2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2019 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak 2022

[Lankidetza 2022]

Deskribapena


Xedea

Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza-moduak sustatzea, hurrengo proiekturen bat garatzeko:

1. Nekazaritza-produktibitatearen eta -iraunkortasunaren alorrean Berrikuntzarako Europako Elkarteko (European Innovation Partnerships) talde operatiboak sortu eta martxan jarri.

2. Nekazaritza-, elikagai- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatu.

3. Eragile txikien arteko lankidetzarako laguntzak, lan-prozesuak elkarrekin antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatu, baita landa-turismoarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuak merkaturatu ere.

4. Laguntza emango zaie lankidetzan aritzen diren banaketa-kateko eragileei, beren produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko, merkaturatze-bide laburrak eta tokiko merkatuak martxan jarrita edo garatuta, baita produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jardueretarako ere.

5. Eragileen lankidetzarako laguntzak, klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken inguruko baterako planteamenduak egitekoak.

6. Banaketa-kateko eragileen arteko lankidetza horizontalerako eta bertikalerako laguntzak, elikagaiak egiteko, energia ekoizteko eta industria-prozesuak sortzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko.

7. Jarduerak dibertsifikatzeko lankidetzarako laguntzak, honako jarduera hauekin zerikusia dutenak: osasun-arreta, gizarteratzea, komunitateak babestutako nekazaritza eta ingurumenaren eta elikadurari buruzko heziketa.

Laguntzok Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluan eta 43/2017 Dekretuan, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita.

Horrez gain, basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzetarako eta landa-eremuetako nekazaritzako ez diren garapen-proiektuetarako, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa aplikatu beharko da.

Gida orientagarria. Galderarik ohikoenak

Aurrekontuko zuzkidura

1.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluetan aurreikusitako laguntzak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko dira, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, eta FEADER-en % 80ko baterako finantzaketako tasarekin.

Lankidetza laguntzak finantzatzeko, 179.735 euroko aurrekontu-kredituak erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, honela banatuta:

– 70.096,65 euro II. kapituluari dagozkio; horietatik, 46.731,10 euro 2022ko ekitaldirako dira, eta 23.365,55 euro 2023korako

– 61.109,90 euro III. kapituluari dagozkio; horietatik, 40.739,93 euro 2022ko ekitaldirako dira, eta 20.369,97 euro 2023korako

– 1.797,35 euro IV. kapituluari dagozkio; horietatik 1.198,23 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 599,16 euro 2023korako

– 17.973,50 euro V. kapituluari dagozkio; horietatik, 11.982,33 euro 2022ko ekitaldirako dira, eta 5.991,17 euro 2023korako

– 21.568,20 euro VI. kapituluari dagozkio; horietatik, 14378,80 euro 2022ko ekitaldirako dira, eta 7.189,40 euro 2023korako

– 3.594,70 euro VII. kapituluari dagozkio; horietatik, 2.396,47 euro 2022ko ekitaldirako dira, eta 1.198,23 euro 2023korako

– 3.594,70 euro VIII. kapituluari dagozkio; horietatik 2.396,47 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 1.198,23 euro 2023korako

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari dagokionez, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, agindu honen bidez deitutako laguntzetarako kreditu zehatza 718.941 eurokoa izango da, eta EAEko erakunde ordaintzaileak egingo ditu ordainketak, honela banatuta:

– 280.386,99 euro II. kapituluari dagozkio; horietatik 186.924,66 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 93.462,33 euro 2023korako

– 244.439,94 euro III. kapituluari dagozkio; horietatik 162.959,96 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 81.479,98 euro 2023korako

– 7.189,41 euro IV. kapituluari dagozkio; horietatik 4.792,94 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 2.396,47 euro 2023korako

– 71.894,10 euro V. kapituluari dagozkio; horietatik, 47.929,40 euro 2022ko ekitaldirako dira, eta 23.964,70 euro 2023korako

– 86.272,92 euro VI. kapituluari dagozkio; horietatik 57.515,28 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 28.757,64 euro 2023korako

– 14.378,82 euro VII. kapituluari dagozkio; horietatik 9.585,88 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 4.792,94 euro 2023korako

– 14.378,82 euro VII. kapituluari dagozkio; horietatik 9.585,88 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 4.792,94 euro 2023korako

2. apartatuan adierazi diren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari atxikita dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako aurrekontu-kredituez gain, 601.324 euroko ekarpen gehigarria egingo da finantzaketa gehigarri gisa, honela banatuta:

– 234.516,36 euro II. kapituluari dagozkio; horietatik 156.344,24 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 78.172,12 euro 2023korako

– 204.450,16 euro III. kapituluari dagozkio; horietatik 136.300,11 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 68.150,05 euro 2023korako

– 6.013,24 euro IV. kapituluari dagozkio; horietatik 4.008,83 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 2.004,41 euro 2023korako

– 60.132,40 euro V. kapituluari dagozkio; horietatik, 40.008,27 euro 2022ko ekitaldirako dira, eta 20.044,13 euro 2023korako

– 72.158,88 euro VI. kapituluari dagozkio; horietatik 48.105,92 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 24.052,96 euro 2023korako

– 12.026,48 euro VII. kapituluari dagozkio; horietatik 8.017,65 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 4.008,83 euro 2023korako

– 12.026,48 euro VII. kapituluari dagozkio; horietatik 8.017,65 euro 2022ko ekitaldirako dira eta 4.008,83 euro 2023korako

Nori dago zuzenduta


Lankidetza laguntzen II kapituluko onuradunak

Talde operatiboak izan daitezke Nekazaritza-produktibitatearen eta iraunkortasunaren alorrean berrikuntzarako europako elkarteko (EIPS) talde operatiboak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzen onuradun, talde operatibotzat ulertuz EIPs-en helburuen baitan arazo zehatz bat konpontzeko edo aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako talde bat, beren helburuak lortzeko proiektuak garatzeko asmoz.

Talde operatibo batek ez du nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatua izan behar du; horietatik batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.

Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Elkarkidetza laguntzen III. kapituluaren onuradunak

Proiektu pilotuak eta produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzeko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute; horietatik, batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Lankidetza laguntzen IV. Kapituluaren onuradunak

Eragile txikien arteko lankidetzarako laguntzak, elkarrekin dituzten lan-prozesuak antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzeko, baita turismoa garatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Eragile txikiak izan behar dute, Batzordearen 2003/361 Gomendioak emandako definizioaren arabera mikroenpresak eragile txikitzat hartuz, edo, laguntza eskatzeko unean, jarduera ekonomikorik garatzen ez duten pertsona fisikoak, edo bien arteko konbinazioa.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Lankidetzarako laguntzen V. kapituluaren onuradunak

Hornidura-kateko eragileen arteko lankidetza horizontal eta bertikalerako laguntzak, banaketa-kate laburrak eta tokiko merkatuak sortzeko eta garatzeko, eta, banaketa-kate laburren eta tokiko merkatuen garapenari lotuta, produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jarduerak egiteko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Ekoizleen kasuan, ustiategitako titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du. Ekoizleen erakundeen kasuan, edozein dela ere erakundearen araubide juridikoa, gutxienez % 50 ustiategiko titular izan beharko dira, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Lankidetza laguntzen VI. kapituluaren onuradunak

Klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko ekintza bateratuak eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken planteamendu bateratuak gauzatzeko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Lankidetza laguntzen VII kapituluko onuradunak

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua betearazteko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.

Lankidetza laguntzen VIII. kapituluaren onuradunak

Nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzeko laguntza ematea honako hauekin zerikusia duten jardueretarako laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Ezinbestekoa da lehen sektoreko entitate baten partaidetza. Ekoizleen kasuan, ustiategitako titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Betekizunak

  • Egunean izatea indarreko xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez ere. Basogintza-sektorean garatzen diren jarduketei eta nekazaritzakoak ez diren landa-eremuetako garapen-proiektuei dagokienez, jakinaraztea oraingo zerga-ekitaldiaren justu aurreko bi zerga-ekitaldietan jasotako minimis laguntza guztiak.
  • Eskabidean jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean, eta zein den edo diren zehaztea.
  • EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko epai irmorik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ez izatea.
  • Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan ezarritako baldintzetan. Horrez gain, ez egotea hauetan aurreikusitako kasuren batean: Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legea eta Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen abenduaren 26ko 53/1984 Legea.
  • Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea.
  • Elkarteen kasuan, horiek ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren (martxoaren 22ko 1/2002) 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan debeku-kausetan. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
  • Berreskuratze agindu baten pean ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
  • Diruz laguntzekoak diren proiektu pilotuaren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Diruz laguntzekoak diren proiektu pilotuaren gastuak ez daitezela eskabidea egin baino lehenago egindakoak izan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Josune Jayo Garro

Telefonoa: 945 01 82 51

E-maila: j-jayo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029307

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk