BERRIKER - Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzak 2023

[Berriker]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzea eta bultzatzetzea. Laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lankidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan.

Horretarako laguntza-lerro hauek ezartzen dira:

1. Elikaduraren eta zuraren balio-kateari lotutako I+G proiektuetarako laguntzak. Diruz lagundu daitezkeen proiektuen tipologia hauek jasoko dute laguntza:

1.1. Elikaduraren eta zuraren balio-kateko enpresetako I+G proiektuak. Halakotzat hartuko dira elikaduraren eta zuraren balio-kateko ekoizpen, eraldaketa, banaketa edo merkaturatzearen sektoreetako enpresek gidatutako industria-ikerketarako edo garapen esperimentalerako proiektuak. Mota horretako proiektuak produktu, zerbitzu, negozio-prozesu edo negozio-eredu zientifiko-teknologikoak –bai berriak bai nabarmen hobetuak eta termino zientifiko-teknologikoetan existitzen direnak baino hobeak izango direnak– garatzera bideratuta egon beharko dute.

1.2. Elikaduraren eta zuraren balio-katerako ezagutza sortzeko proiektuak. Halakotzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek egindako oinarrizko ikerketarako edo industria-ikerketarako proiektuak, Elikadura Osasungarriaren RIS3 eremuari, «baserritik mahaira» estrategiari eta Sailburuordetzak I+G arloan abiarazitako planei lotutako I+G lerroetan. Horiek 5. oinarrian zehazten dira. Mota horretako proiektuek ezagutza sortu beharko dute, etorkizunean elikaduraren eta zuraren balio-kateko enpresek aplikatu edo merkaturatu ditzaten.

2. Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuetarako laguntzak. Halakotzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek egindako I+G proiektuak, baldin eta interesgarriak badira nekazaritza edo basogintzako sektorean edo azpisektorean diharduten euskal enpresa guztientzat.

3. Negozio-prozesuetan berritzeko proiektuetarako laguntzak. Halakotzat hartuko dira oinarri teknologikoko berrikuntza-proiektuak, teknologia digitalak barne hartuta, elikaduraren eta zuraren balio-kateko enpresetan ekoizteko, eraldatzeko, banatzeko edo merkaturatzeko negozio-prozesuetan.

Aurrekontuko zuzkidura

3.200.000 €

Prestazio ekonomikoa

2023ko eta 2024ko ekitaldietarako, 3.200.000 euro bideratuko dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura. Horietatik 500.000 euro 2023ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.700.000 euro 2024ko konpromiso-kredituari, honela banatuta:

- 2.000.000 euro 1. lerroari dagozkio, Elikaduraren eta Zuraren Balio Kateari (MLBK) lotutako I+G proiektuetarako laguntzei dagokienez; 250.000 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.750.000 euro 2024ko konpromiso-kredituari.

- 1.000.000 euro nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuetarako laguntzen 2. lerroan; 175.000 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 825.000 euro 2024. urterako konpromiso-kredituari.

- 200.000 euro negozio-prozesuetako berrikuntza-proiektuetarako laguntzen 3. lerroan; 75.000 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 125.000 euro 2024ko konpromiso-kredituari.

Eman beharreko laguntzen bolumen osoak ez ditu baliabide horiek gaindituko, ezta kopuru hori eguneratzearen ondorioz ateratzen den zenbatekoa ere.

Nori dago zuzenduta


Berriker laguntzen onuradunak

1.1 lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (elikaduraren eta zuraren balio-kateko enpresetako I+G proiektuei dagozkienak) honako hauek izan daitezke onuradunak:

a) Enpresak, duten forma juridikoa alde batera utzita. Honela egongo dira sailkatuta:

1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera.

2. Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.

b) Enpresaburuen elkarteak.

c) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta partzuergoak eta ondasun-erkidegoak. Bertan parte hartzen duten entitate guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

1.2 lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (elikaduraren eta zuraren balio-katerako ezagutza sortzeko proiektuei dagozkienak), eta 2. lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuei dagozkienak), onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko edozein eragile izan daitezke.

3. lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (negozio-prozesuetako berrikuntza-proiektuei dagozkienak); pertsona hauek izan ahalko dira onuradun:

a) Enpresak, duten forma juridikoa alde batera utzita. Honela egongo dira sailkatuta:

1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera.

2. Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak. Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 29. artikuluaren 2. puntuan jasotzen den bezala, enpresa handietarako laguntzak bateragarriak izango dira soilik laguntzaren xede den jardueran ETEekin modu eraginkorrean lankidetzan aritzen badira eta laguntzen duten ETEek diruz laguntzeko moduko kostu guztien % 30 gutxienez hartzen badute.

b) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta partzuergoak eta ondasun-erkidegoak. Bertan parte hartzen duten entitate guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Betekizunak

  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskabidea aurkeztu aurretik egin ez badira.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, emandako dirulaguntza likidatu arte. Beraz, dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean egiaztatuko da baldintza hori betetzen dela.
  • Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisiko edo juridiko pribatua krisian dagoen enpresatzat ez hartzea, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan ezarritako definizioaren arabera.
  • Inbertsioak ingurumenaren eta higiene- eta osasun-arloko arauak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu beharreko araudi espezifikoaren arabera (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenari buruzkoa).
  • Diruz lagundu daitekeen gastu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu duen edo ez eta lortu duen edo ez jakinaraztea, edozein administrazio publikotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik. Hala badagokio, zehaztu laguntza eman duena eta eskatutako eta/edo emandako zenbatekoa.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dagoen edo ez jakinaraztea eskabidean, eta zein edo zeintzuk zehaztea.
  • EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozedura batean zehaztutako kopuruen obligazioak ordainduta izatea. Betebehar horiek egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo zatikatuta daudenean, edo itzulketa-ebazpena dela eta etetea erabaki denean. Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, emandako dirulaguntza likidatu arte. Beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, eranskinean ezarritakoaren arabera.
  • Era berean, ezin izango zaie inolako laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten jarduerei, ez eta bereizkeria anizkoitzeko faktoreei ere (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan deskribatutakoak), ezta sexu-bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
  • Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapenik ez izatea ebazpen irmo bidez, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egitea.
  • Errudun deklaratuak izateko arrazoia dela-eta, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean jasotako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat ez izatea, lege horretan ezarritako baldintzetan, bai eta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean eta Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako kasuetan ere.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • Elkarteen kasuan, elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura ez etetea, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak zeudelako, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, harik eta ebazpen judizial irmoa ematen ez den arte, horren arabera dagokion erregistroan inskripzioa egin ahal izateko.
  • Berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea, Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren.
  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartzen diren eskatzaileak bakarrik direnean, ezingo dira onuradun edo erakunde laguntzaile izan lege horretan aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Fernando Saenz de Buruaga Castillo

Telefonoa: 945 01 81 02

E-maila: f-saenz@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0110309

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura hori ebazteko eta Ebazpena jakinarazteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez.

Beste tramite batzuk