Laguntza bereziak enpleguko erregulazio-txosten hauek eragindako langile langabeentzat: 76/2000, 2001eko martxoaren 8koa, eta 25/2001, 2001eko uztailaren 31koa, biak ere Sistemas de Instalaciones de Telecomunicaciones, S.A. enpresari baimenduak

[SINTEL]

Deskribapena


Xedea

Laguntza bereziak emango zaizkie 76/2000, 2001eko martxoaren 8koa, eta 25/2001, 2001eko uztailaren 31koa, enplegu erregulazio txostenek eragindako 52 urtetik gorako pertsona langabetuei, aurreikusitako neurrien onurak jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

28.800 €

Prestazio ekonomikoa

Gizarte Segurantzaren Hitzarmen Bereziaren Kopuru Osagarria 

Langileek kopuru osagarri bat jasotzeko eskubidea izango dute, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat sinatzeko bada soilik.

Kopuru osagarri horren zenbatekoa ezingo da izan sinatutako Hitzarmen Bereziko kotizazio-oinarriaren arabera kotizatu beharreko zenbatekoa baino handiagoa.

Kopuru osagarria sortuko da langileak baldintza guztiak betetzen dituen unean eta Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko 161.1. a) artikuluaren arabera erretiroa hartzeko ohiko adinera iritsi edo aurretiaz ezintasun iraunkorragatik pentsiodun bihurtu edo erretiro aurreratua hartu aurreko eguna arte, kasu bakoitzeko Gizarte Segurantzaren araudiaren arabera, edo laguntza hau iraungi edo eten dezakeen beste edozein kasu gertatu arte, 196/2010 errege dekretuan ezarritakoak

Diru-laguntza berezia.

Ezin da laguntza hau eskatu.

Diru-laguntzen etenaldia eta berrekitea 

Onuraduna lanean hasten bada, egun horretan bertan eten egingo da laguntzen ordainketa.

Lana bere borondatearen aurka amaitu bada, onuradunak diru-laguntzak jaso ahalko ditu berriz; horretarako, lana bukatu eta hilabeteko epea izango du eskaera aurkezteko.

Ordainketa-modua:

Hilerokoa

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Kontribuzio-mailako langabezia-prestazioa jasotzeko eskubiderik eduki ez izana, edo edukita ere, agortzeagatik jaso ez izana.

  • Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia sinatuta izatea.
  • 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 enplegu-erregulazioko espedienteak eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 espedienteak eragindako langileak (SINTEL)

  • Langabezian izatea eta enplegu-eskatzaile bezala izena emanda izatea.

  • 52 urte baino gehiago izatea.

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: cuotas@lanbide.eus

Telefonoa: 945 062375

 

Kodea

1009007

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz hirugarren interesdunaren zure datuei alta emateko edo datuok aldatzeko, inprimakia bete eta eskaerarekin batera aurkeztu.

Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.