2022rako Euskal Autonomia Erkidegoko ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimenduen titularrentzako dirulaguntza
[OSTGAU]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntzen agindu honen xedea da oinarriak ezartzea EAEko gaueko aisialdiko establezimenduen titular diren norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta lasterren berrekitea ahalbidetzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
22.266.000Prestazio ekonomikoa
Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzako langileei dagokie aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea. Eskabide horiek egoki ulertu eta ebaluatzeko, beharrezkotzat jotzen duten dokumentazio edo informazio osagarria eskatu ahal izango diote pertsona edo erakunde eskatzaileari edozein unetan.
Dirulaguntzen eskabideei erantzungo zaie, baldin eta zuzenketa eskatu behar ez bada, aurkezpenaren eguna eta ordua erreferentziatzat hartuta. Zuzenketa egin behar bada, eskabidea balio osoz osatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu den eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat, eta, kasu guztietan ere, deialdirako kreditu erabilgarriaren mugara arte eta kreditu xedatuaren arabera.
Eskabideak onuradun izateko eskatzen diren baldintza subjektiboak eta objektiboak betetzen direla kontuan hartuta onartuko dira, eta ez da beharrezkoa izango eskabideen arteko alderaketarik egitea, ezta eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzea ere.
2. artikuluan ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, utzi egingo zaio laguntza berriak emateari, eta ebazteke dauden eskabideak ezetsi egingo dira. Hori horrela, ebazpena eman duen organoak kreditua agortu dela jakinaraziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.
Hasierako zuzkidura areagotzen bada, berriro ekingo zaio laguntzak emateari, eta hasierako zuzkidura agortu delako laguntzarik gabe geratu direnek izango dute lehentasuna, dagokien ordenaren eta sistematika beraren arabera.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.
Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa establezimendu motaren eta establezimendu horretan 2021eko abenduaren 1ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da.
a) II. taldean sailkatutako esablezimenduentzat, kontzertu-aretoentzat eta I. eta III. taldeetan sartzen ez diren eta 01:00etan itxi beharreko ostalaritzako establezimenduentzat:
. 2.000 euro Langile 1 edo 2 dituzten establezimenduak.. 2.300 euro 3 langile dituzten establezimenduak.. 2.400 euro 4 langile dituzten establezimenduak.. 2.500 euro 5 edo 6 langile dituzten establezimenduak.. 2.600 euro 7 langile dituzten establezimenduak.. 2.700 euro 8 langile dituzten establezimenduak.. 2.800 euro 9 langile dituzten establezimenduak.. 2.900 euro 10 langile dituzten establezimenduak.. 3.200 euro 11-20 langile artean dituzten establezimenduak.. 4.500 euro 21-30 langile artean dituzten establezimenduak.. 6.000 euro 31 langiletik gorako establezimenduak. b) III. taldeko establezimenduentzat, 02:30ean itxi beharreko pub eta taberna berezientzat:
. 6.000 euro 1-4 langile dituzten establezimenduak.. 10.000 euro 5-10 langile artean dituzten establezimenduak.. 20.000 euro 11-20 langile artean dituzten establezimenduak.. 25.000 euro 21 langiletik gorako establezimenduak. c) IV. taldeko establezimenduentzat, 04:30ean itxi beharreko dantzarako eta dibertsiorako establezimenduentzat:
. 10.000 euro 1-4 langile artean dituzten establezimenduak.. 30.000 euro 5-10 langile dituzten establezimenduak.. 50.000 euro 11-20 langile artean dituzten establezimenduak.. 70.000 euro 21 langiletik gorako establezimenduak.Establezimendua motaren araberako langile-kopurua lortzeko, honako ehuneko hauek aplikatuko zaizkio bloke bakoitzari, eta lortutako emaitzari zenbaki osoetara biribiltzeko formula normalizatua aplikatuko zaie:
. II. taldeko establezimendua = 1. BLOKEko emaitza x %50 + 2. BLOKEko emaitza x %50
. III. taldeko establezimendua = 1. BLOKEko emaitza x %60 + 2. BLOKEko emaitza x %40
. IV. taldeko establezimendua = 1. BLOKEko emiatza x %80 + 2. BLOKEko emaitza x %20
1. Blokea da 2021eko abenduaren 1ean dagoen langile-kopurua, honako txosten hauetatik aterata datuak:
. Kotizazio Kontuaren Kode (KKK) baten Lan Bizitzari buruzko txostena.
. Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta ematea (RETA).
. Langile autonomoaren (edota laguntzailearen) eta erakunde eskatzailearen arteko lan-harremana egiaztatzen duen dokumentua.
Eta 2. Blokea da hemen agertzen den datua:
. Alta-egoeran dauden langileen Batez besteko Plantillaren txostena, 2021eko azken hiruhilekoari dagokiona (BP)
Ordainketa-modua:
Onuradunei ordainketa bakarrean ordainduko zaie dirulaguntza, ematea erabaki eta eskatzaileak onartu ondoren. Dirulaguntza onartutzat joko da, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.
Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere datuak alta emanda eta eguneratuta izan beharko ditu Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarren Erregistroan.
Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzako langileei dagokie aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea. Eskabide horiek egoki ulertu eta ebaluatzeko, beharrezkotzat jotzen duten dokumentazio edo informazio osagarria eskatu ahal izango diote pertsona edo erakunde eskatzaileari edozein unetan.
Dirulaguntzen eskabideei erantzungo zaie, baldin eta zuzenketa eskatu behar ez bada, aurkezpenaren eguna eta ordua erreferentziatzat hartuta. Zuzenketa egin behar bada, eskabidea balio osoz osatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu den eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat, eta, kasu guztietan ere, deialdirako kreditu erabilgarriaren mugara arte eta kreditu xedatuaren arabera.
Eskabideak onuradun izateko eskatzen diren baldintza subjektiboak eta objektiboak betetzen direla kontuan hartuta onartuko dira, eta ez da beharrezkoa izango eskabideen arteko alderaketarik egitea, ezta eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzea ere.
2. artikuluan ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, utzi egingo zaio laguntza berriak emateari, eta ebazteke dauden eskabideak ezetsi egingo dira. Hori horrela, ebazpena eman duen organoak kreditua agortu dela jakinaraziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.
Hasierako zuzkidura areagotzen bada, berriro ekingo zaio laguntzak emateari, eta hasierako zuzkidura agortu delako laguntzarik gabe geratu direnek izango dute lehentasuna, dagokien ordenaren eta sistematika beraren arabera.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.
Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa establezimendu motaren eta establezimendu horretan 2021eko abenduaren 1ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da.
a) II. taldean sailkatutako esablezimenduentzat, kontzertu-aretoentzat eta I. eta III. taldeetan sartzen ez diren eta 01:00etan itxi beharreko ostalaritzako establezimenduentzat:
b) III. taldeko establezimenduentzat, 02:30ean itxi beharreko pub eta taberna berezientzat:
c) IV. taldeko establezimenduentzat, 04:30ean itxi beharreko dantzarako eta dibertsiorako establezimenduentzat:
Establezimendua motaren araberako langile-kopurua lortzeko, honako ehuneko hauek aplikatuko zaizkio bloke bakoitzari, eta lortutako emaitzari zenbaki osoetara biribiltzeko formula normalizatua aplikatuko zaie:
. II. taldeko establezimendua = 1. BLOKEko emaitza x %50 + 2. BLOKEko emaitza x %50
. III. taldeko establezimendua = 1. BLOKEko emaitza x %60 + 2. BLOKEko emaitza x %40
. IV. taldeko establezimendua = 1. BLOKEko emiatza x %80 + 2. BLOKEko emaitza x %20
1. Blokea da 2021eko abenduaren 1ean dagoen langile-kopurua, honako txosten hauetatik aterata datuak:
. Kotizazio Kontuaren Kode (KKK) baten Lan Bizitzari buruzko txostena.
. Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta ematea (RETA).
. Langile autonomoaren (edota laguntzailearen) eta erakunde eskatzailearen arteko lan-harremana egiaztatzen duen dokumentua.
Eta 2. Blokea da hemen agertzen den datua:
. Alta-egoeran dauden langileen Batez besteko Plantillaren txostena, 2021eko azken hiruhilekoari dagokiona (BP)
Onuradunei ordainketa bakarrean ordainduko zaie dirulaguntza, ematea erabaki eta eskatzaileak onartu ondoren. Dirulaguntza onartutzat joko da, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.
Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere datuak alta emanda eta eguneratuta izan beharko ditu Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarren Erregistroan.
Nori dago zuzenduta
Norberaren konturako langileek edo langile autonomoek
Eskakizunak:
-
Norberaren konturako langileen edo langile autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea 2021eko abenduaren 1ean.
Betekizun hori nahitaez eutsi beharko zaio, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako sei hilabeteetan.
Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du baldintza hori betetzen dela, datu-bitartekaritzarako plataformei edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuei kontsulta eginez.
Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak
Eskakizunak:
-
Ondasun-erkidegoen edo sozietate zibilen kasuan, haietan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak.
Nolanahi ere, elkartearen ordezkari bat izendatu beharko da, onuradun gisa elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.
Baldin eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro baino lehen desegiten bada elkartea, itzuli egin beharko du emandako dirulaguntza.
Horretarako, enpresa horiek erakunde onuraduneko kide bakoitzaren partaidetza-ehunekoa adieraziko dute aurkeztutako eskabidean.
Mikroenpresak
ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
Pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek
Betekizunak
-
Ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimendu batean egiten den jardueraren titular izatea, ondoren atalean adierazitakoaren arabera, eta jarduera lehendakariaren abenduaren 28ko 51/2021 Dekretuaren bidez hartutako prebentzio-neurri espezifikoen eraginpean egotea.
Betekizun honi nahitaez eutsi beharko zaio, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako sei hilabeteetan.
Deialdi honen ondorioetarako, eta jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 32.2 artikuluan ixteko ordutegiari buruz ezarritako sailkapenaren arabera, honako hauek hartzen dira ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimendutzat:
• II. taldeko establezimenduak, 01:00etan itxi behar direnak:
- Kontzertu-aretoak.
- I. edo III. taldeetan sartzen ez diren ostalaritzako establezimenduak.• III. taldeko establezimenduak, 02:30ean itxi behar direnak:
- Pubak eta taberna bereziak.• IV. taldeko establezimenduak, 04:30ean itxi behar direnak:
- Establecimientos de baile y diversión. -
Laguntza eskatzen den establezimenduaren egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea eta establezimendua bertan egotea.
Betekizun honi nahitaez eutsi beharko zaio, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako sei hilabeteetan.
Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du baldintza hori betetzen dela, datu-bitartekaritzarako plataformei edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuei kontsulta eginez.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimenduan 2021eko abenduaren 1ean garatutako jarduera honako taula honetan jasotako diruz lagun daitezkeen EJSN eta IAEetako baten barruan egongo da:

Dirulaguntza jaso dezaketen IAE eta CNAEn taula (PDF, 38 KB)
-
2021eko abenduaren 1ean alta-egoeran zeuden establezimenduko langileen kopuruari buruzko datua RETA kontsultatuz egiaztatuko da eta pertsona edo erakunde eskatzaileak txosten hauek aurkeztu beharko ditu:
1. BLOKErako, 2021eko abenduaren 1eko datarekin:
. Kotizazio Kontuaren Kode (KKK) baten Lan Bizitzari buruzko txostena.
. Langile autonomoek –autonomo laguntzaileak barne– 2021eko abenduaren 1ean erakunde eskatzailearekin zuten lan-harremana edo lan-lotura egiaztatzen duten agiriak.2. BLOKErako:
. Alta-egoeran dauden langileen Batez besteko Plantillaren txostenean agertzen den zenbakia, 2021eko azken hiruhilekoari dagokiona.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du baldintza hori betetzen dela, datu-bitartekaritzarako plataformei edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuei kontsulta eginez, prozeduraren bi unetan: laguntzak emateko ebazpena eman aurretik eta laguntza ordaindu aurretik.
Onuradun bakoitzak jaso behar duen zenbatekoak deialdian 3.000 euroko zenbatekoa gainditzen duten eskabideak egiaztatuko dira
- Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa.
- Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik, eta ez izatea horretarako desgaitzen duen lege-debekurik (sexuagatiko diskriminazioagatik sortutakoak barne).
- Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko betekizunei dagokienez.
- Aurreko apartatuan adierazitako enpresek Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako betekizunak bete beharko dituzte. Erregelamendu horren bidez egiaztatzen da laguntza-kategoria jakin batzuk bateragarriak direla barne-merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.
- Hala badagokio, borondatezko ordezkaritza egilesteko inprimaki normalizatua.
- Pertsona juridikoen kasuan, ordezkaritza-ahalordearen kopia, edo ahalorde-emailea erakunde ordezkaritza-emailearen legezko ordezkari gisa legitimatzen duen legezko zeinahi dokumentu.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere datuak alta emanda eta eguneratuta izan beharko ditu Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarren Erregistroan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
945-062130 telefonoan
E-posta:ayudas_gauost@euskadi.eus
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Duda galdetuenak honako dockumentu honetan kontsulta ditzakezu:
Kodea
1211401Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 28an, gaueko 23:59etan amaituko da.
Eskatzailea hainbat establezimenduren titularra bada, eskabide bat aurkeztu beharko du horietako establezimendu bakoitzeko (eskabide bat establezimendu bakoitzeko).
Erakunde eskatzaileek eskabidea eta xede horretarako aurreikusitako gainerako inprimakiak bete beharko dituzte.
Eskabidea eta gainerako inprimakiak oso-osorik bete behar dira.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- 1. blokea eta 2.blokea kalkulatzeko dokumentazioa:
- Hala badagokio, borondatezko ordezkaritza egilesteko inprimaki normalizatua.
-
Ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimendu batean egiten den jardueraren titular izatea, ondoren atalean adierazitakoaren arabera, eta jarduera lehendakariaren abenduaren 28ko 51/2021 Dekretuaren bidez hartutako prebentzio-neurri espezifikoen eraginpean egotea.
Betekizun honi nahitaez eutsi beharko zaio, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako sei hilabeteetan.
Deialdi honen ondorioetarako, eta jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 32.2 artikuluan ixteko ordutegiari buruz ezarritako sailkapenaren arabera, honako hauek hartzen dira ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimendutzat:
• II. taldeko establezimenduak, 01:00etan itxi behar direnak:
- Kontzertu-aretoak.
- I. edo III. taldeetan sartzen ez diren ostalaritzako establezimenduak.• III. taldeko establezimenduak, 02:30ean itxi behar direnak:
- Pubak eta taberna bereziak.• IV. taldeko establezimenduak, 04:30ean itxi behar direnak:
- Establecimientos de baile y diversión. -
Laguntza eskatzen den establezimenduaren egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea eta establezimendua bertan egotea.
Betekizun honi nahitaez eutsi beharko zaio, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako sei hilabeteetan.
Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du baldintza hori betetzen dela, datu-bitartekaritzarako plataformei edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuei kontsulta eginez.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimenduan 2021eko abenduaren 1ean garatutako jarduera honako taula honetan jasotako diruz lagun daitezkeen EJSN eta IAEetako baten barruan egongo da:
Betekizun honi nahitaez eutsi beharko zaio, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako sei hilabeteetan.
Dirulaguntza jaso dezaketen IAE eta CNAEn taula (PDF, 38 KB)
-
2021eko abenduaren 1ean alta-egoeran zeuden establezimenduko langileen kopuruari buruzko datua RETA kontsultatuz egiaztatuko da eta pertsona edo erakunde eskatzaileak txosten hauek aurkeztu beharko ditu:
1. BLOKErako, 2021eko abenduaren 1eko datarekin:
. Kotizazio Kontuaren Kode (KKK) baten Lan Bizitzari buruzko txostena.
. Langile autonomoek –autonomo laguntzaileak barne– 2021eko abenduaren 1ean erakunde eskatzailearekin zuten lan-harremana edo lan-lotura egiaztatzen duten agiriak.2. BLOKErako:
. Alta-egoeran dauden langileen Batez besteko Plantillaren txostenean agertzen den zenbakia, 2021eko azken hiruhilekoari dagokiona.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du baldintza hori betetzen dela, datu-bitartekaritzarako plataformei edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuei kontsulta eginez, prozeduraren bi unetan: laguntzak emateko ebazpena eman aurretik eta laguntza ordaindu aurretik.
Onuradun bakoitzak jaso behar duen zenbatekoak deialdian 3.000 euroko zenbatekoa gainditzen duten eskabideak egiaztatuko dira
- Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa.
- Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik, eta ez izatea horretarako desgaitzen duen lege-debekurik (sexuagatiko diskriminazioagatik sortutakoak barne).
- Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko betekizunei dagokienez.
- Aurreko apartatuan adierazitako enpresek Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako betekizunak bete beharko dituzte. Erregelamendu horren bidez egiaztatzen da laguntza-kategoria jakin batzuk bateragarriak direla barne-merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.
- Hala badagokio, borondatezko ordezkaritza egilesteko inprimaki normalizatua.
- Pertsona juridikoen kasuan, ordezkaritza-ahalordearen kopia, edo ahalorde-emailea erakunde ordezkaritza-emailearen legezko ordezkari gisa legitimatzen duen legezko zeinahi dokumentu.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere datuak alta emanda eta eguneratuta izan beharko ditu Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarren Erregistroan.
-
Norberaren konturako langileen edo langile autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea 2021eko abenduaren 1ean.
Betekizun hori nahitaez eutsi beharko zaio, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako sei hilabeteetan.
Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du baldintza hori betetzen dela, datu-bitartekaritzarako plataformei edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuei kontsulta eginez.
-
Ondasun-erkidegoen edo sozietate zibilen kasuan, haietan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak.
Nolanahi ere, elkartearen ordezkari bat izendatu beharko da, onuradun gisa elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.
Baldin eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro baino lehen desegiten bada elkartea, itzuli egin beharko du emandako dirulaguntza.
Horretarako, enpresa horiek erakunde onuraduneko kide bakoitzaren partaidetza-ehunekoa adieraziko dute aurkeztutako eskabidean.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Gehienez sei hilabeteko epean ebatziko ditu eskabideak bata bestearen jarraian, eskabidea osorik formalizatzen den uneari erreparatuta.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aplikaziora sar zaitez botoi honen bidez: Hirugarrenen Erregistro Telematikoa
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta egon beharko du.
Pertsona edo erakunde eskatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta egon beharko du (banku-datuek erregistro horretan agertu behar dute). Pertsona edo erakunde eskatzaileak, eskaera egitean, alta eman ahal izango du edo aurretik gehitutako informazioa aldatu ahal izango du, dagokionaren arabera, modu telematikoan, www.euskadi.eus/hirugarrenenalta-jarraibideak helbidean dauden jarraibideen arabera.
Nolanahi ere, Hirugarrenen Erregistroan alta ematea edo datuak aldatzea eskatzaileak berak egin beharko du bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek haren izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ahalordetzeen erregistro elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.