2023-2024 ikasturtean, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi zuzendutako dirulaguntza deialdia
[ALUMNGIT-IJIKAS]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Diruz laguntzea irabazi-asmorik gabeko erakundeek 2023-2024 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko aurkezten dituzten proiektuak.
Aurrekontuko zuzkidura
485.890 (euro)Prestazio ekonomikoa
Deialdi honetara laurehun eta laurogeita bost mila zortziehun eta laurogeita hamar (485.890) euroko zenbatekoa bideratzen da, honela banatuta esku-hartze eremu bakoitzeko:
a) 1. eremua: Araba: 81.814 euro.
b) 2. eremua: Gipuzkoa: 95.221 euro.
c) 3. eremua: Bizkaia:154.427,5 euro.
d) 4. eremua: Bizkaia:154.427,5 euro.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, eta honela egingo dira ordainketak:
a) Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren % 20koa, emandako laguntza onartu eta berehala egingo da:
- · Erakundeak egiaztatu badu bere inguruan aurreikusitako gutxieneko ikasle-kopuruarekin lan egingo duela (VI. eranskinean lan egingo duten ikastetxeen eta ikasleen zerrenda) eta erakunde onuradunak lehen ordainketari dagokion zenbatekoaren % 50 gutxienez justifikatu badu. Erakundeek ikastetxeak sinatutako dokumentu bat aurkeztuko dute, ikastetxeak bere gain hartzen dituen konpromisoak jasotzen dituena (III. eranskina).
b) Gainerakoa, dirulaguntza osoaren % 80, garatzen ari den proiektuaren garapena jasotzen duen bitarteko memoria aurkeztu ondoren ordainduko da (VII. eranskina). Memoria hori 2024ko urtarrilaren 7tik 31ra bitartean, egun hori barne, emango da dokumentu bakar batean.
c) 2024ko uztailaren 15a baino lehen, ijito-erakundeekin lankidetzan aritu diren ikastetxeek egindako esku-hartzearen gogobetetze-mailari buruzko ebaluazio-formulario bat (VIII. eranskina) beteko dute. Balorazio hori lurralde-ordezkaritza bakoitzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzura bidaliko da.

Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko erakunde
Ikasle ijitoentzako eskola esparruan hezkuntza-jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Eskakizunak:
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek:
- legez eratuta daudela egiaztatu behar dute
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu behar dute
- ordezkaritza-ahalorde nahikoa justifikatu behar dute
- daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon behar dute
Ofizioz egiaztatuko da erakunde eskatzaileak legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta dauden.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Merkataritza-sozietate (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan, legezko ordezkariak ordezkaritza-ahalorde nahikoa duela justifikatu egin behar du .
Betekizunak
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitako egoera batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Zergen arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea, eta dirulaguntzak itzultzeko betekizunak ordainduta izatea (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa). Baldintza horiek dirulaguntza likidatu arte bete behar dira, eta horiek betetzen direla egiaztatuko da dirulaguntza eman eta ordainketak egiten diren uneetan.
Dirulaguntzaren eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo emaileari zuzenean egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen dituztela. Egiaztapen hori dirulaguntza emateko eta ordainketak egiteko unean egiaztatuko da, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako. Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz.
- Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexu-bereizkeria eragiten duten jarduerei, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Halaber, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluaren arabera.
- Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak emateko eta, hala behar denean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro; zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzengatik edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.
- Jarduerak egiteko proposatutako pertsona guztiek izan beharko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren gutxieneko titulazio akademikoa edo baliokidea.
- Epai irmo bidez kondenarik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituengatik hala nola sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa (1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa). Horretarako, erakunde eskatzaileek diruz lagundutako jarduerak egiteko proposatutako pertsonek egoera hori egiaztatu beharko dute, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztuz.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitako zenbatekotik aurrera (180.303,64 eurotik gora), onuradunek ordainketa aurreratua bermatuko dute. Konturako ordainketak aldez aurretik bermatzeko, bermeek laguntzaren nominala eta urtebeterako baino gehiagorako ez diren interesak estali beharko dituzte, eta nominalaren ehuneko hamabostera arte balizko erreklamazio judizial edo estrajudizialaren kostu eta gastuetarako. Halaber, fidantzek eta abalek nahitaez jasoko dute fidatzaileak edo abal-emaileak onuradunarekin duen betebehar solidarioaren klausula Administrazioaren aurrean.
-
Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne direla, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Proiektuak atal hauek jaso beharko ditu:
- Esku hartzeko eremua, zein udalerri eta zentrotan jardungo den. Eremu batera baino gehiagora aurkeztuz gero, eremuaren lehentasuna adieraziko da.
- Helburuak.
- Eremu horretan garatu beharreko jardueren deskribapena, mota (ikasle ijitoen eskola-arrakasta areagotzeko edo kultura arteko bizikidetza hobetzeko), esku-hartze tipologia (unean unekoa, sistematiko orokorra eta sistematiko intentsiboa).
- Denboralizazioa: gauzatzeko egutegia, ordutegia.
- Arduradunak.
- Lorpen-adierazleak.
- Ebidentziak: jarduketaren garapen optimoa egiaztatzeko erabiliko den dokumentazioa (bileren aktak, bertaratze-kontrolak, deialdiak…)
- Ikastetxean proposatzen diren jardueren % 75 sistematiko intentsibokoak direla egiaztatzea.
- Esku-hartzearen hartzaile izango diren ikasleen aurreikuspena.
- Eremu horretan esku-hartzea garatzeko baliabide pertsonalak, titulazioa, aurreikusitako esku-hartze orduak eta horiek ijito-komunitatearekin duten lotura
Gainera, proiektuaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontua sartuko da, langile-gastuak eta bestelako funtzionamendu-gastuak zehaztuta.
Erakundeek bermatu beharko dute proiektu honen garapena bere gain hartzen duten langileek proiektuari aurre egin ahal izateko behar den gaitasun digitala dutela.
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, agiri hau aurkeztu behar duzu:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan)
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, agiri hau aurkeztu behar duzu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko:
- Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez daukazu egiaztatu beharrik ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula.
- Legezko ordezkariaren ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, eskaera egin baino lehen izena eman behar duzu Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitako egoera batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Zergen arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea, eta dirulaguntzak itzultzeko betekizunak ordainduta izatea (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa). Baldintza horiek dirulaguntza likidatu arte bete behar dira, eta horiek betetzen direla egiaztatuko da dirulaguntza eman eta ordainketak egiten diren uneetan.
Dirulaguntzaren eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo emaileari zuzenean egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen dituztela. Egiaztapen hori dirulaguntza emateko eta ordainketak egiteko unean egiaztatuko da, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako. Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz.
- Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexu-bereizkeria eragiten duten jarduerei, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Halaber, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluaren arabera.
- Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak emateko eta, hala behar denean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro; zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzengatik edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.
- Jarduerak egiteko proposatutako pertsona guztiek izan beharko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren gutxieneko titulazio akademikoa edo baliokidea.
- Epai irmo bidez kondenarik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituengatik hala nola sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa (1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa). Horretarako, erakunde eskatzaileek diruz lagundutako jarduerak egiteko proposatutako pertsonek egoera hori egiaztatu beharko dute, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztuz.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitako zenbatekotik aurrera (180.303,64 eurotik gora), onuradunek ordainketa aurreratua bermatuko dute. Konturako ordainketak aldez aurretik bermatzeko, bermeek laguntzaren nominala eta urtebeterako baino gehiagorako ez diren interesak estali beharko dituzte, eta nominalaren ehuneko hamabostera arte balizko erreklamazio judizial edo estrajudizialaren kostu eta gastuetarako. Halaber, fidantzek eta abalek nahitaez jasoko dute fidatzaileak edo abal-emaileak onuradunarekin duen betebehar solidarioaren klausula Administrazioaren aurrean.
-
Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne direla, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek:
- legez eratuta daudela egiaztatu behar dute
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu behar dute
- ordezkaritza-ahalorde nahikoa justifikatu behar dute
- daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon behar dute
Ofizioz egiaztatuko da erakunde eskatzaileak legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta dauden.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Merkataritza-sozietate (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan, legezko ordezkariak ordezkaritza-ahalorde nahikoa duela justifikatu egin behar du .
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Kudeaketak-en zehar egin ahal izango da.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean jakinaraziko da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Ikastetxearen konpromisoa
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Esku hartzen den zonetako ikastetxeek bere gain hartuko dute erakundeak aurkezten duen proiektua, eta hura ezartzen lagunduko dute. Honako hauek ezarriko dituzte, besteak beste: tutoreekin koordinatzeko uneak, ikastetxeko zuzendaritzaren eta erakundeko arduradunen arteko koordinazioa, banakako tutoretzarako espazioak eta uneak. Ikastetxeek sinatutako dokumentu bat aurkeztuko dute, ikastetxeak bere gain hartzen dituen konpromisoak jasotzen dituena (III. eranskina).
Dokumentu hori lan egin beharreko eremua esleitu ondoren entregatuko da.
Lehen ordainketarako dokumentazioa
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Bitarteko txostena
Memoria 2024ko urtarrilaren 7tik 31ra entregatuko da, bi egun horiek barne
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Egindako esku-hartzearen gogobetetze-mailari buruzko ebaluazioa
2024ko uztailaren 15a baino lehen
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Balorazio hori lurralde-ordezkaritza bakoitzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzura bidaliko da
Helburu bererako beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso izanaren jakinarazpena
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Justifikazioa
Azken memoria (X. eranskina): 2024ko ekainaren 30etik 2024ko uztailaren 15era arte, egun hori barne.
Gastuaren justifikazioa (IX. eranskina): 2024ko ekainaren 30etik 2024ko abuztuaren 31ra arte, egun hori barne.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Programaren emaitzak ebaluatzeko azken txostena aurkeztu beharko dute, honako hauek bilduko dituena:
a) Ikastetxe bakoitzeko esku-hartzearen fitxa, ikastetxearekin adostutako lan-plangintzaren garapen-maila eta horren balorazioa jasotzen dituena.
b) Emaitzen analisia, proiektuaren egokitasuna eta egin beharreko aldaketak zehaztu ahal izateko.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzearen eta bertan aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea
Dokumentazioa Nire karpeta-n aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua