Azpitek 2023: Azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen programa.
[Azpitek 2023]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da 2023ean eman beharreko laguntza-programa bat arautzea, I+G+b garatzeko beharrezkoak diren azpiegitura zientifiko-teknologikoak eta ekipamendu zientifiko-teknikoa eskuratu, instalatu eta eguneratzeko, eta emaitzen baliozkotzea eta frogatzea bultzatzeko. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko foku anitzeko zentro teknologikoek eta ikerkuntza kooperatiboko zentroek egingo dute hori. Hori guztia emaitzen kalitatea eta emaitzen eragin zientifiko-teknologikoa, ekonomikoa eta soziala hobetzera bideratuta dago.
Aurrekontuko zuzkidura
6.714.286 €Prestazio ekonomikoa
Diruz laguntzeko moduko proiektuak
1.– Diruz lagundu ahal izango dira azpiegitura zientifiko-teknologikoak eta ekipamendu zientifiko-teknikoa (aurrerantzean, azpiegitura eta ekipamendu ZT) eskuratzeko, instalatzeko eta eguneratzeko jarduketak, barnean direla eraikinak eraikitzeko, birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibila eta ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jardueretan erabilitako altzariak, baita horien emaitzak baliozkotzea eta frogatzea ere.
Deialdi honen ondorioetarako, azpiegitura eta ekipamendu ZT honako hau dela ulertzen da: I+G+b jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoak (ekipoak) eta instalazioak (behar diren baliabide fisikoak dituen barrutia), baita horien emaitzak baliozkotzea eta frogatzea ere. Ekipamendu hori ekipamendu bakar bat izan daiteke, edo instalazio bat edo ekipamendu-multzo bat espazio bakar bat edo helburu jakin bat hornitzeko; era berean, ekipamendua zertarako erosten den, helburu hori bete ahal izateko beharrezkoak diren aldaketak, gehigarriak, osagarriak edo aparatu laguntzaileak barne hartu ahal izango ditu.
2. – Ikerketa-azpiegitura batek jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak garatzen baditu, jarduera mota bakoitzaren finantzaketa, kostuak eta diru-sarrerak bereiz kontsignatuko dira, koherentziaz aplikatutako kostuen kontabilitate-printzipioak, objektibotasunez justifikatu daitezkeenak, oinarri hartuta.
3. – Ikerketa-azpiegitura batek jarduera ekonomikoak garatzen dituenean:
- Azpiegituren jarduera edo erabileragatik kobratutako prezioa merkatuko prezioa izango da.
- Hainbat erabiltzailek erabili ahal izango dituzte azpiegiturak, eta erabiltzeko baimena gardentasunez eta modu ez-diskriminatzailean emango dute. Azpiegituraren inbertsio-kostuen % 10 gutxienez finantzatu duten enpresek lehentasunez erabiltzeko onura izango dute, baita horretarako baldintza hobeak ere. Gehiegizko konpentsazioa saihestearren, enpresak inbertsio-kostuei egindako ekarpenaren araberakoa izango da erabilera, eta baldintzak jendaurrean ezagutaraziko dituzte.
- Kategorien araberako salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoa betez, laguntzen eragin pizgarria bermatzeko, diruz lagundu daitezkeen jarduerak laguntza-programan eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko dira.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko foku anitzeko zentro teknologikoek eta ikerkuntza kooperatiboko zentroek (IKZ)
Betekizunak
-
Nori dago zuzenduta
1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, betiere horretarako akreditatuta badaude foku anitzeko teknologia zentroen eta ikerkuntza kooperatiboko zentroen kategorietan, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz (109/2015 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen da).
2.– Aurreko paragrafoan adierazitako erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diruz lagundutako proiektuak. Nolanahi ere, posible izango da proiektuaren jardueraren zatiren bat EAEn edo EAEtik kanpo azpikontratatzea.
3. – Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta, hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
4.– Erakunde onuradunek, era berean, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute, eta ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin edo bestelako ente publikoekin kontratuak izenpetzeko.
5.– Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.
6.– Krisialdian dauden enpresa eta erakundeak ezingo dira onduradun izan, betiere Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan –Batzordearen Komunikazioa– xedatutakoarekin bat etorriz (2014/C 249/01).
7.– Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
8.– Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo erakunde kolaboratzaile izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak.
9. – Likidazioaren unean ere bete beharko da erakunde onuradun izateko baldintza.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
SPRI
Amaia Martinez
94 403 70 79
Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza
Natividad Niño
Kodea
1110703Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2023ko uztailaren 28ra bitartean aurkeztu ahal izango dira
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
a) Eskabide-inprimakia, proiektua eskatzen duen erakundeak sinatua, egin beharreko jarduerak eta aurreikusitako aurrekontua zehaztuta.
b) Azpiegitura edo ekipamendu zientifiko-teknikoaren proposamena deskribatzen eta justifikatzen duen memoria tekniko-ekonomikoa (II. eranskineko ereduaren arabera).
c) Erakunde eskatzailearen jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskripzio-memoria, erakundearen jarduera ekonomikoaren eta ez-ekonomikoaren xehetasuna barnean dela.
d) Deialdiaren aurreko ekitaldian onetsitako finantzen egoera-orrien auditoria-txostena.
e) Auditoria-erakundeak emandako ziurtagiria, honakoak jasotzen dituena: erakundearen kostuen kontabilitate-prozedurarekin bat etorriz, jarduera ez-ekonomikoaren kostua, gastu-kontzeptuen arabera banakatua, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagokiona.
f) Auditoria-erakundeak emandako ziurtagiria, honakoak jasotzen dituena: jarduera ez-ekonomikoaren ondoriozko sarrerak, finantzaketaren jatorriaren arabera banakatuak, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagozkionak.
g) Deialdiaren urteari dagokion jarduera ez-ekonomikoaren sarrera eta gastuen aurrekontua.
h) Erakunde eskatzailearen pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen kopia digitalizatua.
i) Jarduketaren kostua egiaztatzen duten aurrekontuak edo proformako fakturak, halakorik badago.
j) Obra-lizentzia, hala badagokio.
k) Erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek ziurtatzeko:
- Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu eta/edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda, diruz lagundu daitezkeen kostu berberei dagozkien de minimis laguntzak barnean direla, aurreko bi zerga-ekitaldietan eta uneko zerga-ekitaldian jasotakoak, betiere Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko (EB) 1407/2013 Erregelamenduari lotuta. Erregelamendu hori, hain zuzen ere, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari dagokio.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, artean konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoela.
- Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985 Legean) araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta Merkatu Erkidearekin bateraezina dela aurretiaz erabaki duela-eta irekitako berreskuratze-agindu baten menpe ez dagoela erakunde eskatzailea.
- Erakunde eskatzailea ez dela krisialdian dagoen enpresa edo erakunde bat, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen (2014/C 249/01) definizioaren arabera, salbu eta 2020ko martxoaren 19ko aldi baterako esparruaren 3.1.22.c bis apartatuan ezarritako salbuespena –egungo COVID-19 agerraldiaren testuinguruan ekonomia babesteko estatu-laguntzen neurriei buruzkoa– [C (2020) 1863].
l) Hala badagokio, efektu pizgarriari buruzko adierazpena, kategorien araberako salbuespenen erregelamendu orokorraren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
-
Nori dago zuzenduta
1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, betiere horretarako akreditatuta badaude foku anitzeko teknologia zentroen eta ikerkuntza kooperatiboko zentroen kategorietan, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz (109/2015 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen da).
2.– Aurreko paragrafoan adierazitako erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diruz lagundutako proiektuak. Nolanahi ere, posible izango da proiektuaren jardueraren zatiren bat EAEn edo EAEtik kanpo azpikontratatzea.
3. – Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta, hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
4.– Erakunde onuradunek, era berean, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute, eta ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin edo bestelako ente publikoekin kontratuak izenpetzeko.
5.– Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.
6.– Krisialdian dauden enpresa eta erakundeak ezingo dira onduradun izan, betiere Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan –Batzordearen Komunikazioa– xedatutakoarekin bat etorriz (2014/C 249/01).
7.– Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
8.– Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo erakunde kolaboratzaile izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak.
9. – Likidazioaren unean ere bete beharko da erakunde onuradun izateko baldintza.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak