2023ko ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzak.
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Dirulaguntza horiek EAEko industria ingurumenaren ildoan berritzeko dira. Hori izanik aplikazio-eremua, honako helburu hauek lortzen lagundu nahi dute:
- Ekonomia zirkularraren bidez, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murriztea, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia ere aintzat hartuta.
- Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, isurtzea saihestea.
- Enpresa-jarduera jasangarriak sortzea, EAEko ekonomiaren suspertze berdean lagunduko dutenak, baita lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen ere.
- Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea, merkatu globalean erreplikabilitate handia duten irtenbide teknologiko berritzaileen bidez.
- Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, Europako tresna zirkularrek dakartzaten erronkei eta aukerei hobeto erantzuteko.
Aurrekontuko zuzkidura
1.500.000 eurosPrestazio ekonomikoa
- 1. lerroa. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia, berrehun mila (200.000) euro.
- 2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa, hirurehun mila (300.000) euro.
- 3. lerroa. ETE zirkularra, milioi bat (1.000.000) euro.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza zuzenean ordainduko zaie erakunde onuradunei, jarraian azaldu moduan:
- 1. lerroa, Ekodiseinua eta ekonomia zirkularreko erakusketa-proiektuak: diruz lagun daitezkeen kostuen zenbatekoa honela ordainduko da:
- % 25, erakunde onuradunek emandako dirulaguntza onartu ondoren.
- Gainerako % 75a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren, 23. artikuluan ezarritako gehieneko epean.
- 2. lerroa, Ekoberrikuntza estrategikoa: diruz lagun daitezkeen kostuen zenbatekoa honela ordainduko da:
- % 33, erakunde onuradunek emandako dirulaguntza onartu ondoren.
- Gainerako % 66a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren, 23. artikuluan ezarritako gehieneko epean.
- 3. lerroa, ETE zirkularra: diruz lagun daitezkeen kostuen zenbatekoa honela ordainduko da:
- Onuradun bakoitzari (bitarteko eragileari eta ETEei) emandako dirulaguntzaren % 35, parte-hartzaile bakoitzari dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren.
- Gainerako % 65a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren.
Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Betekizunak
-
Betekizunak
• Honako hauek ezin dira izan onuradunak
- Krisialdian dauden enpresak, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: «Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko Jarraibideak» (2014/C 249/01).
- Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu dirulaguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, erabaki horren ostean berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresa edo erakundeak.
- Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean tipifikatutako arau-hauste larri eta oso larriengatik zehapena jaso duten enpresak edo erakundeak, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena ordaindu arte, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 116. artikuluaren arabera.
- Azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako kasuren batean dauden erakundeak.
- Dirulaguntza edo dirulaguntzak jasotzeko ezintasuna dakarren debeku edo zehapen administratibo edo penalen bat duten erakundeak, baita sexu-bereizkeria egiteagatik Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legea dela bide agindu bada ere.
• Erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte onuradun izateko:
- Enpresaren egoitza soziala edo gutxienez lantegi bat Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon beharko dira.
- Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioetan egitea diruz lagundutako jarduerak.
- 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenago eratuta egotea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, erakunde eskatzaileek, bazkideek eta dirulaguntzetan parte hartzen duten enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, betiere, ebazpen-proposamena eman aurretik eta, hala badagokio, dirulaguntza ordaindu aurretik. Erakundea ados ez badago, aldeko ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta Administrazioari bidali, horretarako ezarritako bide elektronikoaren bitartez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin bat etorriz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako baldintzetan.
- Zigor administratibo edo penalik ez izatea, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera kenduko dionik, edo ez egotea aukera hori kentzen duen legezko debekuren baten mendean.
- Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako arauak ez betetzeagatik zigor administratibo edo penalik ez izatea, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean edukitzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren xedapen gehigarri bakarraren arabera.
- Jasotako dirulaguntza guztia likidatzen den arte eutsi beharko zaio onuradun izateko baldintzari.
- Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.
- Jarduerarik ez egitea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta akuikultura, (ii) nekazaritzako produktuen ekoizpen primarioa, eta (iii) nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Erregelamenduaren 1.1.c) artikuluan xedatutako kasuetan.
- Onuradunak ezin izango du 3. lerroko dirulaguntzaren bidez inola ere 200.000 euro baino gehiago jaso, hiru ekitaldi fiskaletan jaso ahal izan dituen beste minimis laguntza batzuei gehituta, 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa). Gehieneko hori 100.000 eurora jaitsiko da onuraduna errepide bidezko salgaien garraio-eragiketak besteren kontura egiten dituen enpresa bat bada. Beste dirulaguntza batzuekin metatzeko arauak oinarri hauetako 22. artikuluan zehazten dira.
- 30.000 eurotik gorako dirulaguntzei dagokienez, eskatzaileak Merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartzen diren subjektuak bakarrik direnean, ezingo dira onuradun izan lege horretan ezarritako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.
- Azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.
• Enpresa azpikontratistek betebehar hauek izango dituzte:
- Ez izatea nortasun juridiko propioa duten erakundeak, administrazio publikoaren mendekoak edo harekin lotutakoak.
- Dirulaguntza eskatzen duen erakundean, zuzenean edo zeharka, % 25eko edo goragoko partaidetza ekonomikorik ez izatea, ezta haren gobernu-organoetan erabakitzeko ahalmenik ere.
- 3. lerrorako, bitarteko eragilea ez izatea.
• Diruz laguntzea eskatu nahi den proiektuaren ezaugarriak zehazteko
- Deialdi honetako hautaketa batzordeak erantsitako dokumentazioa aztertu eta ebaluatuko du.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2023ko urriaren 27ko 23:59ra arte aurkeztu ahal izango dira.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimaki honetara.
-
Memoria teknikoa (XLSX, 109 KB)
Jarraibideak
Dirulaguntzaren xede den proiektuaren ezaugarriak zehaztu, 1. lerroari dagokion ereduari jarraituz
Memoria ekonomikoa (XLSX, 127 KB)
Jarraibideak
Proiektuaren aurrekontu zenbatetsia eta xehatua, 1. lerroari dagokion ereduari jarraituz.
Erantzukizunpeko adierazpena (empresa bazkideak) (DOCX, 76 KB)
Jarraibideak
Erantzukizunpeko adierazpena behar bezala sinatua, eskatutako dirulaguntza lerroari dagokion ereduari jarraituz.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen agiria (enpresa bazkideak)
Jarraibideak
Erakunde batek enpresa onuradunen eta administrazioaren arteko bitartekari gisa jarduten duenean, egiaztapen hori agente bitartekariak bakarrik egin ahal izango du (enpresa sustatzailea). Parte hartzen duten gainerako enpresa bazkideek betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.
Azpikontratazio-eredua (DOCX, 78 KB)
Jarraibideak
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu – lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora kontratu txikirako –, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik ematen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada. Aurkeztutako eskaintzen artean egindako aukeraketa aurkeztu beharko da (eskabidean edo, hala badagokio, justifikazioan). Hautaketa hori efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta berariaz justifikatu beharko da memoria batean, proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.
-
Memoria teknikoa (XLSX, 109 KB)
Jarraibideak
Dirulaguntzaren xede den proiektuaren ezaugarriak zehaztu, 2. lerroari dagokion ereduari jarraituz.
Memoria ekonomikoa (XLSX, 125 KB)
Jarraibideak
Proiektuaren aurrekontu zenbatetsia eta xehatua, 2. lerroari dagokion ereduari jarraituz.
Erantzukizunpeko adierazpena (empresa bazkideak) (DOCX, 76 KB)
Jarraibideak
Erantzukizunpeko adierazpena behar bezala sinatua, eskatutako dirulaguntza lerroari dagokion ereduari jarraituz.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen agiria (enpresa bazkideak) Jarraibideak.
Erakunde batek enpresa onuradunen eta administrazioaren arteko bitartekari gisa jarduten duenean, egiaztapen hori agente bitartekariak bakarrik egin ahal izango du (enpresa sustatzailea). Parte hartzen duten gainerako enpresa bazkideek betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.
Azpikontratazio-eredua (DOCX, 78 KB)
Jarraibideak
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu – lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora kontratu txikirako –, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik ematen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada. Aurkeztutako eskaintzen artean egindako aukeraketa aurkeztu beharko da (eskabidean edo, hala badagokio, justifikazioan). Hautaketa hori efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta berariaz justifikatu beharko da memoria batean, proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.
-
Memoria teknikoa (DOCX, 88 KB)
Jarraibideak
Dirulaguntzaren xede den proiektuaren ezaugarriak zehaztu, 3. lerroari dagokion ereduari jarraituz.
Memoria ekonomikoa (XLSX, 123 KB)
Jarraibideak
Proiektuaren aurrekontu zenbatetsia eta xehatua, 3. lerroari dagokion ereduari jarraituz.
Parte hartzen duten enpresek eta bitarteko eragileak sinatutako lankidetza-hitzarmena (DOCX, 57 KB)
Jarraibideak
Parte hartzen duten enpresek eta bitarteko eragileak sinatutako lankidetza-hitzarmena, gutxienez honako alderdi hauek jasotzen dituena:
- Dirulaguntzaren xede den proiektuan parte hartzen duten enpresen behin betiko zerrenda, proiektuaren arduradunen harremanetarako datuak adieraziz. Proiektua garatzeko kontratatutako laguntza teknikoa, justifikazioarekin eta esperientzia nahikoa egiaztatzearekin batera.
- Proiektuaren kostuak eta alderdi bakoitzak proiektuaren guztizko finantzaketan duen partaidetza-ehunekoa.
- Lankidetza ekonomikoki nola arautuko den, honako kasu hauek aintzat hartuta: emandako dirulaguntzari uko egitea edo oinarri hauek edo dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den araudi orokorra ez betetzea, bai eta, hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak ez betetzea ere.
- Proiektuaren azken plangintza, aurreikusitako hasiera-data eta amaitzeko epea.
- Helburuak lortzeko lan-metodoa, taldea eta dinamika. Talde-lanaren balioa ziurtatzeko antolamendua adieraziko da, bai eta ahalik eta baliorik handiena lortzeko enpresako tresnaren ainguratze-mugarriak (emaitzak erakundean integratzea bermatuko duen ingurumen- eta lehiakortasun-ekintza). Proiektuaren faseak eta zereginak adieraziko dira, baita zeregin bakoitzari esleitutako baliabideak ere. Alderdi kritikoenak eta proposatutako irtenbideak identifikatuko dira.
- Proiektuan parte hartzen dutenen baimena, bitarteko eragileak beren ordez koordinatzeko eta izapidetzeko dirulaguntza eskatzeko espedientea.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila ez da sartuko mota horretako akordioetan, ezta parte-hartzaileen artean ezartzen den harreman pribatuan ere. Bitarteko eragileak izango du proiektuaren erantzukizuna eta ordezkaritza, eta, beraz, eskumen horiek koordinatu beharko ditu.
Erantzukizunpeko adierazpena (enpresa parte-hartzaileak) (DOCX, 79 KB)
Jarraibideak
Erantzukizunpeko adierazpena behar bezala sinatua, eskatutako dirulaguntza lerroari dagokion ereduari jarraituz.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen agiria (enpresa parte-hartzaileak)Jarraibideak.
Erakunde batek enpresa onuradunen eta administrazioaren arteko bitartekari gisa jarduten duenean, egiaztapen hori agente bitartekariak bakarrik egin ahal izango du (bitarteko eragileak). Parte hartzen duten gainerako ETEek betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.
Azpikontratazio-eredua (DOCX, 78 KB)
Jarraibideak
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu – lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora kontratu txikirako –, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik ematen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada. Aurkeztutako eskaintzen artean egindako aukeraketa aurkeztu beharko da (eskabidean edo, hala badagokio, justifikazioan). Hautaketa hori efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta berariaz justifikatu beharko da memoria batean, proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.
-
Betekizunak
• Honako hauek ezin dira izan onuradunak
- Krisialdian dauden enpresak, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: «Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko Jarraibideak» (2014/C 249/01).
- Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu dirulaguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, erabaki horren ostean berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresa edo erakundeak.
- Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean tipifikatutako arau-hauste larri eta oso larriengatik zehapena jaso duten enpresak edo erakundeak, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena ordaindu arte, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 116. artikuluaren arabera.
- Azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako kasuren batean dauden erakundeak.
- Dirulaguntza edo dirulaguntzak jasotzeko ezintasuna dakarren debeku edo zehapen administratibo edo penalen bat duten erakundeak, baita sexu-bereizkeria egiteagatik Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legea dela bide agindu bada ere.
• Erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte onuradun izateko:
- Enpresaren egoitza soziala edo gutxienez lantegi bat Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon beharko dira.
- Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioetan egitea diruz lagundutako jarduerak.
- 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenago eratuta egotea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, erakunde eskatzaileek, bazkideek eta dirulaguntzetan parte hartzen duten enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, betiere, ebazpen-proposamena eman aurretik eta, hala badagokio, dirulaguntza ordaindu aurretik. Erakundea ados ez badago, aldeko ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta Administrazioari bidali, horretarako ezarritako bide elektronikoaren bitartez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin bat etorriz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako baldintzetan.
- Zigor administratibo edo penalik ez izatea, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera kenduko dionik, edo ez egotea aukera hori kentzen duen legezko debekuren baten mendean.
- Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako arauak ez betetzeagatik zigor administratibo edo penalik ez izatea, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean edukitzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren xedapen gehigarri bakarraren arabera.
- Jasotako dirulaguntza guztia likidatzen den arte eutsi beharko zaio onuradun izateko baldintzari.
- Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.
- Jarduerarik ez egitea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta akuikultura, (ii) nekazaritzako produktuen ekoizpen primarioa, eta (iii) nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Erregelamenduaren 1.1.c) artikuluan xedatutako kasuetan.
- Onuradunak ezin izango du 3. lerroko dirulaguntzaren bidez inola ere 200.000 euro baino gehiago jaso, hiru ekitaldi fiskaletan jaso ahal izan dituen beste minimis laguntza batzuei gehituta, 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa). Gehieneko hori 100.000 eurora jaitsiko da onuraduna errepide bidezko salgaien garraio-eragiketak besteren kontura egiten dituen enpresa bat bada. Beste dirulaguntza batzuekin metatzeko arauak oinarri hauetako 22. artikuluan zehazten dira.
- 30.000 eurotik gorako dirulaguntzei dagokienez, eskatzaileak Merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartzen diren subjektuak bakarrik direnean, ezingo dira onuradun izan lege horretan ezarritako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.
- Azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.
• Enpresa azpikontratistek betebehar hauek izango dituzte:
- Ez izatea nortasun juridiko propioa duten erakundeak, administrazio publikoaren mendekoak edo harekin lotutakoak.
- Dirulaguntza eskatzen duen erakundean, zuzenean edo zeharka, % 25eko edo goragoko partaidetza ekonomikorik ez izatea, ezta haren gobernu-organoetan erabakitzeko ahalmenik ere.
- 3. lerrorako, bitarteko eragilea ez izatea.
• Diruz laguntzea eskatu nahi den proiektuaren ezaugarriak zehazteko
- Deialdi honetako hautaketa batzordeak erantsitako dokumentazioa aztertu eta ebaluatuko du.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Une oro alegatu ahal izango dituzu izapidetze-akatsak eta, bereziki, geldiaraztea, aginduzko epeak haustea edo gaiaren behin betiko ebazpena eman aurretik konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartenak.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikulua