Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Ikastetxeen titular diren Irakaskuntza-Kooperatibentzako dirulaguntzak (2023)
[AMPA_KOOP]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kooperatiben gastuei aurre egiteko dirulaguntzen deialdia egitea. Gastuok 3. artikuluan zerrendatzen diren eta diruz lagundu daitezkeen jardueren ondoriozkoak izan behar dute, eta 2022ko abenduaren 3tik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean sortutakoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko maila ez-unibertsitarioetako irakaskuntza-kooperatibak, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako zikloetako eta Batxilergoko hezkuntza-mailak ematen dituztenak, zuzenbidearen arabera eratuta badaude eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legeek xedatutakoarekin, eta kooperatiben erregistroan izena emanda badaude hezkuntzako kalifikazioarekin.
Aurrekontuko zuzkidura
33.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Dirulaguntzarako jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera bideratuko dira: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea, eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.
Ordainketa-modua:
1.– Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
Emandako dirulaguntza osoa aldi bakar batean ordainduko da 15. artikuluaren 3. apartatuan adierazitako epean, baldin eta onuradunak espresuki dirulaguntzari uko egiten ez badio.
2.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. Alta egiteko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzan emandako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.

Nori dago zuzenduta
Irakaskuntza-kooperatibak
Unibertsitateaz kanpoko mailen irakaskuntza-kooperatibak, haur-hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako, lanbide-heziketako zikloetako eta batxilergoko hezkuntza-mailak ematen dituztenak, zuzenbidearen arabera eratuta badaude eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legedian ezarritakoarekin, eta dagokion kooperatiben erregistroan izena emanda badaude, hezkuntzako kalifikazioarekin.
Eskakizunak:
-
Euskadiko kooperatiben erregistroan sartuta egon beharko dute, irakaskuntzakotzat jota.
Dagokion irakaskuntza-kooperatiben erregistroan inskribatuta dagoela eta alta emanda dagoela ofizioz egiaztatuko da, baldin eta kooperatiba Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta badago. Hala ez bada, kooperatibak egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta Lanbide Heziketako zikloetan eta Batxilergoko hezkuntza-mailetan aritzea
- Zuzenbidearen arabera eratuta egotea
Betekizunak
-
Xede eta helburu bererako administrazio publikoetatik edo erakunde pribatuetatik laguntzarik edo dirulaguntzarik jasotzen ez aritzea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Eskatzaileak ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, ez eta laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
-
Eskatzailea ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzak direla-eta hasitako edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hau betetzen dela egiaztatzeko.
-
Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hau betetzen dela egiaztatzeko.
-
Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzaren ordainketari dagokionez egunean egotea.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeraren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Jarduerari buruzko memoria bat, gai hauek jasoko dituena, besteak beste:
· Egin diren jardueren azalpen laburra, honako hauek zehaztuta; batetik, zer neurri hartu diren inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia bermatzeko; bestetik, nola bideratu diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea, eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.
· Programatutako helburuak zenbateraino lortu diren azaltzen duen informazioa.
Hobetzeko proposamenak, halakorik badago.
-
· Egiaztatuta geratu beharko da erakunde eskatzaileak ordaindu dituela diruz lagundu daitezkeen gastuak.
Aurkeztutako fakturak erakunde bakar bati jaulkiak izan beharko dira.
-
Xede eta helburu bererako administrazio publikoetatik edo erakunde pribatuetatik laguntzarik edo dirulaguntzarik jasotzen ez aritzea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Eskatzaileak ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, ez eta laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
-
Eskatzailea ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzak direla-eta hasitako edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hau betetzen dela egiaztatzeko.
-
Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hau betetzen dela egiaztatzeko.
-
Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzaren ordainketari dagokionez egunean egotea.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeraren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Euskadiko kooperatiben erregistroan sartuta egon beharko dute, irakaskuntzakotzat jota.
Dagokion irakaskuntza-kooperatiben erregistroan inskribatuta dagoela eta alta emanda dagoela ofizioz egiaztatuko da, baldin eta kooperatiba Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta badago. Hala ez bada, kooperatibak egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta Lanbide Heziketako zikloetan eta Batxilergoko hezkuntza-mailetan aritzea
- Zuzenbidearen arabera eratuta egotea
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Kudeaketak-en zehar egin ahal izango da.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdi honetako ebazpena sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua