Laguntzak EVETUk antolatzen duen "Hirigintza eta Lurralde Ikasketak" ikastaro egiteko. Ikastaro osoaren matrikulari dagokion prezio publikoa ordaintzetik salbuespena eskaera.

Deskribapena


Xedea

Ikastaro osoko matrikulari dagokion prezio publikoa ordaintzetik salbuespena eskatzeko epea: 2024ko uztailaren 17ra arte.

AGINDUA, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena.

2. artikulua.– Prestakuntza-jarduerak.

 Jarduera espezifikoetako matrikularen diru-zenbatekoa.

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatzen duen Hirigintza eta Lurralde Ikasketak ikastaro osoaren matrikulari dagokion prezio publikoa ordaintzetik salbuestea. Prezio publiko hau ordaintzetik salbuetsita egongo dira, ikastaroa osorik egiteko onartutako pertsona fisikoak, honako baldintza hauek betetzen direnean:


a.– Auzotasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, dagokion ikastaroaren deialdiaren aurreko urteko urtarrilaren 1etik gutxienez.


b.– Diru-sarrerak eta ikastarora sartzeko alegatu duten unibertsitate-tituluari dagozkion kalifikazioak. Honako bi baldintzetako bat betetzea:


b.1.– Pertsona bakarreko bizikidetza- edo familia-unitatea izatea, eta unitate horren diru-sarrerek ez gainditzea lanbide arteko gutxieneko soldataren % 158, edo kide anitzeko bizikidetza- edo familia-unitate batekoa izatea, eta unitate horren diru-sarrerek, guztira, ez gainditzea lanbide arteko gutxieneko soldataren % 376, ez eta lanbide arteko gutxieneko soldataren % 145 ere, kide bakoitzeko.

b.2.– Ikasketa-espedientean, ingeniaritzaren eta arkitekturaren adarretako titulazioetan, gutxienez, 7 puntuko batez besteko nota lortu izana, eta gainerako titulazioetan, berriz, 8 puntukoa; eta pertsona bakarreko bizikidetza- edo familia-unitate bat osatzea, diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren % 180 gainditzen ez duena, edo pertsona anitzeko bizikidetza- edo familia-unitate bateko kide izatea, diru-sarrerak, guztira, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 450 gainditzen ez duena, azken kasu honetan, diru-sarrera propioek lanbide arteko gutxieneko soldataren % 145 gainditzen ez badute.


Salbuespena eskatu behar da matrikula egiteko ezartzen den epearen barruan. Epe horretan ekarri beharko da, halaber, salbuespenaren onuradun izateko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa. Ekarri beharreko dokumentazioa ikastaro bakoitzaren deialdian zehaztuko da. Eskaera ezetsiz gero, matrikula ordaindu beharko da horretarako ezartzen den epean.
Ikastaroa behar bezala ez betetzeak salbuespena automatikoki deuseztatzea ekarriko du, eta dagokion prezio publikoa ordaindu beharko da, salbu eta erditzea, adopzioa, harrera, aitatasuna, gaixotasun larria edo behar bezala justifikatutako antzeko egoerak direnean.

Aurrekontuko zuzkidura

0

Prestazioa zerbitzutan

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatzen duen Hirigintza eta Lurralde Ikasketak ikastaro osoaren matrikulari dagokion prezio publikoa ordaintzetik salbuestea

Kontaktu-informazioa


EVETU.

evetu@ivap.eus

94.031602/04

Kodea

1037206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Beste tramite batzuk