Lehendakaritza

2023eko Euskal Etxeentzako diru-laguntzak

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen helburua da 2023. urtean euskal etxeei, etxeon federazioei eta konfederazioei emango zaizkien dirulaguntzetara biltzeko deia egitea, martxoaren 18ko 50/2008ko Dekretuan araututako baldintzetan. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren eta uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuaren bitartez aldatu zen. Azken dekretu horren bidez bigarrenez aldatzen baita Euskal etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen dekretua.

Aurrekontuko zuzkidura

947.420 euro(s)

Prestazio ekonomikoa

  • Kapitulu bakoitzean esleitzen diren diru-laguntzen gutxieneko kopurua 300 eurokoa izango da. Zenbatekoa zehazteko ezarritako formula erabilita ateratzen den zenbatekoa gutxieneko zenbateko hori baino txikiagoa bada, ez da diru-laguntzarik emango.
  • IV. kapitulurako (funtzionamendua eta jarduerak) emango diren diru-laguntzen gehienezko kopurua 30.000 eurokoa izango da euskal etxeentzat, eta 50.000 eurokoa federazioentzat. Gehienezko kopuru hori ez zaie ezarriko euskal etxeen federazioei.
  • VII. kapitulurako (azpiegitura eta ekipamendua) emango diren diru-laguntzen gehienezko kopurua 10.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

a)  IV. kapitulurako: 191.855 euro ordainketa-kredituetan eta 575.565 euro konpromiso-kredituetan.

b)  VII. kapitulurako: 45.000 euro ordainketa-kredituetan eta 135.000 euro konpromiso-kredituetan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lehendakaritza > Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Lehendakaritza / Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia > Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza:

euskaletxeak@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0034308

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hlabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk