Lehiatu Sustapena 2022 - Nekazaritza, elikagai, arrantza eta basogintza produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak (ardogintza industria barne)

[Lehiatu Sustapena]

Deskribapena


Xedea

Zenbait produktu EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea, zehazki elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten nekazaritza- eta elikagai-industriek eraldatuak eta merkaturatuak, ARDOGINTZA INDUSTRIA BARNE.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000 €

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzari gehienez hamar mila euroko (10.000 €) laguntza emango zaio, dekretu arautzailearen 6. artikuluko 1A apartatuan xedatzen diren ekintza indibidualetarako, eta hogeita hamar mila eurokoa (30.000 €) agindu arautzaile horren 1B apartatuan zehaztutako sustapen-programetarako.

Dena den, honako araudi hauetan ezarritako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak errespetatu beharko dira: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak –arrantzaren eta akuikulturaren alorrean– de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2014ko ekainaren 27ko Batzordearen 717/2014 (EB) Erregelamenduan; horiek aplikagarri izango dira baldin eta enpresa onuraduna nekazaritza edo arrantza sektorekoa bada, eta, hori horrela izanik, lehenengo kasuan laguntza 200.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa; bigarren kasuan, berriz, 30.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa.

Nori dago zuzenduta


Lehiatu Sustapena laguntzen onuradunak

Nekazaritzako, arrantzako, elikagaigintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriako sektoreetako enpresak, ARDOGINTZA INDUSTRIA BARNE.

Betekizunak

  • Konkurtso-deklarazioa eskatuta ez edukitzea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.
  • Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako betekizunez gain, Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko baldintzak ere bete behar dira, honako hau baitio:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Marian Alustiza

Telefonoa: 945 01 96 84

E-maila: m-alustiza@euskadi.eus

Mikel Albaina

Telefonoa: 945 01 63 20

E-maila: m-albaina@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0082212

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea gehienez sei hilabetekoa izango da EHAAn argitaratzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk