitateak, abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.
- Laguntza hauen onuradun izateko baldintzei eskabidea aurkezten denetik eta dirulaguntzaren indarraldi osoan eutsi beharko zaie.
BERARIAZKO BALDINTZA
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroa:
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren baldintzak:(2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 16. artikuluan biltzen dira)
- Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan industria-ikerketa gisa definitutako kategorian garatu beharko dira I+G jarduerak (651/2014 (EB) Erregelamendua, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz).
- Erakundearen memorian, erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute, batetik, egingo dituzten I+G jarduerak garatzeko doktore-ikertzaileak kontratatzeko beharra, eta, bestetik, laguntzaren sustapen-eragina. Eragin sustatzailea betetzen dela bermatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik.
- Dirulaguntza jaso ahal izango dute entitate onuradunek ikertzaileekin formalizatzen dituzten 24 hilabeteko etengabeko kontratuek, artikulu honen 8. eta 9. apartatuetan zehaztutako laguntzaren hasiera-datatik aurrera.
- Kontratazioak Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-instalazio batean egin beharko dira, non garatuko baitira ikerketa-jarduerak.
- I+G proiektuko jarduerak garatuko dituen doktore-ikertzailea erakunde eskatzailearen plantillan egon daitezke dirulaguntzaren eskabidea aurkezten den unean, baldin eta kontratazioa aurreko ekitaldiko Bikaintek laguntzen deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren egin bada, betiere, edo ikertzaile hautagaiaren kontratua lehenago diruz lagunduta egon bada Bikainteken industria-doktoregoen lerroan eta laguntza horrek, bere garaian, erakunde eskatzailean berriz sartzea eragin bazuen.
- Kontratuak indarreko legeriaren arabera egin beharko dira.
- Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatuz. Ildo horretan, urteko gutxieneko ordainsari gordina ezartzen da, urteko deialdiaren ebazpen bakoitzean finkatuko dena.
- Ez dira diruz lagunduko deialdiaren aurreko 4 urteetan doktore-titulua duten langileak kontratatzeko laguntza-programetan diruz lagundutako kontratu bat izan duen ikertzaile batekin egindako kontratuak.
- Arau honen babespean kontratatzen diren ikertzaileek hilabete baliodun bateko gehieneko epean hasi beharko dute dagokien zentroan, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratzen denetik aurrera, eta edozein kasutan, deialdiaren urteko abenduaren 31 baino lehen. Ebazpena argitaratu ondoren sartzen bada doktorea lantokian, benetan sartzen denetik hasiko da laguntzaren epea.
- Doktorea ebazpena argitaratu aurretik kontratatzen bada, dirulaguntza ematen duen ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da laguntzaren epea.
- Deialdi bakoitzean, erakunde eskatzaile batek gehienez ere doktore-titulua duten 2 pertsona kontratatzeko laguntza jaso ahal izango du, eta horietako bakoitzak proiektu edo jarduera argi eta garbi desberdina izan beharko du. Proiektuek edo jarduerek berezko izaera izan behar dute, eta ez dute beste proiektu edo jarduketa baten zatiketaren emaitza izan behar. (19. art.).
- Kontratatuek bete beharreko baldintzak: (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 17. artikuluan biltzen da)
- Doktore-graduaren jabe izatea eskabidea aurkezten den unean. Doktore-titulua atzerriko unibertsitate batean lortu bada, Espainiako unibertsitate-sisteman duen baliokidetasun-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Eskaera aurkeztu aurretik, laguntza eskatzen duen erakundearekin lan-harremanik ez izatea, ezta harekin akzio- edo sozietate-loturaren bat duen beste erakunderen batekin ere, edo 16.5 artikuluan zehaztutako kasuren batean ez egotea.
- Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.
- Entitate baten eskabideak hautagai gisa ez agertzea.
- Industriako doktoregaien lerroa:
- Erakunde onuradunak (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren29.art.):
- Ikerkuntza industrialeko proiektu bat garatzen duten enpresak eta Enpresetako I+G Unitateak, EAEko unibertsitate publiko edo pribatu batean proiektuaren ezagutza arloko doktorego-irakaskuntzetan matrikulatutako pertsonak erabiliz. Pertsona horiek plantillakoak edo kontratazio berrietakoak izan daitezke.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen eta teknologia-zentroen kategorietakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, betiere:
- Aurreko deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak beren plantillan sartzea, baldin eta enpresa batentzat interesgarriak diren industria-ikerketako proiektu batean parte hartzen badute eta proiektuaren ezagutza-arloko doktorego-ikasketetan matrikulatuta badaude EAEko unibertsitate publiko edo pribatu batean.
- Deialdi bakoitzean, enpresa eskatzaile batek, edota Enpresetako I+G Unitate batek, bi doktorego-tesirako laguntza jaso ahal izango dute gehienez. Bestalde, ZTBESn integratutako eragile bakoitzak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen eta teknologia-zentroen kategorietakoak, plantillan dituen doktoreen % 10 adina tesi egiteko laguntza jaso ahal izango du.
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren betekizunak: (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 27. artikuluan biltzen dira)
- Prestatzen ari diren ikertzaileek (betiere, lehen ordainketa jaso aurretik doktoretza ikasketetan matrikulatuta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko edo pribatu bateko zentro batean) enpresa batean edo (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) egiaztatutako eragile batean -zentro teknologikoen edo ikerketa kooperatiboko zentroen (IKZ) edo enpresetako I+G unitateen kategorian- gauzatu beharko dute industria-ikerketako proiektua.
- Diruz lagunduko diren kontratuek lau urteko iraupena izango dute gutxienez, doktorego-programa batean lehen matrikulazioa egiten denetik aurrera.
- Industria-proiektu bat garatzea izango da haien lana, zeinaren emaitza enpresa interesdunarentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiei buruzko doktorego-tesi bat izango baita, enpresak garatzen duen ikerketa-lerro baten barruan, baldin eta proposatutako jarduerak berriak badira, betiere, edo I+G jarduera arrunten parte gisa enpresak aurrera eramango ez lukeen ikerketa baten edo ikerketa-lerro baten hobekuntza, hedapena edo betearazpena badakarte. Eragin sustatzailea betetzen dela bermatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik.
- Oro har, laguntzako lehen hiru urteetan lortu beharko dute doktoregoa. Doktoregoa lortzen dutenetik aurrera, doktorego ondoko hobekuntza-aldi bat garatzeko aukera emango dien ikerketa-jarduerak egingo ditu ikertzaileak, enpresak proposatutako industria-ikerketako proiektuaren barruan. Salbuespen-gisa, doktoregoa laguntzako laugarren urtean lortu ahal izango da, baldin eta doktorego-tesiaren eboluzioak hori ziurtatzen badu, betiere. Ondorio horietarako, doktorego-gradua doktorego-tesia defendatu eta onartzeko ekitaldiaren datan lortu dela ulertuko da.
- Diruz lagunduko diren kontratuek Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanpostuetarako izan beharko dute.
- Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatzeko. Ildo horretan, urteko gutxieneko ordainsari gordina ezartzen da, urteko deialdiaren ebazpen bakoitzean finkatuko dena.
- Laguntza ematen duen ebazpena argitaratu ondoren sartzen bada doktoregaia lantokian, benetan sartzen denetik hasiko da laguntzaren epea. Sartzeko data horrek 35. artikuluan kontratuak aurkezteko aurreikusten den epearen barruan egon beharko du.
- Doktoregaia laguntza ematen duen ebazpena argitaratu aurretik kontratatzen bada, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da laguntzaren epea.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileen betekizunak eta eskubideak. (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 28. Artikuluan biltzen dira)
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Deialdiaren urtean doktorego-programa batean onartua izateko eskabidea aurkeztu izana eta, kontratua formalizatzeko unean, programa horretan matrikulatuta edo onartuta egotea, 35. artikuluaren arabera.
- Unibertsitateari lotutako tesi-zuzendari bat edukitzeaz gainera, enpresak edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak izendatutako proiektu-arduradun bat izango du doktoregaiak.
- Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.
- Entitate bat baino gehiagoren eskabidean hautagai gisa ez agertzea.
- Doktore-tituluaren jabe ez izatea, ez Espainiako ez atzerriko ezein unibertsitateren eskutik.
- Doktorego-tesi edo antzekoren bat garatzearen bitartez doktorego-aurreko prestakuntza helburu zuen ezein laguntza jaso ez izana 12 hilabete edo gehiagoko epe batean.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek eskubide hauek izango dituzte:
- Beraien ikerketako prestakuntza-jardueratik eratortzen diren jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideak, eta egiten duten ekarpenaren arabera, gai horretan unean‑unean indarrean dauden arauetan xedatutakoari jarraikiz.
- Kontratazio-zentroak aitortzen dizkien eta xedapen honetan ezarritakoarekin bateraezinak ez diren eskubide guztiak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak