Nekazaritza-produkzio jasangarriko teknikak, Euskadiko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusiak, erabiliz egiten diren laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntza

[Laborantza estentsiboen dibertsifikazioa 2022]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programak jasotzen du laborantza estentsiboaren (Arabako Lurralde Historikoko ohiko laborantzak dira) nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko dibertsifikaziorako nekazaritza eta ingurumeneko diru-laguntza bat.

Neurri horren helburua da baliabide naturalen arrazoizko jasangarritasuna eta aprobetxamendua lortzea. Gainera, horrekin bateragarriak diren beste helburu batzuk ere baditu, ingurua babestearen ingurukoak, nekazarien errentei eutsiz eta horiek hobetuz, laborantza horiek teknikoki ordenatzean. Horren harira, aipatu beharra dago neurri horrek indartuko dituela produkzio-jardueren dibertsifikazioa, laborantzen errotazioak eta laborantza horietarako Arabako aldeko baldintza fitosanitarioen aprobetxamendua.

Iruzurraren aurkako borroka

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, iruzurraren aurka borrokatzeko duen planean, salaketa-bide bat jartzen du herritarren eskura, NPBtik, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) datozen funtsak iruzurrez erabiltzeari buruzko edozein susmo jakinarazteko.

Era guztietako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta beti bermatuko da igorlearen datu pertsonalen babesa. Jakinarazpen hori posta elektronikoaren bidez egingo da: accionantifraudepac@euskadi.eus

Aurrekontuko zuzkidura

1.090.000 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan aurreikusitako laguntzetara bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako aurrekontu-kredituetatik eta LGENF funtsetik etorriko dira; LGENF funtsak % 75eko kofinantzaketa-tasa izango du. 250.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik etorriko dira, eta 1.000.000 euro, berriz, LGENF funtsetik.

Horretarako, eskatutako laguntzen guztizkoa kontuan izanik, aldatu ahal izango da ebazte-zati honetan kontsignatutako guztizko zenbatekoa; betiere, batetik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean agortu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera, eta, bestetik, laguntzak ebatzi baino lehen. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpenaz jakinaraziko da hori.

Nori dago zuzenduta


Pertsona onuradunak

Diru-laguntza horiek jaso ahal izango dituzte nekazaritza-ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, edo legez osatutako nekazarien taldeek.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan kokatutako lurzatiak izatea eta lurzati horiek dagokien erregistro ofizialean inskribatuta egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea, bai eta dirulaguntzen itzulketak ere.
  • Honako laborantza-talde hauetako bateko ekoizleak izatea:

  • Ustiategian, laborantza estentsiborako 2 ha-ko azalera gutxienez izatea, aurreko paragrafoan aurreikusitako laborantza multzoari dagokionez. 1 ha baino gutxiagoko laborantza multzo batek ezin du dirulaguntza eskatu.
  • Laborantza bat baino gehiagoko lurzatiek ereintza erregularrak eta homogeneoak izatea.
  • Agindu honetan aurreikusitako laborantza estentsiboen ereindako lurzatiak aitortzea «Eskabide bakarra» atalean; atal hori aurreikusia dago otsailaren 16ko 20/2016 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan hauek garatu eta aplikatzekoan: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak.
  • Eskatzailea ez egotea zigor- eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Edurne Gabilondo Arbulu

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritza

Telefonoa: 945 01 96 64

Emaila: e-gabilondo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1214702

Eskabideak


Laguntza horiek jasotzeko eskabideak NPB laguntzen "eskaera bakarrean" sartuta daude eta Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bidez kudeatuko dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk