Alokairua sustatzea. Etxebizitzak sustatu edo birgaitzeko neurriak, errentamendu babestuan lagatzeko

Deskribapena


Xedea

Babesaren xede izango da errentamendu babestuan lagatzeko etxebizitzak sustatzea, hala eraiki berriak nola birgaituak eta egokitu berriak, alokairuan jartzeko; etxebizitzok sustatzaileak berak jarri ahal izango ditu errentamendu babestuan, edo hirugarren batek, errentamendu babestuan jartzeko besterendu edo laga zaionak.

Errentamendu babestuko etxebizitzen sustapenean, epe hauek ezarriko dira: sustatzaileak zuzenean jartzen baditu errentamendu babestuan, gutxienez 20 urtez emango zaio erabilera hori; ordea, etxebizitzak hirugarren bati besterendu edo laga bazaizkio errentamendu babestura bidera ditzan, gutxienez 50 urtez eman beharko zaio erabilera hori.

Errentamendu babestura bideratzeko gutxieneko epea kontatuko da lehenengo errentamendu-kontratua bisatzeko aurkezten den datatik aurrera. Epe horretan ezin izango da aldatu etxebizitzaren erabilera

Aurrekontuko zuzkidura

----

Prestazio ekonomikoa

PRESTAZIOA

Mailegu kualifikatua.

1.– Gehieneko zenbatekoa.

Honela aplikatuko da: etxebizitzen eta erantsien gehieneko salmenta-prezioari, zeina babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak erregulatzen dituen araberakoa izango baita, agindu honen arabera lor daitezkeen itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen zenbatekoa deskontatuko zaio.

2.– Amortizazio-epea.

Errentamendu babestura gutxienez 20 urterako bideratzen diren sustapen-eragiketetan, mailegu kualifikatua amortizatzeko epea 20 urtera artekoa izango da, 4 urte gehigarriko aukerako gabealdiarekin.

Errentamendu babestura gutxienez 50 urterako bideratzen diren sustapen-eragiketetan, berriz, mailegu kualifikatua amortizatzeko epea 33 urtera artekoa izango da, 8 urteko aukerako gabealdiarekin aipatutako epearen barruan.

3.– Bermeak. Mailegua hipotekarekin bermatu ahal izango da eta, behar izanez gero, kreditu-entitateek mailegu-hartzaileari eskatutako bermeekin.

4.– Sustatzaileek maileguaren % 100eraino erabili ahal izango dute, inbertsioaren garapenaren eta obren exekuzioaren arabera.

5.– Mailegua formalizatzeko, sustatzaileek 6 hilabeteko epea izango dute gehienez ere, behin-behineko kalifikaziotik aurrera kontaturik (salbu eta banku-deskontua hautatu badute), edo, kalifikazioa behar ez denean, obra-lizentziatik aurrera kontaturik; mailegua lehen aldiz erabiltzeko, 6 hilabeteko epea izango dute, gehienez ere, formalizatzen denetik aurrera.

6.– Gabealdiaren epea behin betiko kalifikazioa ematen den datan bukatuko da, edo, kalifikazioa behar ez denean, lehen okupazioko lizentzia ematen denean.

7.– Agindu honen arabera interes-tasa subsidiatu ezin denean, maileguen amortizaziorako aplikatuko den interes-tasa, eman eta administratiboki baimendu zirenean aplikatu zitzaien bera izango 252. zk. 2021eko abenduaren 20a, astelehena EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2021/6319 (27/7) da kasu bakoitzean, dagokien eguneratzeekin, bat etorriz Eusko Jaurlaritzak kreditu-entitateekin duen lankidetza finantzarioari buruzko Dekretuetan etxebizitza- eta lurzoru-arloan ezarritakoarekin eta hura garatzean izenpeturiko finantza-tresnekin.

8.– Amortizazioa eta kreditu-entitateen interesak barne hartuko dituzten kuotak konstanteak izango dira, eta hilero sortuko dira, alde batera utzita noiz ordainduko diren.

Banku-deskontua 

Aurreko apartatuan adierazitako sustatzailearentzako maileguez gain, kreditu-entitateek eta babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileek banku-deskontuko eragiketak itun ditzakete obra-esleipendun diren eraikitzaileen mesedetan, eraikitzaile horiek deskonturako aurkezten dituzten obra-ziurtagirietan, betiere bat etorriz Eusko Jaurlaritzak kreditu-entitateekin duen lankidetza finantzarioari buruzko dekretuetan etxebizitza- eta lurzoru-arloan ezarritakoarekin eta hura garatzean izenpeturiko finantza-tresnekin. Ondorio horietarako, banku-deskontuko eragiketatzat hartzen da kreditu-entitateak eraikitzaileari obra-ziurtagiriaren zenbatekoa aurreratzea, hura kobratzeko eskubidea lagata.

Deskontu-lerroaren gehieneko zenbatekoa hipoteka-maileguari ezarritako gehieneko zenbateko bera izango da, eta 4 edo 8 urteko iraupena izango du gehienez ere, formalizatzen denetik aurrera kontaturik.

Eraikuntza-obra bukatzen denean, hipoteka-mailegua formalizatuko da, sustatzailearen eta kreditu-entitatearen artean. Hipoteka-mailegu horri mailegu kualifikatuei ezarritako betekizun eta muga berak ezarriko zaizkio (aurreko artikuluan aipatu dira). Amortizatzeko gehieneko epea lehenengo deskontu-eragiketa formalizatzen den datatik aurrera hasiko da kontatzen.

Interes-tasaren subsidiazioa

Etxebizitza sozialak sustatzen direnean ondoren hirugarren bati besterentzeko, hark errentamendu babestura bidera ditzan araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentarekin, subsidiatutako interes-tasa urteko efektiboaren % 0 izango da mailegu kualifikatuaren bizialdi osoan, eta subsidioak 20 urteko iraupena izango du gehienez ere.

Etxebizitzak sustatzen direnean araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin 20 urtez gutxienez errentamendura bideratzeko, subsidiatutako interes-tasa % 1eko urteko tasa efektiboa izango da (% 0,99ko tasa nominala, hileroko muga-egunekin) mailegu kualifikatuaren bizialdi osoan, eta subsidioak 20 urteko iraupena izango du gehienez ere.

Dirulaguntzak

Kontzeptu hauengatik eman ahal izango dira dirulaguntzak:

1.– Errentamendura bideratutako babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntza teknikorako eta urbanizatzearekin zerikusia duten kostuetarako: Dirulaguntza hori izan daiteke laguntza teknikoaren guztizko kostuaren % 100: eraikuntza-proiektuaren eta urbanizazio-proiektuaren idazketak eta obra zuzentzeak eta ikuskatzeak sortutako kostuak. 252. zk. 2021eko abenduaren 20a, astelehena EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2021/6319 (27/8) Era berean, urbanizazio-kostuen % 100era iritsi daiteke laguntza, BEZa eta gainerako zergak kanpoan direla. Kontzeptu biak batuta, etxebizitza bakoitzeko 6.000 euroko gehieneko mugarekin. Birgaitze integratuko eremuetan, eremu degradatuetan, landa-eremuetan, despopulatzen ari diren eremuetan eta lehentasunezko jarduketa-eremuak suspertzeko eskualdeetako plan estrategikoetan sartutako esparruetan, 9.000 eurorainoko laguntza emango da etxebizitza bakoitzeko, gehienez ere.

2.– Errentamendurako pizgarriak:

a) Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin errentamendu babestura 20 urtez gutxienez bideratutako etxebizitzen sustapenetan, 18.000 euroko zuzeneko laguntza bideratuko da etxebizitza bakoitzeko. Eta gutxienez 50 urtez alokatzen badira, zuzeneko laguntza 45.000 eurokoa izango da etxebizitza bakoitzeko.

b) Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin edo araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenekin errentamendu babestura bideratutako etxebizitza-sustapenaren kasuan, 21.000 euroko zuzeneko laguntza emango da 20 urtez gutxienez alokatzen den etxebizitza bakoitzeko, eta, 52.500 eurokoa, gutxienez 50 urtez alokatzen den etxebizitza bakoitzeko.

c) Babes publikoko etxebizitzak sustatzen badira, ondoren hirugarren bati besterentzeko, eta hark etxebizitzak errentamendu babestura bideratzen baditu gutxienez 75 urterako:

1) Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitza bakoitzeko 35.000 euroko zuzeneko laguntza emango da, araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin.

2) 55.000 euroko zuzeneko laguntza emango da araubide bereziko edo sozialeko babes sozialeko etxebizitza bakoitzeko, araubide bereziko edo sozialeko babes sozialeko etxebizitzen errentekin.

d) Une jakin batean errentamendu babestua sustatzeko aurreikusitako laguntzei –errentamendu babesturako erabiltzeko etxebizitzen sustapenaren bidez– heldu dieten jarduketa guztiek, etxebizitzak nahitaez errentamendu babesturako erabiltzeko aurreikusitako epea amaitu ondoren, etxebizitzak errentamendu babesturako erabiltzen jarraitu nahi badute, zuzeneko laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte:

1) 12.000 euroko zuzeneko laguntza etxebizitza bakoitzeko, alokairuko araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin gutxienez 10 urtez errentamendu babesturako erabiltzeko. Eta gutxienez 20 urtez alokatzen badira, zuzeneko laguntza 24.000 eurokoa izango da etxebizitza bakoitzeko.

2) Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin edo araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenekin errentamendu babestura bideratutako etxebizitzen kasuan, 15.000 euroko zuzeneko laguntza emango da 10 urtez gutxienez alokatzen den etxebizitza bakoitzeko, eta, 30.000 eurokoa, gutxienez 20 urtez alokatzen den etxebizitza bakoitzek

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, sustatzaile diren aldetik

Betekizunak

  • Pertsona eta erakunde eskatzaileen betekizun orokorrak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda > Etxebizitza eta Hiri Agendako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1071701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 Hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk