Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Erakunde laguntzaileentzako diru-laguntza. Lehen Aukera 2022.

[LAKOF 2022]

Deskribapena


Xedea

Titulua edo prestakuntza izanik beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresetan edo bestelako erakundeetan kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortuta eta haien laneratzea sendotuta.

Informazio gehiago

Aurrekontuko zuzkidura

153.846 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, laguntzak emateko ebazpena eman ondoren.

Nori dago zuzenduta


Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzaile diren entitateak, lan-eskaintzak biltzeko, erregistratzeko eta kudeatzeko eta trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko, deialdi honi berariaz lotutakoak.

Fitxa honetan bertan egin daiteke erakunde kolaboratzaile izateko onarpen-eskabidea, "Tramitazioa" atalean dagokion izapidean.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Informazio orokorra: 945160601

Posta elektonikoalehenaukera@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945181327 / 945181338

Kodea

1015912

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hasiera-data: 2022ko azaroaren 1a

Amaiera-data: 2022ko azaroaren 15a

Erakunde laguntzaileei diru-laguntza eskatu ahal izateko, beharrezkoa da halakotzat onartua izatea. Erakunde laguntzaile izaera aitortzeko eskaerak aurkezpen-data propioak ditu, eta "Tramitazioa" atalean dagokion izapidean egiten da (ezkerreko alboko menuan).

Lehen Aukera enplegu-eskaintzak bildu eta erregistratzeko eta/edo kudeatzeko laguntzak, baita trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko ere.

Eskaera jaitsi, bete eta igo, beharrezko dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Erakunde kolaboratzaile izateko onarpen-eskabidea


Hasiera-data: 2022ko urtarrilaren 1a.

Amaiera-data: 2022ko uztailaren 31.

Erankunde Kolaboratzailearen Baimena.

Eskaera jaitsi, bete eta igo Egoitza Elektronikoaren bidez.

Trantsizio-prozesuaren kudeaketarako eta jarraipenerako soilik erakunde laguntzailea izatea eskatuz gero, erantsi "Datuak babesteko konpromisoa" sinatuta.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk