2022ko MEC. Merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza.
[MEC_2022]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamendu komertzialak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
3.350.000Prestazio ekonomikoa
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
1. Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea:
Bere helburua saltegia eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak egitea da. Eraberritze eta modernizazio hori gauzatzeko, obrak eta inbertsioak egingo dira merkataritza jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzarietan eta ekipamenduetan, bai eta horien elementuetan ere, barnekoetan zein kanpokoetan, behar bezala funtziona dezaten.
Honako inbertsio hauek lagunduko dira diruz:
- Saltegiaren barnealdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioak, saltegia atontzeari, merkataritza azalera antolatzeari edo haren irudia hobetzeari eragiten diotenak.
- Energia aurrezteko edo energiaren erabilera eraginkorra egiteko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
- Arkitektura-oztopoak kentzeko egindako berrikuntzak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna errazteko.
- Merkataritza-establezimenduaren kanpoalderako errotuluak erosi eta instalatzea, merkataritza-izena, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzeko, eta toldoak erosi eta instalatzea.
- Jarduera nagusia gauzatzearekin lotutako altzariak eta makinak erostea, instalatzea eta muntatzea.
- Produktuak erakusgai jartzeko ekipamendua eta altzariak erostea: erakusleihoak, salmahaiak, taulak, apalategiak, beira-arasak eta erakustokiak (hoztekoak barne), oholtzak, esekitokiak eta antzekoak.
- Produktuak biltegiratzeko altzariak (hotz-ganberak barne).
- Hotz-ganberak, baldin eta energia-eraginkortasun handiko etiketa energetikoa badute (A, B, C).
- Alarmak eta segurtasun-sistemak. Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da, BEZik gabe.
- Lokala girotzeko ekipoak, baldin eta energia-eraginkortasun handiko etiketa energetikoa badute (A, B, C).
- Merkataritza-jarduerarekin zuzeneko lotura duten enpresa txiki eta ertainek merkataritza-gune itxi batean partekatutako espazio eta elementu komunak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, besteak beste hiriko merkataritza-zentro batean integratutakoak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko etxaurreak, zerbitzuak eta sarbideak berrantolatzeko eta modernizatzekoak, betiere espazio eta elementu horiek saltegien titularrek berek jabekide-erkidegoko erregimenean kudeatuak badira. Zentroan integratutako saltegiko titular bakoitzak, jabekide-erkidegoaren partaide, esandako espazio edo elementu komunetan egiten diren inbertsioetatik, bere partaidetzari (zati alikuota) dagokion gastuen zatiagatik eskatu ahal izango du laguntza.
- Lurruneztagailuak, airea berritzeko eta arazteko sistemak, termometro digitala, gorputzeko tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, deskontaminatzeko alfonbrak, eta antzeko ezaugarriak dituen ekipamendua.
2. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea:
Helburua da enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta web-orrien bidez produktuak merkaturatzea sustatzeko ekipo eta aplikazio informatikoak txertatzea.

- Saltegiaren kudeaketa hobetzeko ekipo informatikoak, informatika-aplikazioak eta kudeaketa-softwarea, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta badaude edo enpresa-kudeaketarako badira. Kasu horretan, funtzio nagusien deskribapena eta garatutako jarduerarekin duten lotura aurkeztu behar dira.Ekipo informatikoetako eta periferikoetako inbertsioa mugatu egingo da, eta, gehienez ere, saltegi bakoitzari mota bakoitzeko batengatik emango zaio dirulaguntza.
- Saltegiaren (bezeroak, hornitzaileak, etab.) merkaturatze (web-orria garatzea, online bidezko salmenta –ecommerce, scommerce, mcommerce edo gisakoak) edo kudeaketa abian jartzeko edo hobetzeko sistemak sortzea, garatzea edo ezartzea.
- Saltegiko terminalak eta produktuen kodifikazio eta irakurketa optikoko sistemak.
- Salgaien baskula elektronikoak.
- Kutxa erregistratzaileak.
- TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.
Merkataritza establemetu bakoitzeko onartutako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa (BEZik gabe):
- 3.000 euro 8. oinarriko lehen puntuan jasotako inbertsioetarako.
- 750 euro 8. oinarriko bigarren puntuan jasotako inbertsioetarako.
Ez dira diruz lagunduko:
a) Lokalak erostea edo eskualdatzeko eskubideak.
b) Garraio-elementuak, telebistak edo telefono-terminalak erostea.
c) Ekipamendua leasing edo renting bidez erostea.
d) Administrazio-baimen edo lizentzien ondoriozko tasak, aseguruak, garraio-kostuak.
e) Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta, oro har, mota orotako zergak, tasak edo kontribuzioak.
f) Erakusteko eta probatzeko artikuluak, baita ondoren salgai jar daitezkeenak ere.
g) Luminaria-aldaketak. Luminariak diruz lagundu ahalko dira, baldin eta energia-efizientzia altukoak badira (A+++, A++, A+ edo A, B, C) edo instalazio elektrikoa berritzeko inbertsio baten barruan integratuta badago.
h) Establezimenduaren irudia argi eta modu zuzenean berritzea eragingo ez duten eraberritze-lanak.
i) Aktibo baten mantentze-, konponketa- edo ordezte-lanen gastuak.
j) Enpresa eskatzaileak berak fabrikatu, egin edo garatutako elementuak edo ekipamenduak.
k) Obrak edo instalazioak baliabide propioekin egitera bideratutako materialak erostea.
l) Bulegoko materialean, tresnen eta parekoen gastuak.
m) Maskara higieniko, eskularru, erabilera bakarreko mantal eta bestelako material kontsumigarrietan egindako gastuak.
n) Zerbitzuaren edo merkataritzaren tipologia dela eta, gastu gisa hartuko diren ekipamenduak eta tresnak, eta ez aktiboko inbertsio modura.
o) Profesionalen aholkularitzako eta prestakuntzako gastuak.
p) Softwareko mantentze-lanen eta eguneratzeen gastuak, betiere ezinbestekoak ez badira TICKETBAI sistema ezartzeko; datu hori modu egokian justifikatu beharko da.
Diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta ez duten fakturak –ez dira onartuko kontzeptu kodetuak–. Gainera, faktura horiek 100 euro edo gutxiagokoak izan beharko dira -BEZik gabe-.
Diruz lagundu daitezkeen aktiboen baldintzak:
a) Laguntza jasoko duten inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako txikizkako merkataritza-establezimenduetan eta zenbait zerbitzutan egin beharko dira.
b) Inbertsioa enpresaren aktiboan lehen aldiz sartzea, diruz lagundutako establezimenduan bertan egotea, hau da, salmenta gauzatzen den establezimenduan edo haren eranskinetan egotea.
Aktiboak gutxienez bi urtez egon beharko du merkataritza-establezimenduaren aktiboan, kasuan kasuko fakturaren datatik aurrera. Aldi horretan ezingo zaizkie hirugarren pertsona fisiko nahiz juridikoei laga.
c) Inbertsioa diruz lagun daitezkeen 8. oinarriko puntuetan jasota egotea.
d) Zorrozki beharrezkoak diren inbertsioak eta diruz lagundutako establezimenduan garatutako jarduerarekin zuzenean lotutakoak.
e) Inbertsioa 6. oinarrian aipatutako diruz lagun daitekeen denbora-aldian benetan egin eta ordaindu izana.
Eskabidean ordainagiriak aurkezten ez badira, gehienez ere bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; betiere, aurkezteko gehieneko epea errespetatuta: 2022ko azaroaren 30a.
Diruz lagun daitekeen denbora-aldia: 2021eko ekainaren 29tik 2022ko irailaren 30era bitartean, biak barne, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.
Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira. Zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarriaren gaineko % 30eko dirulaguntza jasoko dute
Inbertsio onargarriaren aipatutako ehunekoak handitu egingo dira merkataritza-establezimenduak baldintza hauetakoren bat egiaztatzen badu:
a) "Merkabide", "Retail Euskal Eskola" edo "Eus-commerce" programetako batean parte hartzea: 1 puntu.
b) 8. oinarriko bigarren puntuan jasotako inbertsioa: teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: 2 puntu.
c) Emakumearen enplegua egonkortzeko irizpidea, dirulaguntzaren xede den Merkataritza-establezimenduko edo merkataritzarekin lotutako zerbitzu-establezimenduko langileen erdiek gutxienez kontratu mugagabea dutela eta emakumeak direla egiaztatzen bada: 1 puntu.
d) Berdintasun-plana edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko plana izatea, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Laguntza Erakunde izendatuta badago: 1 puntu.
e) Enpresa Kontsumobideko arbitraje-sistemari atxikita egotea. 1 puntu.
f) Merkataritzako eskualde- zein lanbide-elkarteren batekiko lotura duela egiaztatzea: 1 puntu.
g) “Berriz Enpresa” enpresa-transmisioa bermatzeko programan parte hartu izana: 1 puntu.
h) Dirulaguntza eskatu duen merkataritza-establezimenduaren antzinatasuna (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dauden datuen arabera):
• 10 urtetik gorako antzinatasuna: 1 puntu
i) Erosleei arreta euskaraz ematea merkataritza-establezimenduan, Bai Euskarari edo Bikain ziurtagirien bitartez: 1 puntu.
Dirulaguntzaren ehunekoa ezin izango da inola ere izan onartutako inbertsio guztiaren % 40 baino handiagoa(igoera-puntuak barne hartuz) eta emandako gehieneko diru-laguntza 9.000 eurokoa izango da establezimendu eta urte bakoitzeko.
Ordainketa-modua:
Ordainketa bakarra egingo da
Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta
Enpresaburu indibidual edo autonomoa
Enpresak
Mikroempresa eta empresa txikiak, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.
Betekizunak
-
Pertsona eta erakunde onuradunek jarraian zehazten diren baldintzak bete behar dituzte, eta eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu:
Bete beharreko baldintzak:
a) Norberaren konturako langiletzat edo autonomotzat hartzea sozietate zibila, ondasun-erkidegoa, mikroenpresa edo enpresa txikia.
b) Enpresa-jarduerak egoitza soziala eta fiskala EAEn izan beharko du, eta bertan egon beharko du laguntzaren xede den merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua.
c) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan agindu honen 5. oinarrikoan zerrendatutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren talde eta/edo epigraferen batean sartutako jarduera bati uztea eta alta emanda egotea.
d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
e) Diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.
f) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik gertatutakoak barne.
g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan aurreikusitako gainerako egoeretan ez egotea, diru-laguntzen onuradun izateko.
Ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, bertan parte hartzen duten pertsona guztiak, fisiko zein juridiko pribatuak, pertsona onuraduntzat hartuko dira, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari bat izendatu beharko da, onuradun gisa elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
1. Enpresa eratzeko eskriturak eta ondorengo aldaketak pertsona juridikoei. Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak: eratze-kontratua.
2. Ordezkaritza eman nahi bada eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi ez bada, borondatezko legezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua.
3. Laguntzaren xede diren inbertsioen fakturak eta inbertsio horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak, eskabidea aurkezteko unean halakorik izanez gero.
4. Eraginkortasun energetiko handiko etiketa, hozkailuetan, lokala girotzeko ekipoetan eta instalazio elektrikoak berritzeko ekipoetan (A+, A++ eta A+++, edo A, B, C) inbertsioak eginez gero.
5. Erantzukizunpeko adierazpena.
Era berean, diruz lagun daitezkeen ehunekoen igoerak egiaztatzeko:
1. «Eus-commerce» , «Euskal Erretail Eskola» edo «Merkabide» programan parte hartu izanaren ziurtagiria.
2. Altan dauden langileen txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.
3. Lana eta familia bateragarri egiteko edo berdintasunerako plan bat dagoela egiaztatzea, edo emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa aitortzea.
4. Kontsumobideren Arbitraje Sistemari atxiki izanaren egiaztagiria.
5. Zonako edo gremioko elkarte bateko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua.
6. «Berriz enpresa» programan parte hartu izanaren ziurtagiria.
7. Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiriak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
APLIKAZIO INFORMATIKARI BURUZKO KONTSULTAK
Tfno: 945.01.68.38
BESTE KONTSULTA MOTAK :
ZUZENEAN
TFNO.: 012 Y 945018000
POSTA ELEKTRONIKOA:
TELEFONOAK
Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
945 01 70 54
Bizkaiko Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
94 403 18 44 -94 403 14 26
Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
943 02 25 81 -943 02 25 65
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1010109Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea Agindua EHAAn argitatu eta hurrengo egunean haskio da, eta 2022ko irailaren 30ean amaituko da, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.
Ez dira onartuko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Pertsona eta erakunde onuradunek jarraian zehazten diren baldintzak bete behar dituzte, eta eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu:
Bete beharreko baldintzak:
a) Norberaren konturako langiletzat edo autonomotzat hartzea sozietate zibila, ondasun-erkidegoa, mikroenpresa edo enpresa txikia.
b) Enpresa-jarduerak egoitza soziala eta fiskala EAEn izan beharko du, eta bertan egon beharko du laguntzaren xede den merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua.
c) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan agindu honen 5. oinarrikoan zerrendatutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren talde eta/edo epigraferen batean sartutako jarduera bati uztea eta alta emanda egotea.
d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
e) Diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.
f) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik gertatutakoak barne.
g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan aurreikusitako gainerako egoeretan ez egotea, diru-laguntzen onuradun izateko.
Ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, bertan parte hartzen duten pertsona guztiak, fisiko zein juridiko pribatuak, pertsona onuraduntzat hartuko dira, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari bat izendatu beharko da, onuradun gisa elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
1. Enpresa eratzeko eskriturak eta ondorengo aldaketak pertsona juridikoei. Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak: eratze-kontratua.
2. Ordezkaritza eman nahi bada eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi ez bada, borondatezko legezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua.
3. Laguntzaren xede diren inbertsioen fakturak eta inbertsio horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak, eskabidea aurkezteko unean halakorik izanez gero.
4. Eraginkortasun energetiko handiko etiketa, hozkailuetan, lokala girotzeko ekipoetan eta instalazio elektrikoak berritzeko ekipoetan (A+, A++ eta A+++, edo A, B, C) inbertsioak eginez gero.
5. Erantzukizunpeko adierazpena.
Era berean, diruz lagun daitezkeen ehunekoen igoerak egiaztatzeko:
1. «Eus-commerce» , «Euskal Erretail Eskola» edo «Merkabide» programan parte hartu izanaren ziurtagiria.
2. Altan dauden langileen txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.
3. Lana eta familia bateragarri egiteko edo berdintasunerako plan bat dagoela egiaztatzea, edo emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa aitortzea.
4. Kontsumobideren Arbitraje Sistemari atxiki izanaren egiaztagiria.
5. Zonako edo gremioko elkarte bateko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua.
6. «Berriz enpresa» programan parte hartu izanaren ziurtagiria.
7. Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiriak.
Diru-laguntza eskatzeko identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa bat izan behar duzu
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
3 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Finantza-erakundea sistemari atxikita ez badago, aurkeztu beharko da:
- Hirugarrenaren alta imprimakia
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.