Toki-erakundeei beren artxibo sistema jartzeko edota sendotzeko dirulaguntzak (2023)
[Artxibo publikoak]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Dirulaguntzak, Toki-erakundeen Artxibo Proiektuetarako eta Programetarako.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak hauxek dira:
- Proiektu integralak artxibo-sistema propioa ezartzeko edo sendotzeko
- Funtsak antolatzea eta deskribatzea
- Deskribatzeko eta dokumentuak kudeatzeko tresnak sortzea edo hobetzea/informatizatzea
- Artxiboak kudeatzeko sistema integralak ezartzea edo artxibo hibrido/digitaletan integratzea
- Funtsak baloratzea eta hautatzea
- Artxiboen zabaltze-jarduerak
- Dokumentuak digitalizatzea (euskarri informatikoan deskripzioa behin eginda, eta 1.Eranskinaren (PDF, 283 KB) preskripzio teknikoen arabera)
Ez dira diruz laguntzen honakoak:
- Dokumentuak zaharberritzea
- Dokumentuak transkribatzea
- Lokalak edota haltzariak hobetzea
- Kontserbazio eta sarbide baldintza egokiak bermatzen ez dituzten proiektuak/programak (orain eta etorkizunari begira)
- Sexu bientzako tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuak/programak
Proiektu/Programen baldintzak
- Deskribapen-tresnak informatizatuta egongo dira eta estandar deskribatzaile artxibistikoak erabili behar dituzte.
- Digitalizazio-proiektuen kasuan, artxiboak aldez aurretik antolatuta egon beharko du, eta inbentario bat eduki euskarri informatikoan. Proiektuek dirulaguntzen deialdiaren Aginduaren 1. eranskinean agertzen diren baldintza teknikoak bete beharko dituzte.
- Euskarri informatikoa aldatzea edo artxibo-sistema hibridoak edo elektronikoak ezartzea dakarten proiektuetan, sistema malguak izan beharko dute, artxiboaren kudeaketa integralerako baliozkotuak, eta bermatuko dutenak dokumentuak ingurune seguruetan kontserbatzea eta dokumentazioaren kudeaketa eta irisgarritasuna ahalbidetzen duen antolamendu egokia.
Aurrekontuko zuzkidura
375.000 euroPrestazio ekonomikoa
- Proiektu eta/edo programa bakoitzak diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 50eko dirulaguntza jasoko du gehienez (BEZa barne).
- Proiektu eta/edo programa bakoitzeko ezin izango da 20.000,00 euro baino gehiagoko dirulaguntza eman, inolaz ere.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza zati bakar batean ordainduko da, justifikatu eta gero.

Nori dago zuzenduta
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeak
Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateeak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, beti ere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.
Betekizunak
- EAEko Toki-erakundea izatea (Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2. artikulua).
- Zorrik ez izatea dirulaguntzak itzultze-beharrengatik, eta ezta izatea ere izapidetzen ari den dirulaguntzen itzultze-prozeduraren baten eraginpean.
- Ezingo dute deialdi honetan parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin adminstratiboki edo penalki zigortuta dauden erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena urratuz sexuaren ziozko edozein bereizkerian erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere, eta Emakumeen eta Gizonen Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenean jasotakoaren arabera.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea. Organo tramitatzaileak egiaztatuko du. Baimena espresuki ukatuz gero, egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Ez dago dokumentazio hau aurkezteko eredurik
- EAEko Toki-erakundea izatea (Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2. artikulua).
- Zorrik ez izatea dirulaguntzak itzultze-beharrengatik, eta ezta izatea ere izapidetzen ari den dirulaguntzen itzultze-prozeduraren baten eraginpean.
- Ezingo dute deialdi honetan parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin adminstratiboki edo penalki zigortuta dauden erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena urratuz sexuaren ziozko edozein bereizkerian erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere, eta Emakumeen eta Gizonen Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenean jasotakoaren arabera.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea. Organo tramitatzaileak egiaztatuko du. Baimena espresuki ukatuz gero, egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikokoa azaroaren 1eko, 39/2015). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hiru hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Justifikazioak soilik bide elektronikoa erabiliz egin daitezke.
Erakunde onuradunek aurkeztu ahal izango dute justifikazioari dagokion dokumentazioa, 2023ko urtarrilaren 10 arte.
-
Ez dago dokumentazio hau aurkezteko eredurik.
-
Egindako gastuen zerrenda aurkeztu beharko da, banakatutako zenbatekoarekin eta dagozkien fakturekin; edo egindako gastuei buruzko kontu-hartzailetzaren edo dagokion idazkaritzaren ziurtagiria.
-
Material horiek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren mende dauden informazio-sistemetan sartu ahal izango dira.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Beste finantziazio-iturri batzuk” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.