Euskal Autonomia Erkidegoan sektore estrategikoetako, pertsonen zaintzako eta despopulazio-arriskuan dauden guneetako kualifikazio profesionalarekin lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko dirulaguntzak. Prestakuntza-erakundeak
[reskilling_upskilling_entidades]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoan sektore estrategikoetako, pertsonen zaintzako eta despopulazio-arriskuan dauden guneetako kualifikazio profesionalarekin lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko eta konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzean laguntzeko eman beharreko dirulaguntzak arautzea, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Es objeto de la presente convocatoria, la regulación de las ayudas a conceder para el desarrollo de acciones de reskilling y upskilling, para la formación de cualificación y recualificación de la población activa, vinculada a cualificaciones profesionales en sectores estratégicos, cuidado de las personas y zonas en riesgo de despoblación, así como para el acompañamiento para la evaluación y acreditación de las competencias profesionales, en el ámbito del País Vasco, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, financiado por la Unión Europea – NextGenerationEU.
Diruz lagun daitekeen jarduera: Prestakuntza-plana
Kapitulu honen babespean, dirulaguntza jaso ahal izango dute 16. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten eta tipologia hauei erantzuten dieten prestakuntza-ekintzez osatutako prestakuntza-planek:
- Sektore eta eremu estrategikoetako prestakuntza-ekintzak (A.2 lerroa), 3.1 artikuluaren a), b) eta c) letretan deskribatuak, arreta berezia jarrita konpetentzia eta enplegu berdeen arloko prestakuntzan, zeinari lerro horretara bideratutako kredituaren % 50 gordeko baitzaio.
- Pertsonak zaintzeari buruzko prestakuntza-ekintzak. (B lerroa)
- 5.000 biztanletik beherako udalerritan bizi diren pertsonentzako prestakuntza-ekintzak (C lerroa), arreta berezia jarrita konpetentzia eta enplegu berdeen arloko prestakuntzan, zeinari lerro horretara bideratutako kredituaren % 50 gordeko baitzaio.
Aurrekontuko zuzkidura
3.285.955,05 €Prestazio ekonomikoa
Baliabide horiek jarduera-ildo hauen artean banatzen dira, prestakuntza-ekintzen tipologiaren eta dirulaguntzaren onuradunen arabera:
1. A lerroa: 2.346.456,27 euro, sektore estrategikoetako prestakuntza-ekintzen eskaintza modularrerako. Eskaintza hori bitan banatzen da:
- A.1 lerroa: 1.346.456,27 euro, enpresek, enpresa-elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek egin beharreko prestakuntza-ekintzetarako. Honela banatuko da:
- 403.936,88 euro (% 30), enpresen prestakuntza-planetarako.
- 807.873,76 euro (% 60), enpresa-taldeen prestakuntza-planetarako.
- 134.645,63 euro (% 10), irabazi-asmorik gabeko erakundeen prestakuntza-planetarako.
- A.2 lerroa: 1.000.000 euro, prestakuntza-erakundeek garatutako prestakuntza-ekintzetarako.
A lerroko baliabideen banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko helburuarekin, 7. artikuluan dirulaguntzak esleitzeko aurreikusten diren baldintzen arabera.
2. B lerroa: 619.777,37 euro, pertsonen zaintzarako prestakuntza-ekintzen eskaintza modularra egiteko, prestakuntza-erakundeen eskutik.
3. C lerroa: 319.721,41 euro 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren pertsonei prestakuntza-ekintzen eskaintza modularra egiteko, prestakuntza-erakundeen eskutik.
A lerroa zatitzen den lerro bakoitzean eta C lerroan, aurrekontu-kredituaren % 50 3.1.b.2 artikuluan definitutako konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako ekintzetarako soilik gordeko da. Erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, gerakina ezin izango da erabili prestakuntza-ekintza desberdinak estaltzeko.

Nori dago zuzenduta
Prestakuntza-entitateak
Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, baldin eta dirulaguntzaren eskaera aurkezteko unean eskatzen dituzten prestakuntza-espezialitateak emateko inskribatuta badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-erakundeen erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan.
Betekizunak
- Egoitza fiskala eta zentro operatibo nagusia Espainian izatea eta, gutxienez, diruz lagundutako jarduerak egiten diren bitartean bertan egotea
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Nolanahi ere, eskatzaileak espresuki aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea
- Zigor- edo administrazio-zehapenen bat ez izatea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona
-
Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoak barne:
- Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada
- 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera
- Europako Batzordeak laguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain ez egotea
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean ez egotea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Enplegurako lanbide heziketaren zuzendaritza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)
Kontaktu-informazioa
Kodea
1211702Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
Dirulaguntzaren eskabidean, enpresa edo erakunde eskatzaileak prestakuntza-plana osatzen duen prestakuntza-ekintza bakoitzari ematen dion lehentasun-ordena adieraziko da, eskatutako dirulaguntza osoa eman ezin bada aplikatuko dena. Dena den, konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako prestakuntza-ekintzek lehentasuna izango dute beti, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskabideetan adierazitako ordena aldatu ahal izango du, 2.2 artikuluan aurreikusitako kreditu-erreserbaren zenbatekora iritsi arte.
Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (Lan-F).
Aplikaziora sartzeko aukerarik ez duten erakundeek gakoak hemen lortu ahal izango dituzte.
Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da.
- Egoitza fiskala eta zentro operatibo nagusia Espainian izatea eta, gutxienez, diruz lagundutako jarduerak egiten diren bitartean bertan egotea
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Nolanahi ere, eskatzaileak espresuki aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea
- Zigor- edo administrazio-zehapenen bat ez izatea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona
-
Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoak barne:
- Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada
- 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera
- Europako Batzordeak laguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain ez egotea
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean ez egotea.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa da, eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
Prestakuntza-ekintzen baldintzak
-
Programatzen diren prestakuntza-ekintza guztiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko Lanbide Kualifikazioen konpetentzia-unitateei egin beharko diete erreferentzia beren prestakuntza-edukietan
Ildo horretan, azpimarratu behar da erreferentziako konpetentzia-unitateetan definitutako errealizazio profesional guztiek lan profesionalerako moduak definitzen dituztela. Horien barruan beti sartzen da, baldintza eta emaitza gisa, ingurumen-jasangarritasuna dagokion fabrikazio-prozesuan edo zerbitzua emateko prozesuan, eta alderdi hori nahitaez jaso behar da eskatutako prestakuntza-ekintzen prestakuntza-edukietan.
-
Prestakuntza-ekintzek 30-60 orduko iraupena izan beharko dute
Hala ere, prestakuntza-ekintzaren iraupenak 60 ordutik gorakoa izan behar badu erreferentziazko konpetentzia-unitateko prestakuntza-eduki guztiak behar bezala jasotzeko, gehienez 120 orduko prestakuntza-ekintza bat sortu ahal izango da, baina jaso beharreko modulu ekonomikoa 18. artikuluan jasotako 60 orduko ekintzei dagokiena izango da.
-
Prestakuntza-ekintzak aurrez aurreko modalitatean eman beharko dira
Aurrez aurreko prestakuntzatzat jotzen da ikasgela batean irakasleek ikasle-talde bati ezaguera berak aldi berean transmititzen dizkiotenean, erabiltzen dituzten baliabide didaktikoak zer motatakoak diren gorabehera.
- Ekintzek dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren hasi beharko dute, eta 2022ko abenduaren 31 baino lehen amaitu
-
Prestakuntza-ekintzak onestean, diruz lagundu beharreko gehieneko partaide-kopurua 20 izango da, eta gutxienekoa 8. Horrela, prestakuntza-ekintzak ezingo dira hasi 8 partaide baino gutxiagok izena eman badute
Hala ere, laguntza jasoko dutenez gain, beste bi parte-hartzaile ere onartu ahal izango dira prestakuntza-ekintzetan, prestakuntza-zentroak kopuru hori hartzeko inskribatuta badaude, eta hala eskatzen badute prestakuntza-ekintza hasteko komunikazioan. Partaide gehigarri horiengatik ez dute dirulaguntza osagarririk jasoko.
-
Ezin izango da diruz lagundu Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikoko Ministerioaren DNSH gidan jasotako jarduera hautaezinetako prestakuntza (https://www.miteco.gob.es/es/ministerio/recuperacion-transformacion-resiliencia/transicion-verde/guiadnshmitecov20_tcm30-528436.pdf):
- Petrolio gordinaren findegien eraikuntza, ikatza erabiltzen duten zentral termikoak eta petrolioa edo gas naturala erauztea dakarten proiektuak.
- Erregai fosilekin lotutakoak (geroagoko erabilera barne).
- EBko isuri-eskubideen merkataritza-araubidearen (RCDE) esparruko jarduerak, berotegiefektuko gasen isuri proiektatuak doako esleipenerako ezarritako erreferentzia-balioak baino nabarmen txikiagoak ez badira.
- RCDEren zeharkako kostuen konpentsazioa.
- Hondakinen zabortegien instalazioetan, tratamendu biologiko mekanikorako (MBT) instalazioetan eta hondakinen tratamendurako erraustegietan egindakoak, gidan adierazitako salbuespenekin.
- Hondakinen epe luzerako ezabaketak ingurumenari epe luzerako kalte egin diezaioketeneko jarduerak.
Prestakuntzaren hartzaileak
- Eman beharreko prestakuntza-ekintzari dagokion konpetentzia-unitatea egiaztatuta ez duten pertsonek soilik parte hartu ahal izango dute.
- Enpresen eta enpresa-taldeen prestakuntza-planetan onartutako prestakuntza-ekintzetan, plan horietan parte hartzen duten enpresetako langileek parte hartu ahal izango dute
-
Irabazi-asmorik gabeko erakundeen prestakuntza-planetan eta prestakuntza-erakunde pribatu eta publikoen planetan onartutako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeek, bai eta beste enplegu-zerbitzu publiko batean izena emanda dauden langabeek ere. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen prestakuntza-planak kolektibo ahulenei zuzenduko zaizkie bereziki, izaera esklusiboarekin ez bada ere.
Era berean, eta lehentasunez izan gabe, lanean ari diren langileek ere parte hartu ahal izango dute prestakuntza-ekintza horietan, betiere prestakuntza-ekintza bakoitzean programatutako parte-hartzaile guztien ehuneko 30 gainditu gabe. Horretarako, ekintzetan parte hartzen duten pertsonak langabetzat edo landuntzat hartzeko, prestakuntzaren hasieran duten lan-egoera hartuko da kontuanOndorio horietarako, honako hauek sartuko dira langabeen taldean: lanaldi partzialeko kontratu batekin ari diren langileak, baldin eta beren lanaldia lanaldi osoz aritzen den pertsona batek duenaren herena baino laburragoa bada –konparagarriak izan behar dute–.
Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonen hautaketa
1. Eman beharreko prestakuntza-ekintzari dagokion konpetentzia-unitatea egiaztatuta ez duten pertsonek soilik parte hartu ahal izango dute; beraz, parte-hartzaile bakoitzak erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko du, egingo duen prestakuntza-ekintzaren erreferentziazko konpetentzia-unitatea egiaztatuta ez duela adierazteko. Era berean, prestakuntza-jardueretan parte hartzeko, prestakuntza-espezialitate bakoitzerako ezarritako sarbide-baldintzak bete behar dituzte hautagaiek.
2. Enpresek edo enpresa-elkarteek, partzuergoek eta enpresak ordezkatzen edo biltzen dituzten sektoreko organismo eta erakundeek sustatutako jarduketetan, haien prestakuntza-planak osatzen dituzten enpresetako langileek hartuko dute parte.
3. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta prestakuntza-erakundeek sustatutako jarduketetan, prestakuntza-ekintza bakoitzean parte hartzeko hautagaiak honako bide hauetatik etorri ahal izango dira:
- Enplegu-eskatzaileak (eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak), baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Orientazio Zerbitzuek prestakuntza-ekintza egitea agindu badiete haien prestakuntza-ibilbidearen barruan.
- Nire Lanbidenet-en bitartez ikastaro batean izena eman duten enplegu-eskatzaileak, beren prestakuntza-kontuko prestakuntza-aholkularitzaren bidez.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aholkularitzako edo ebaluazioko prozesu baten ondoren deitutako enplegu-eskatzaileak.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta ez dauden langile okupatuak, baldin eta eskaria aurrez aurre egin badute, bai Lanbideren sareko bulegoren batean eskaera bat aurkeztuta, bai eskaera organismo autonomo honen webgunean beteta (www.lanbide.euskadi.eus). Prestakuntza-ekintzak, haietan izena emateko epea eta eskatzaileek bete behar dituzten sarbide-baldintzak adieraziko dira webgunean, bai eta prestakuntza-ekintza bakoitzaren xehetasunak eta ezaugarriak ere.
4. Ikastaroetan parte hartuko duten ikasleen azken hautaketa erakunde onuradunak egingo du, aurrez izena eman duten hautagaien artean. Horretarako, prestakuntza emango duen erakundeak sarbidea izango du inskribatutako hautagaien datuetarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-kudeaketarako aplikazioaren bidez (LanF). Erakundeak prestakuntza-ekintzak hasi aurretik eta dagozkion bermeekin egingo du hautaketa-prozesua.<br>Behar duten prestakuntza-ekintza guztietan, hautaproba bat ere egingo dute, erakundearen instalazioetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikariekin aurrez adostuta, ekintza behar bezala aprobetxatzen dela ziurtatzeko eta kualifikazioa ematen duten ekintzen helburuak lortzeko ezinbestekoa den aurretiazko ezagutza-maila erreala zehazteko. Proba hori LanF aplikazioaren dagokion atalean erantsiko da, prestakuntza-ekintzak gauzatzeari buruz ematen diren jarraibideen arabera.
5. Prestakuntza-erakundeek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek sustatutako jardueretan, prestakuntza-ekintzara sartzeko eskakizunak betetzen dituzten eta, hala badagokio, aurreko atalean deskribatutako hautaproba gainditzen duten pertsonen artean, kolektiboen araberako lehentasun batzuk ezarri dira, hurrenkera honetan:
- 1. Kualifikazio baxuko langabeek lehentasuna edukiko dute.
- 2. Bigarrenik, eta lehentasun-maila berean, honako hauek sartuko dira ekintzetan: iraupen luzeko langabeak (ILL), desgaitasunen bat duten pertsonak, 45 urtetik gorakoak eta 30 urtera arteko gazteak, Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren (GEA) eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) onuradunak, terrorismoaren eta genero-indarkeriaren biktimak, eta langabezia-sorospen bereziaren (LSB) hartzaileak. Halaber, ekonomia, teknika, antolaketa edo ekoizpeneko arrazoiak edo ezinbesteko arrazoiak direla-eta, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek, lan-kontratuen etenaldiek edo lanaldi-murrizketek eragindako pertsonak ondorio horietarako langabetzat hartuko dira, bai eta krisialdian dauden sektoreetatik datozen pertsonak irkualifikatzeko eta birkokatzeko Aukeraberri programan parte hartzen dutenak ere (Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2021eko uztailaren 13ko bilkuran onartutako programa).
- 3. Hirugarrenik, gainerako langabeak, oro har.
- 4. Azkenik, pertsona landunak, langabeek bete gabeko plaza libreak geratzen badira.
6. Inork ezin izango ditu bi ikastaro batera egin, baldin eta ikastaroan sartzeko baldintzak betetzen dituen beste norbaiten eskaerarik badago.
7. Hautaketa bukatu ondoren, erakunde onuradunek LanF kudeaketarako aplikazio informatikoaren bidez jakinarazi beharko dute hautaketaren emaitza, horretarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako jarraibideak aintzat hartuta.
8. Hautatuak izan direnen zerrenda eta erreserba-egoeran gelditzen direnen zerrenda erakutsi behar dituzte prestakuntza-erakundeek beren instalazioetan, prestakuntza-ekintzak abiarazi baino 24 ordu lehenago gutxienez, hautagaiei aldez aurretik adierazi zaien leku batean. Hor, zehaztuta egon behar du non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren prestakuntza-ekintzak.<br>Aurrekoa eragotzi gabe, prestakuntza-zentroek egoki iritzitako bestelako bitartekoak erabili ahal izango dituzte ikasleei ikastaroetan parte hartuko dutela jakinarazteko.