Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei diru-laguntzak 2023

[Abere Arraza Garbiak 2023]

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen helburua produkzioko arraza garbien abeltzain elkarteei zuzendutako diru-laguntzak ezartzea, arraza horiek kontserbatzeko, hautatzeko, hobetzeko eta sustatzeko.

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

• Abere lehiaketak antolatzeko eta lehiaketa horietan parte hartzeko gastuak

• Liburu genealogikoak sortzeko edo mantentzeko gastuak

• Ganaduaren kalitate genetikoa eta errendimendua egiaztatzeko proben gastuak

Elkarte horiek, batetik, ustiategiak modernizatzeko ahaleginak koordinatu eta bultzatzen dituzte, liburu-genealogikoak kudeatuz, hautaketa-programak baliatuz eta errendimenduen kontrola eginez. Bestetik, lortutako emaitzak jakinarazten dituzte, eta abereak eta haien produktuak merkaturatzen laguntzen dute; modu horretan, produkzioa eraginkorragoa izatea eta abeltzaintzako ustiategiak errentagarriagoak izatea lortzen dute, programa berritzaileak eta teknologia berriak aplikatuz apurka-apurka. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuen eta mendi-nekazaritzako inguruen garapen eta sustapenean laguntzen dute.

Aurrekontuko zuzkidura

480.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak hauek 2023an finantzatzeko gehieneko aurrekontu osoa Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-orokorretatik aterako da, eta, guztira, 480.000 eurokoa izango da.

Baldin eta 480.000 euroko diru-zuzkidura nahikoa ez bada elkarte onuradun guztien gastu diruz lagungarriaren gehieneko zenbatekoa estaltzeko, diru-laguntzaren zenbatekoa hainbanatuko da, urriaren 24ko 240/2017 Dekretuaren 4.4.c artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Nori dago zuzenduta


Abere arraza garbien elkarteek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten badute eta Abere Arrazen Sustapenerako Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude.

Elkarte hauek liburu genealogikoa kudeatzeko onarpena eduki behar dute, eta euskal arraza autoktonoak kontserbatzeko, hobetzeko eta sustatzeko xedapenak eta abere arrazen sustapenerako erakundeak arautzen dituztenak bete beharko dituzte. Esnetarako eta haragitarako abere arraza nagusiei eragingo die, bai eta desagertzeko arriskuan dauden arraza autoktono ugari gehienei ere.

Betekizunak

  • Diru-laguntza honen xede diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatzea
  • Ez edukitzea administrazio- edo zigor-zehapenik, laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, edo ez egotea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta.
  • Ez dadila izan krisian den enpresa, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Erkidegoaren zuzentarauetan jasotako definizioaren arabera, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauekin bat etorriz (Batzordearen 2014/C 249/01 Komunikazioa, 2014ko uztailaren 31koa).
  • Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea, Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako inguruabarretan ez izatea.
  • Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako eginbeharretan egunean egotea eta horrela mantendu emandako diru-laguntza jaso arte.
  • Diru-laguntzen itzulketen beharretan egunean egotea eta horrela mantendu emandako diru-laguntza jaso arte.
  • Enpresa txiki eta ertaina izatea (ETE), Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko definizioaren arabera (erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta landa-eremuetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Gorka Ruiz de Eguino Etxeberria

Telefonoa: 945 01 63 16

E-maila: gorka-ruiz@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1046107

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, deialdiaren agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk