Udal euskaltegiei 2022-2023 ikasturteko euskara-ikastaroengatiko dirulaguntzak.

[UE]

Deskribapena


Xedea

Udal euskaltegiei 2022-2023 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen baldintzak eta prozedura arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

12.760.000

Prestazio ekonomikoa

HABEk onuradun bakoitzari eman beharreko dirulaguntza pertsonal-beharren eta pertsonal horri aplikatu beharreko soldata- eta antzinatasun-baremoen arabera kalkulatuko da, ondoren zehazten diren irizpideei jarraikiz:

1.- Deialdi honen I. eranskinak ezarritakoaren arabera antolatutako ikastaroei aurre egiteko behar eta eskolak ematen dituzten irakasleak babestuko dizkio HABEk 2022-2023 ikasturtean udal euskaltegi bakoitzari, dagokion zuzendari, idazkari akademikoa eta bulegoko pertsonalaz gain.
Irakasle-beharraren gutxieneko unitatea irakasle erdia izango da, horretatik hurbilenekora biribilduz.

Euskaltegi bakoitzari dagokion pertsonal kopurua kalkulatzeko, HABEk ondorengo metodologia jarraituko du. 
a) Batu egingo dira: 
- 2022ko urrian hasi eta onartutako talde-orduak.
- 2021eko azaroaren 1etik 2022ko irailaren 30 arte onartutako talde orduak.
- Autoikaskuntza ikastereduan, 2021/2022 ikasturteko kitapenean onartu eta talde-ordu bihurtutako matrikulak (matrikula oso bat = 17,5 talde-ordu).
b) Guztirako ordu kopurua, irakasleek urteko eman behar dituzten 735 eskola-orduekin zatituko da (2010erako Euskal Toki Erakundeetako langileen lan-baldintzak arautzen dituen UDALHITZ izeneko Hitzarmenak aitortutako eskola-orduen kopuruan oinarrituz).

2.- Diruz lagunduko diren langileen kostuak kalkulatzeko ondoko baremoak erabiliko dira: 

Ardura

Soldata gordina

Hirurtekoa

2022

2023

Ikasturtea

2022

2023

Zuzendaria

11.389,45

29.043,10

40.432,55

52,58

53,63

Idazkari akademikoa

10.439,40

26.620,48

37.059,88

52,58

53,63

Irakaslea

9.926,11

25.311,58

35.237,69

52,58

53,63

Administraria

8.634,32

22.017,53

30.651,85

47,14

48,08

Administrari-laguntzailea

7.798,68

19.886,64

27.685,32

38,54

39,31

 Dirulaguntzen esleipenean, soldataz gain, antzinatasunaren hirurtekoengatiko kopurua ere aintzat hartuko da karrerako funtzionarioen eta kontratupeko behin betiko langileen kasuan.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

a) Esleitutako dirulaguntza osoaren % 10a 2022ko abenduan.

b) Esleitutako dirulaguntza osoaren % 40a 2023ko otsailean.

c) Esleitutako dirulaguntza osoaren %40a, 2023ko apiriletik aurrera, udal euskaltegiek 2022ko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren.

d) Ikasturte osoari dagozkion gastuen zuri-agiriak jaso eta gero, HABEk dagozkion egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutuko du. 

Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatuta egongo da, beti ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera. 




Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Ebazpen honen bidez deitutako diru-laguntzen onuradunak HABEren Erregistroan euskaltegi publiko gisa sailkatutakoak izan daitezke, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

Eskakizunak:

  • Baldintza orokorrak

  • Bestelako baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea, 3 - 6º
20018 DONOSTIA
Telefonoa: 943 022600
Faxa: 943 022601

Kodea

1046207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2022ko abenduaren 20a baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zuriketa


Euskaltegietako langileen ordainsari gordinak udal kontuhartzailearen ziurtagiri bidez zurituko dira, Dirulaguntza Lege Orokorraren 30. eta 31. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Halaber, lehen zuriketarekin batera, udal euskaltegiak 2022 urtean izan dituen sarrerak eta gastuak atalez atal zehaztuta eta izapidetze elektronikoan dagoen “Sarrerak-Irteerak” izeneko formularioari jarraikiz aurkeztuko dira.

Azken zuriketarekin batera, udal euskaltegiak 2022-2023 ikasturteko Memoria aurkeztuko du.

Gastuak ez zuritzeak dirulaguntza osorik bertan behera uztea ekarriko du eta, horrez gainera, kasu honetan, ordaindutako kopuruak itzuli beharko dira abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:

a) 2023ko otsailaren 20a, 2022ko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2022 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria aurkezteko.

b) 2023ko urriaren 17a, 2023ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2022-2023 ikasturteko Memoria aurkezteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk