2022ko maskulinizatutako lanbideetan emakume langabeei prestakuntza emateko eta kontratazioak egiteko proiektuetara bideratutako dirulaguntza-deialdia ( kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak)
[MDOM]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Maskulinizatutako lanbideetan emakume langabeei prestakuntza emateko eta kontratazioak egiteko proiektuetara bideratutako dirulaguntza-deialdia.
Aurrekontuko zuzkidura
2.000.000 eurosPrestazio ekonomikoa
1.Kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzetara eta merkatua aztertzeko eta partaidetza sustatzeko jarduerak egiteagatiko laguntzetan: 860.000 euro.
2.Prestakuntza-ekintzen ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko laguntzetan 1.140.000 euro.
Diru-laguntzak emateko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa da. Eskabideek deialdi honetan adierazitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Eskaerak, gutxienez, 15 puntu lortu beharko ditu guztira, 8. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideen arabera.
Ordainketa-modua:
Egindako lan-kontratuetarako emandako dirulaguntza 2023ko aurrekontuaren kargura ordainduko da, honela:
a) Lehenengo ordainketa, % 60koa, dirulaguntza ematen den unean.
b) Bigarren ordainketa, ordaintzeke dagoen dirulaguntzaren gainerakoagatik, kontratua hasi eta 6 hilabeteko epea igaro ondoren, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kontratatutako pertsonari alta eman zaiola egiaztatu ondoren.
Ordainketa aurreratuen zenbatekoa, banaka edo aurreko ordainketekin batuta, 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztu beharko du, dagokion ordainketaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Eskakizunak:
- Prestakuntza jaso duten pertsonak zuzenean kontratatuko dituzten eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutelarik ere. Baztertuta geratuko dira aldi baterako laneko enpresak, outsourcing jarduerako enpresak eta langileen zerbitzu anitzeko enpresak, bai eta edozein enpresa publiko ere. Prestakuntza egin ahal izango dute: ? bitarteko propioekin: prestakuntza eman ahal izateko dagokion profesionaltasun-ziurtagirian egiaztatu beharko dute edo profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko ez diren espezialitateetan izena eman, prestakuntza hasi baino lehen. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako Prestakuntza Erakundeen Erregistroko altak bere horretan jarraituko du, prestakuntza amaitu arte. Orduan, baja emango zaio. ? kontratatuz, egiaztatuta dauden erakundeekin edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan izena emanda daudenekin.
Prestakuntza-zentroak
Eskakizunak:
- Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoen bidez, baldin eta dirulaguntzaren eskaera aurkezten den datan egiaztatuta eta/edo inskribatuta badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako Prestakuntza Erakundeen Erregistroan, autonomia-erkidegoren bateko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste erregistro batean edo prestakuntza-erakundeen estatuko erregistroan, prestakuntza-proiektua osatzen duten prestakuntza-ekintzei dagozkien espezialitateak irakasteko. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza lortzeko, enpresek eta prestakuntza-erakundeek laguntzaren xede den prestakuntza-proiektua osatzen duten prestakuntza-ekintzak egiteko behar diren pertsonak eta bitarteko materialak izan beharko dituzte, edo dirulaguntza esleitu ondoren, prestakuntza-jarduera hasten denean, beroriek lortzeko konpromisoa hartu beharko dute. Ezin da prestakuntza-jardueraren egikaritza azpikontratatu, egiaztatutako edo izena emandako prestakuntza-erakundeak kontratatzera jotzen duten enpresa onuradunen kasuan adierazitako egoeretan salbu. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat jotzen prestakuntza emateko irakasleak (pertsona fisikoak) kontratatzea. Instalazio eta baliabide horiek propioak edo hirugarren erakunde pribatu edo publikoenak izan ahal izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean baliatu beharko dira. Informazio hori egiaztatzeko, erakundearen legezko ordezkaritzak erantzukizunpeko adierazpen bat egingo du (eskabide honetara sartuko da). Betiere, erakunde eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku izan beharko ditu adierazpen horretan jasotako datuak egiazkoak direla erakusten duten dokumentuak. Prestakuntza-ekintzak egiteagatik dirulaguntzarik ezin izango du hartu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzaren batean eskuratutako kontratazio-konpromisoen % 70 baino gehiago urratu duen enpresak edo erakundeak, aurreko hiru ekitaldietako kontratazio-konpromisodun prestakuntzarako dirulaguntza-deialdiren batean, ez eta deialdi horietan prestakuntza hasi zuten ikasleen % 30 kontratatzea lortu ez duten erakundeek ere, prestakuntza utzi edo gainditu dutenetz gorabehera.
Betekizunak
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla:
? Sexua dela-eta diskriminatzeagatik zigorren bat jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.

Deialdi honen barruan diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostua baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik ez jasotzea.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du.
-
Behar diren baliabide pertsonalak eta materialak izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Automatikoki egiaztatuko du erakunde kudeatzaileak.
- Prestakuntza-ekintzak egiteagatik dirulaguntzarik ezin izango du hartu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzaren batean eskuratutako kontratazio-konpromisoen % 70 baino gehiago urratu duen enpresak edo erakundeak, aurreko hiru ekitaldietako kontratazio-konpromisodun prestakuntzarako dirulaguntza-deialdiren batean, ez eta deialdi horietan prestakuntza hasi zuten ikasleen % 30 kontratatzea lortu ez duten erakundeek ere, prestakuntza utzi edo gainditu dutenetz gorabehera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a Entidades y Empresas 945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)
Kodea
1113704Eskabidea
Diru-laguntzaren eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
Lan-kontratuak egiteagatiko dirulaguntza-eskabideetarako:
a) Egindako lan-kontratuaren kopia, aldi baterako kontratuen hasiera-data eta amaiera-data adierazita.
b) Langileen legezko ordezkaritzari idatziz igorritako jakinarazpena, egindako kontratazioari buruz, LANF aplikazioan emandako ereduaren arabera, edo, bestela, eskabidean bertan apropos egindako adierazpena, langileen legezko ordezkaritzarik ez duela xedatzen duena.
Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu
Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".
Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.
Aplikazioan sartu eta gero, laguntza honetan eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla:
? Sexua dela-eta diskriminatzeagatik zigorren bat jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Deialdi honen barruan diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostua baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik ez jasotzea.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du.
-
Behar diren baliabide pertsonalak eta materialak izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Automatikoki egiaztatuko du erakunde kudeatzaileak.
- Prestakuntza-ekintzak egiteagatik dirulaguntzarik ezin izango du hartu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzaren batean eskuratutako kontratazio-konpromisoen % 70 baino gehiago urratu duen enpresak edo erakundeak, aurreko hiru ekitaldietako kontratazio-konpromisodun prestakuntzarako dirulaguntza-deialdiren batean, ez eta deialdi horietan prestakuntza hasi zuten ikasleen % 30 kontratatzea lortu ez duten erakundeek ere, prestakuntza utzi edo gainditu dutenetz gorabehera.
- Prestakuntza jaso duten pertsonak zuzenean kontratatuko dituzten eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutelarik ere. Baztertuta geratuko dira aldi baterako laneko enpresak, outsourcing jarduerako enpresak eta langileen zerbitzu anitzeko enpresak, bai eta edozein enpresa publiko ere. Prestakuntza egin ahal izango dute: ? bitarteko propioekin: prestakuntza eman ahal izateko dagokion profesionaltasun-ziurtagirian egiaztatu beharko dute edo profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko ez diren espezialitateetan izena eman, prestakuntza hasi baino lehen. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako Prestakuntza Erakundeen Erregistroko altak bere horretan jarraituko du, prestakuntza amaitu arte. Orduan, baja emango zaio. ? kontratatuz, egiaztatuta dauden erakundeekin edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan izena emanda daudenekin.
- Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoen bidez, baldin eta dirulaguntzaren eskaera aurkezten den datan egiaztatuta eta/edo inskribatuta badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako Prestakuntza Erakundeen Erregistroan, autonomia-erkidegoren bateko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste erregistro batean edo prestakuntza-erakundeen estatuko erregistroan, prestakuntza-proiektua osatzen duten prestakuntza-ekintzei dagozkien espezialitateak irakasteko. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza lortzeko, enpresek eta prestakuntza-erakundeek laguntzaren xede den prestakuntza-proiektua osatzen duten prestakuntza-ekintzak egiteko behar diren pertsonak eta bitarteko materialak izan beharko dituzte, edo dirulaguntza esleitu ondoren, prestakuntza-jarduera hasten denean, beroriek lortzeko konpromisoa hartu beharko dute. Ezin da prestakuntza-jardueraren egikaritza azpikontratatu, egiaztatutako edo izena emandako prestakuntza-erakundeak kontratatzera jotzen duten enpresa onuradunen kasuan adierazitako egoeretan salbu. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat jotzen prestakuntza emateko irakasleak (pertsona fisikoak) kontratatzea. Instalazio eta baliabide horiek propioak edo hirugarren erakunde pribatu edo publikoenak izan ahal izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean baliatu beharko dira. Informazio hori egiaztatzeko, erakundearen legezko ordezkaritzak erantzukizunpeko adierazpen bat egingo du (eskabide honetara sartuko da). Betiere, erakunde eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku izan beharko ditu adierazpen horretan jasotako datuak egiazkoak direla erakusten duten dokumentuak. Prestakuntza-ekintzak egiteagatik dirulaguntzarik ezin izango du hartu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzaren batean eskuratutako kontratazio-konpromisoen % 70 baino gehiago urratu duen enpresak edo erakundeak, aurreko hiru ekitaldietako kontratazio-konpromisodun prestakuntzarako dirulaguntza-deialdiren batean, ez eta deialdi horietan prestakuntza hasi zuten ikasleen % 30 kontratatzea lortu ez duten erakundeek ere, prestakuntza utzi edo gainditu dutenetz gorabehera.
Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko ditu, elektronikoki.
Aplikazio horretara sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus.
Diru-laguntzaren eskaera LAN-F prestakuntza-aplikazio informatikoan beteko da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea gehienez 6 hilekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.