Ekintzaileei bultzatzeko 2023eko laguntzen deialdia: proiektua ezartzeko laguntzak

[APES 2023]

Deskribapena


Xedea

Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2023an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (Proiektua ezartzeko laguntzak).

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 €

Prestazio ekonomikoa

  • Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euroko laguntza jasoko du. Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
  • Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten kideen kasuan, dirulaguntza ez da inola ere 10.000 eurotik gorakoa izango kide guztientzat. Muga hori aplikatu behar baldin bada, formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer dirulaguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 10.000 €-ei, harik eta aurreko atalean xedatutakoaren arabera legokiokeen dirulaguntzaren zenbatekora iritsi arte.

Diruz lagundu ahal izango dira aktibo finko hauetan egiten diren inbertsioak, baldin eta jarduerarekin lotura zuzena badute:

  • Eraikuntzak-lanak (arkitektoaren azterlan teknikoa barnean), lokalak erostea izan ezik
  • Makinak
  • Instalazioak
  • Erremintak
  • Altzariak
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak
  • Enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garraio-elementuak. Hauek bakarrik egongo dira:
    • Salgaiak garraiatzeko erabilitako ibilgailu mistoak
    • Kontraprestazio bidez bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak
    • Kontraprestazio bidez gidariei edo pilotuei irakasteko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak
    • Probak, saiakuntzak, erakustaldiak egiterakoan edo salmentak sustatzerakoan ekoizleek erabiltzen dituztenak
    • Merkataritza-agenteen lanbideari lotutako joan-etorrietan erabilitakoak
    • Zaintza-zerbitzuetan erabilitakoak
  • Frankizia-kontratuak
  • Aplikazio informatikoak; webguneak egiteko gastuak ere hemen sartzen dira, hainbat ekitalditan erabiltzeko asmoarekin egiten badira
  • Merkataritza-funtsa
  • Eskualdatze-eskubideak

Adierazitako inbertsioak diruz lagundu ahal izateko, horiek 5.000 euro edo gehiagokoak izan behar dute, eta onuradunek inbertsioak gauzatu beharko dituzte, 2023eko urtarrilaren 1etik eta dirulaguntza eskatu den egunera arteko epean.

Diruz lagundutako inbertsioek enpresa-jarduerari lotuta jarraitu beharko dute gutxienez bi urtez, eskuratu zirenetik aurrera (fakturaren data).

Zeharkako zergak ezin izango dira diruz lagundu, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu ahal badira, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, erabakitzeko dauden eskabideei ezezkoa emango zaie, eta hori guztia jakinaraziko da Lanbideren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Ordainketa-modua:

Aldi bakarrean ordainduko da dirulaguntza, hura eman ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

  • Enpresaburuak eta banako profesionalak
  • Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, betiere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada

    Betekizunak

    • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea

    • EJZn alta emateko egunaren bezperan lanik gabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea

    • EJZn (enpresaburuak, banako profesionalak edo Ondasun-erkidegoak nahiz Sozietate Zibilak, halakorik badago) eta Langile autonomoen araubide berezian alta eman izana, edota, hala badagokio, norbere konturako langile gisa dagokion Gizarte Segurantzan edo nahitaezko Mutualitate profesionalean, 2023ko urtarrilaren 1etik eta dirulaguntza eskatu den egunera arteko epean

    • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du
    • Autoenplegurako beste dirulaguntzarik jaso ez izana

    • Dirulaguntzen lerro horren beraren edo enpresa-jarduerak sendotzeko laguntzaren onuradun suertatu ez izana aurreko deialdietan

    • Jarduera bera gauzatu ez izana, norberaren konturako langile gisa, Ekonomia Jardueren Zergan alta eman aurreko sei hilabeteetan

    • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

    • Egunean ditu itzulketa-betebeharren ordainketak dirulaguntzen arloan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

    • Ez dauka ez zigor-zehapenik ez administrazio-zehapenik ezarrita, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona arrazoi hauengatik:
      • Norbait sexuarengatik diskriminatu izateagatik edo diskriminazio anitza eragiteagatik. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusita daude
      • Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez

    • Ez da legez ezarritako kausaren bat, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoak barne:
      • Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon
      • 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta biolentzia sexualak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera

    • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluko 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

    Kontaktu-informazioa


    Informazio orokorra 945 160 601

    Posta-elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus

    Tel: (945 181 350) (945 181 347) (945 141 137)

    Kodea

    1102113

    Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


    1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
    2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
    3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    6 hilabete eskaera egin denetik.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Beste tramite batzuk