2022erako diru-laguntzen deialdia, enplegu-nitxo berrien esparruan lanbide-gaitasuneko prestakuntza-ekintzak egiteko, lehentasunez langabeei zuzenduta

[NNE2022]

Deskribapena


Xedea

Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan, lehentasunez langabeei zuzendutako lanbide-gaitasunen prestakuntza-ekintzak egitea enplegu-nitxo berrien eremuan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

7.500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak 7.500.000 euro dira; horietatik 4.500.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.000.000 euro 2023ko konpromiso-kredituari.

Emateko prozedura norgehiagokakoa izango da, egintza bakarrean.

Baliabide ekonomikoak lurralde historikoka eta I. eranskinean jasotako prestakuntza-ekintzak biltzen diren multzo bakoitzeko banatzen dira, diru-laguntza lerro hauetan:

A blokea:
Gaitasun digitalak
B blokea:
pertsonen zaintza
C blokea:
Trantsizio energetiko-ekologikoa
D blokea:
Ekonomia sortzailea
Guztira
Araba (16,16%)420.160€

161.600 €

484.800 €

145.440 €

1.212.000 €

Bizkaia (50,39%)

1.310.140 €

503.900 €

1.511.700 €

453.510 €

3.779.250 €

Gipuzkoa (33,45%)

869.700 €

334.500 €

1.003.500 €

301.050 €

2.508.750 €

Guztira

2.600.000 €

1.000.000 €

3.000.000 €

900.000 €

7.500.000 €

Banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko, baldin eta soberako baliabiderik badago diru-laguntzen lerroren batean, 8. artikuluan aurreikusitako banaketa-baldintzen arabera.

300.000 €gehienez, erakunde onuradun bakoitzeko, eta espezialitate bereko hiru ekintza, 200 ordutik gorakoak, eta espezialitate bereko lau prestakuntza-ekintza, 200 ordutik beherakoak.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko da.

Eskabideak deialdi honen 8. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak behin-behineko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio. Proposamen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 5 egun balioduneko epea emango die erakunde interesdunei, behin-behinean onartutako ekintza guztietan alegazioak aurkezteko edo atzera egiteko. Behin-behineko ebazpenak ez du inolako eskubiderik sortzen onuradun gisa proposatutako erakundeen alde. Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, onartutako prestakuntza-ekintzak eta horien zenbatekoa jasoko dituena, lehentasun-ordenaren arabera. Erakundeek 5 eguneko epea izango dute prestakuntza-ekintza bakoitzeko diru-laguntza LanF aplikazioan onartzeko. Epe hori igarotakoan, diru-laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. 

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketa diru-laguntza osoaren %60 izango da, lehenengo prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ondoren.

  • Bigarren ordainketa bat, prestakuntza-planari dagokion gainerako diru-laguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak

Deialdi hau argitaratu aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-erakundeen Erregistroan, Enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatutako eta/edo inskribatutako prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak.

Betekizunak

  • Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu direla jakinaraztea, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen batetik.

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

  • "Kalte esanguratsurik ez eragiteko" printzipioa (IV. eranskina) betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGIF) - %100 finantzatuta

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1201002

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Zentroaren/erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, prestakuntza-plana gauzatzeko behar diren giza baliabideak.

  2. DNSH printzipioa betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena – IV. eranskina

-Halakorik balego:

  • Kalitate-aitorpen edo -egiaztapen ofizialen kopia.

  • Emakunderen bereizgarria: emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako erakunde laguntzailea eta/edo genero-berdintasunerako plan erregistratua.

  • Ziurtagiri normalizatua, beste autonomia-erkidego batzuetan edo, hala badagokio, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan enplegurako lanbide-heziketa ematen izandako esperientzia egiaztatzen duena.

  • Prestakuntza-espezialitate berrien programazioa eskatuz gero, prestakuntza-programa VIII. eranskineko ereduaren arabera.

Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzarako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko ditu.

Eskaerak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabete eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Laguntzen ordainketa jasotzeko, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.  Erregistratuta ez balego edo banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk