Garapenerako Lankidetzan Profesionalak Espezializatzeko Bekak (BEK 2023)

[bek_2023]

Deskribapena


Xedea

2023. urterako profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau bekatarako deialdia egitea garapenerako lankidetzaren arloan honako esparru hauetan:

a) Generoa eta garapena

b) Ekintza humanitarioa

c) Gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta komunikazioa

d) Babesa giza eskubideak defendatzen dituzten pertsona, erakunde eta komunitateentzat

Aurrekontuko zuzkidura

80.000 €

Prestazio ekonomikoa

20.000 € gordin bekako.

Ordainketa-modua:

Espezializazioko eta prestakuntzako aldiak irauten duen 12 hilabeteko epean, onuradun bakoitzak urtean gehienez 20.000 euroko zenbateko gordina jasolo du, beka gisa.

Zenbateko horren ordainketa urtean 1.666 euro gordineko diru-kopurua ordainduz gauzatuko da lehenengo 11 hilabeteetan eta 1.674 euro gordineko ordainketa batekin azken hilabetean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Administrazio-egoitza EAEn izatea 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenago

  • Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala edukitzea

  • Gehienez 28 urte edukitzea, 2023ko urtarrilaren 1ean

  • Gutxienez urtebeteko esperientzia edukitzea lankidetzaren edo gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloan

  • Lehendik beka horien beren edo antzeko izaera dutenen onuradun ez izana EAEko Aurrekontu Orokorren kargura

  • Eskaeraren berri ematea, eta, kasuan-kasuan, xede bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk lortu izanaren berri, edozein administrazio edo erakundetatik datozela ere (erakunde publiko zein pribatuak)

  • EAEko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik bideratzeko dagoen edozein itzultze-edo zehapen-prozeduaren eraginpean ez egotea

  • Interesduna ez dago zigor -eta administrazio-arloan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta edo hartarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuen erreferentzia espresuarekin, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraikiz

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako debekuetako batean ere ez egotea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0047205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk