Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteak eta fundazioak memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntzak 2022. urterako
[memoriahistorikoa]
- Erakundea:
- Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoan 1936-1977 aldiko memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren alde egindako lana berreskuratu, ikertu eta zabaltzeko proiektu espezifikoak diruz laguntzeko 2022ko laguntza-deialdia egitea.
Aurrekontuko zuzkidura
112.500Prestazio ekonomikoa
Diru-laguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da, eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:
Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasun edo interes soziala. 35 puntu, gehienez.
Proiektua zein mailatan egokitzen den deialdiaren xedera. Proeiktuaren izaerari, metodologiari eta antolamenduari buruzko azalpenaren argitasuna baloratuko da, zehaztu ahal izateko proposatutako jarduerak bat ote datozen dirulaguntzaren xedearekin. 15 puntu, gehienez.
Orain arte jorratu ez diren edo tratamendu publiko txikiagoa izan duten gaiak lantzea. 10 puntu, gehienez.
Aztertutako gaiari buruzko ikuspegi berritzailea edo ezezaguna ematen duen tratamendua. 10 puntu, gehienez.
Puntuazio handiagoarekin baloratuko dira proposamenaren berrikuntza-mailari buruzko informazio nahikoa ematen duten proiektuak, bai eta ikuspegi kualitatiboa barne hartzen duten proiektuak ere.
Ikerketa-jarduketetan baloratuko diren alderdi berritzaileak honako hauek izango dira, adibidez:
- Hautatutako gaiari buruz orain arte argitaratu diren lan gehienek eman ez duten ikuspegia.
- Gutxiago landu den denbora-tarte kronologikoa edo eremu geografikoa.
- Orain arte jorratu ez diren gaiak, orain arte lekukotzarik jaso ez zaien edo hainbesteko tokia eman ez zaien kolektiboen lekukotzak barne hartzea, eta abar.
Proiektuaren kalitate tekniko eta ekonomikoa. 30 puntu, gehienez.
Erakunde eskatzailea. 5 puntu, gehienez. Erakunde eskatzaileek proposatu dutenaren antzeko proiektuak gauzatzen duten esperientzia eta gaitasuna baloratuko dira, bai eta memoria historikoa berreskuratzeko beste edozein motatako jarduketetan duten esperientzia ere.
Aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa. 10 puntu, gehienez.
- Erakunde eskatzaileak proiektua garatzeko jarriko dituen baliabide pertsonalak eta materialak. 5 puntu, gehienez. Eskatzaileak egin beharreko proiekturako baliabide material egokiak dauzkala dokumentu bidez egiaztazea baloratuko da, bai eta proiekturako giza baliabide egokiak dauzkala ere.
Proiektuaren jasangarritasun ekonomikoa. 5 puntu, gehienez. Aurrekontua proposatutako jarduera garatzeko egokia den baloratuko da, banakapen xehatuaren bidez, zeina gastuen eta diru-sarreren kontzeptuen zerrenda zedatu eta argi batean oinarrituko den.
Beste finantzaketa-iturri batzuk. 5 puntu, gehienez. Erakunde eskatzaileak zer baliabide ekonomiko jarriko dituen baloratuko da; propioak edo beste laguntza posible batzuetatik etorriak izan daitezke.
Elkarteen eta udalen arteko lankidetza, sinergiak bilatuz, eta proiektuan gizarte zibila barneratzeko gaitasuna. Beste erakunde batzuekin lankidetzan halako jarduerak egiten izandako esperientzia baloratuko da. 10 puntu, gehienez.
Helburuen lorpena eta gastuaren eraginkortasuna ebaluatzeko kontrol-mekanismoak; puntuazio handiagoa emango zaie ebaluazio-tresnak eta -uneak behar bezala deskribatzen dituzten proiektuei deskribapen orokorragoak eta ez hain espezifikoak dituzten proiektue baino. 5 puntu, gehienez.
Zeharkako politikak. 20 puntu, gehienez.
Euskararen erabilera proiektuan, eta euskarazko materialak edo material elebidunak sortzea. 10 puntu, gehienez.
Proiektuan genero-ikuspegia sartzea. 10 puntu, gehienez.
Horretarako, aurkeztutako proiektuetan genero-ikuspegia nola jasotzen den baloratuko da. Halaber, baloratuko da gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua ote dagoen pertsona juridiko eskatzaileen antolaketa-egituran, bai eta proiektuan jardungo duten langileek genero-berdintasunaren arloko prestakuntza duten ere.
Guztira, 100 puntu emango dira gehienez.
Dirulaguntza esleitzeko, eskabideak 50 puntutik gora lortu beharko du, aurreko baremoen arabera.
Eskatzaile bakoitzak zenbateko dirulaguntza jasoko duen zehazteko, eskatutako baldintzak bete eta eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten eskabideek lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta deialdi honetarako erabilgarri dagoen kreditu osoa horien artean hainbanatuko da, deialdi honen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ordainketa-modua:
Deialdi honen babesean ematen den dirulaguntza honela ordainduko da:
- Lehenengo ordainketan, emandako dirulaguntzaren % 80 ordainduko da, dirulaguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, ez bada berariaz uko egiten.
- Bigarren ordainketan, 2023an, emandako dirulaguntzaren erabilera (hurrengo artikuluan zehazten den bezala) Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren aurrean justifikatu ondorengo likidaziotik sortutako zenbatekoa ordainduko da.
Emandako dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko dute. Erregistratutak ez badaude edo aipatutako Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi badituzte, izapideak elektronikoki egitera behartuta dauden pertsonek elektronikoki egin beharko dute, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez, hemen: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Nori dago zuzenduta
Elkarteak
Fundazioak
Betekizunak
-
Erakundea legez eratuta dagoela eta bere helburuak memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea direla egiaztatzea.
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea helburu dutela egiaztatzea.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa.
Erakundearen ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez da beharrezkoa ziurtagiriaren erakunde titularraren izenean izapidetzeko ordezkaritza-ahalmen nahikoa duzula egiaztatzea.
Era berean, ez da beharrezkoa izango identifikazioa pertsona fisikoaren ziurtagiri elektroniko baten bidez egiten bada, baldin eta izapidegilea Ahalordeen erregistro elektronikoan erakundearen izenean jarduteko alta emanda badago.
Bestela, izapidegileak ordezkaritza-ahalmen nahikoa duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du (ordezkaritza-ahalordea edo ematen duen erakundearen akta).
-
Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta egotea (Elkarteen Erregistroan edo Fundazioen Erregistroan).
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzea.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hori betetzen duzun, behar adina aldiz.
Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen du dirulaguntza kobratzeko eskubidea aitortzeak edo egikaritzeak berekin dakarren denboran aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 25. artikuluaren eta 39/2015 Legearen 69.1 artikuluaren arabera, bai eta dirulaguntza ematen duen organoak eskatzen dion edozein unetan egiaztatzeko ere.
-
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 ataletan aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik jaso ez izana.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona juridikoak, zehapenean ezarritako aldian, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldi fiskalean minimis erregimenari lotutako laguntzarik jaso den jakinaraztea.
Erantzukizunpeko adierazpena. Minimis erregimenean beste laguntza batzuk jaso badira, gainera, eskabidean dagokion informazioa bete beharko da.
-
Administrazio publikoek edo erakunde pribatuek helburu bererako emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat jasotzen ari den jakinaraztea.
Erantzukizunpeko adierazpena. Beste laguntza batzuk jaso badira, gainera, eskabidean dagokion informazioa bete beharko da.
- Proiektuaren memoria xehatua.
- Proiektuaren aurrekontua.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria
Ebazten duen erakundea
- Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
(Bakarrik aurkeztu behar da izapidegilea pertsona fisikoaren ziurtagiri batekin identifikatu bada eta erakunde eskatzailea ordezkatzeko ahalordetzeen erregistro elektronikoan alta emanda ez badago)
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
-
(Aurreko bi ekitaldi fiskaletan edo oraingo ekitaldian minimis erregimenari lotutako laguntzak jaso badira bakarrik eman)
-
Gutxienez honako alderdi hauek barne hartu beharko ditu:
- Proiektuaren helburuak.
- Erabiliko den metodologia eta prozesuaren kronograma.
- Erakunde eskatzailearen esperientzia eta prestakuntza. Erakundeak antzeko proiektuak gauzatzen duen esperientzia zehaztu beharko da, bai eta memoria historikoa berreskuratzeko beste edozein motatako jarduketetan duen esperientzia ere.
- Herritarrekiko harremana. Hartzaileen kopurua, herritarrek parte hartzeko aurreikusitako mekanismoak, proiektuaren dibulgazio-ahalmena eta herritarrengan eragina izateko aukera zehaztu beharko dira. Halaber, proiektua zabaltzeko zein elkarterekin eta/edo udalekin lankidetzan aritzea aurreikusten den adierazi beharko da.
- Genero-ikuspegia eta hizkuntza ofizialen erabilera-planteamendua.
- Alderdi berritzaileak.
- Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak; adierazi beharko da, gainera, erakundeak ba al duen berdintasunaren arloko prestakuntza eta/edo ibilbidea duen pertsonarik eta gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua den erakunde eskatzailearen egituran. Halaber, boluntario gisa jardungo duten pertsonen kopurua adierazi beharko da, hau da, proiektuan inolako ordainsaririk jaso gabe lagunduko dutenena.
-
Proiektua gauzatzeak ekarriko duen kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatuta, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari diruz laguntzeko moduko zer partida finantzatzeko eskatzen zaion adierazita, bai eta proiektua finantzatzeko zer beste iturri dauden ere, halakorik balego.
-
Erakundea legez eratuta dagoela eta bere helburuak memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea direla egiaztatzea.
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea helburu dutela egiaztatzea.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa.
Erakundearen ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez da beharrezkoa ziurtagiriaren erakunde titularraren izenean izapidetzeko ordezkaritza-ahalmen nahikoa duzula egiaztatzea.
Era berean, ez da beharrezkoa izango identifikazioa pertsona fisikoaren ziurtagiri elektroniko baten bidez egiten bada, baldin eta izapidegilea Ahalordeen erregistro elektronikoan erakundearen izenean jarduteko alta emanda badago.
Bestela, izapidegileak ordezkaritza-ahalmen nahikoa duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du (ordezkaritza-ahalordea edo ematen duen erakundearen akta).
-
Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta egotea (Elkarteen Erregistroan edo Fundazioen Erregistroan).
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzea.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hori betetzen duzun, behar adina aldiz.
Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen du dirulaguntza kobratzeko eskubidea aitortzeak edo egikaritzeak berekin dakarren denboran aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 25. artikuluaren eta 39/2015 Legearen 69.1 artikuluaren arabera, bai eta dirulaguntza ematen duen organoak eskatzen dion edozein unetan egiaztatzeko ere.
-
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 ataletan aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik jaso ez izana.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona juridikoak, zehapenean ezarritako aldian, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldi fiskalean minimis erregimenari lotutako laguntzarik jaso den jakinaraztea.
Erantzukizunpeko adierazpena. Minimis erregimenean beste laguntza batzuk jaso badira, gainera, eskabidean dagokion informazioa bete beharko da.
-
Administrazio publikoek edo erakunde pribatuek helburu bererako emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat jasotzen ari den jakinaraztea.
Erantzukizunpeko adierazpena. Beste laguntza batzuk jaso badira, gainera, eskabidean dagokion informazioa bete beharko da.
- Proiektuaren memoria xehatua.
- Proiektuaren aurrekontua.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpeta-n egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Jasotako diru-laguntza nola erabili den justifikatzeko epea, 2023ko martxoaren 31an bukatuko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Memoriak pertsona onuradunak sexuaren arabera bereizita aipatu behar ditu, eta baita genero-ikuspegia nola txertatu den azaldu ere.
Ikerketa-jarduketen kasuan, egindako proiektuaren memoria xehatuak, gainera, honako informazio hau jasoko du:
- Ikerketa-prozesuaren xehetasunak.
- Artxibategietarako joan-etorriei buruzko datuak.
- Kontsultatutako artxibo- eta bibliografia-funtsen xehetasuna.
- Elkarrizketak edo jasotako lekukotzak, data, ordua eta tokia zehaztuta.
- Ikerketaren ondorio partzialak edo azken ondorioak.
- Ikerketa-prozesuan bildutako dokumentuen kopia.
Oroitzapenezko eta zabalkundeko ekintzen kasuan, bertaratuen kopurua eta iraupena adieraziko dira. Liburuxkak argitaratzean oinarritutako zabalkunde-ekintzen kasuan, inprimatutako aleen kopurua adieraziko da, edo, deskargena, Interneten eskuragarri badaude. Webguneetarako dibulgaziozko edukia sortzean oinarritutako zabalkunde-ekintzen kasuan, webgunearen helbidea adieraziko da.
-
Memoria, era berean, honako dokumentu hauetaz osatuta egongo da:
i. Jarduketaren gastu eta inbertsio guztien zerrenda xehatu eta banakatua. Gastu eta inbertsioek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Jarduketa gauzatzeari erantzun behar diote, zalantzarik gabe.
- Eskuratze-kostuak ez du merkatuko balioa gainditu behar.
- Jarduketa egiteko epea amaitu baino lehen eginak izan behar dute.
- Justifikatzeko epea amaitu baino lehen ordaindu behar dira.
Gastu bakoitzaren kasuan, zenbatekoa, hartzekodunaren eta faktura edo ordainagiriaren identifikazioa, jaulkipen-data eta ordainketa-data adieraziko dira.
ii. Diruz lagundutako jarduketa finantzatu duten bestelako diru-sarrera edo dirulaguntzen zerrenda.
Bai gastuen zerrendan, bai diru-sarrerenean, diru-sarreren guztizkoari dagozkion zenbatekoek bat etorri beharko dute, eta, era berean, guztizkoak jarduketaren kostu osoarekin bat etorri beharko du.
iii. Diruz lagundutako proiektua gauzatzean egindako gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturak eta ordainagiriak edo horien kopia autentikoa. Bai diruz lagundutako proiektu bakoitzari dagozkion fakturak –fakturatzeko obligazioak arautzen dituen erregelamendua onetsi eta balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamendua aldarazten duen azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuaren 6. artikuluak ezartzen dituen eskakizun formalak bete behar dituzte–, bai ordainagiriak diruz lagundutako proiektuaren arabera bereizita aurkeztu behar dira, behar bezala ordenatuta eta zenbakituta.
iv. Soldaten jatorrizko ordainagiriak edo kopia autentikoak, eredu ofizialaren araberakoak, eta, horiekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazioaren buletin ofizialenak, kontratatutako langileen gastuak justifikatzeko, bai eta aldi baterako kolaborazioen gastuen jatorrizko ordainagiriak ere. Horietan, besteak beste, honako datu hauek adierazi behar dira: jasotzailearen datuak, haien Nortasun Agiri Nazionala –NAN–, ordainketaren kontzeptua eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako –PFEZ– atxikipena.
- Egindako proiektuaren memoria xehatua.
- Memoria ekonomikoa.
- Dirulaguntza honen babespean sortzen diren programen, iragarki-kartelen, argazkien eta gainerako material grafiko, idatzizko edo soinuzkoen ale bat.
Emandako laguntza justifikatzeko, aurkeztu beharrezko dokumentazioa eskabidearen espedientean, Nire karpeta-n.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua