Ikertzaile Dokotoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntzak berritzeko 2022-2023 deialdia. BERRIZTAPENAK. IKERKETA ESPEZIFIKOA.

[POSDOC BERRIZTAPENAK. IKERKETA ESPEZIFIKOA]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntzarako programetan izango diren ikertzaile doktoreentzako eta 2022-2023ko ikasturtean atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi dira. Deialdiak barne hartzen ditu bai laguntza berriak eta bai 2021-2022ko ikasturterako emandako laguntza-berritzeak.

Aurrekontuko zuzkidura

43.758

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren % 20 (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, Aginduko 11.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan ordainduko da: 2023ko martxoan % 27; 2023ko maiatzean, % 27; eta 2023ko irailean, % 26.

Nori dago zuzenduta


Lehenengo berritzea eskatzen dutenak

Bigarren berritzea eskatzen dutenak

Hirugarren berritzea eskatzen dutenak

Eskakizunak:

  • Aurkezteko dokumentazioa

Betekizunak

  • 2021-2022ko ikasturtean emandako doktoretza-ondoko laguntza baliatzen aritzea (laguntza berria edo lehenengo berritzea), Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren arabera, agindu honek ondorioak dituen egunean.
  • Ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea, aldeko txosten baten bidez. Egiaztapen hori 34. artikuluan adierazitako agiriak aurkeztuz egingo da.
  • Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiek ezingo dute deialdian jasotako dirulaguntzaren onuradun izan. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:

  • Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate batekin, ikerketa-zentro batekin, ikerketa sanitarioko zentro batekin edo Ikerbasque fundazioarekin Espainiako Zientzia,Teknologia eta Berrikuntza Sisteman sartzeko kontratua sinatzen duen ikertzaile doktorea izango da laguntza hauen onuraduna.
  • Onuradunek eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
  • Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako eskakizunak betetzen ez dituztenak edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez dutenak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0101809

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk